www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 20.an
San Bernardino Senakoa

 

        1. S. Bernardino jaio ze Senan jendaki nobletik. Irur urtetan il zekio Ama, ta seitan Aita, emazurz gelditurik ain aurra. Bere izeba bat bere Amaren Aizpa enkargatu ze kuidatzeas: baña Jangoikoaren fortunaz neke guti, gusto andia izan zue azitzean, zeren alde bat eldu ze agitz eder agraziatua, berze alde agitz humil, modesto, alkekor, ta debotoa, afizionatua ematera limosnak, bisitatzera elizak, laguntzera mezak, ta imitatzera Predikarien mintzaera; eta ala dibertitzen ze predikatus mutiko-lagunei aditu zuena elizan. Amirur urtetan asi ze estudiatzen filosofia; ta bere Maestruak zio, sekulan etzuela ikusi Diszipulo habilagorik ta onagorik. Ain ze garbi honestoa, ezi etzue aitu nai itz dezente etzenik: eta noribaiti eskapatzen bazekio, bera gelditzen ze alke gorriturik; ta bera etzegolaik presente, barin bazeude jardukitzen suelto, agertzen baze, erraten zute, ola, Bernardino eldu da, utzagun. Egun batez zelebratzen ze Senan festa andi bat, ta lekurik ez izanes elizabarnean, gelditu ze asko jende elizaatarian. Igan ze Bernardino an pulpito gisa batean, ta predikatu ziote ainberze debozio ta graziareki, ezi guziak utzi zitue admiraturik, zer izanen ote da mutiko gau? Senan zue berze izeba bat errelijiosa sanda, zein bisitatze zuen maiz, ta aditzen konseju on ematen zitionak. Oni erraten zio Bernardinok, izeba, ni nago guzis amorosturik donzella eder bates, errobatu baitida biotza; ta egun bat utzi banez bisitatu gabe, iduri zaida il neikela penas. Izeba paratu ze kuidadotan, nola baize mutil bat ain galanta, engañatu ote zuen norbaitek: Asi ze goart egiten norata joaten zen: ta ikusi zue joaten zela portale batera S,zeñen gañeko aldean zegon Ama Birjinaren imajina bat txoil ederra, ta au bide zela zion donzella eder gura: zeñen alzinean egoten zen orduak belauriko. Eta konfesarazi zio egia zela, ta eskatzen ziola guarda zezan kastidade perfektoan. Eta ala izan ze bizi guzian deboto Ama Birjinaren, ta bere jaietan predikatzen zue gana obean; ta bein erran zue, ni jaio nitza Ama Birjinaren jaitegunean; egun berean in nitza errelijioso, ta erran lenbiziko meza, ta lenbiziko predikua; ta uste dut izan salbo beraren medios. Segitu zue estudio goragokoetan ogei urtetaraño. Denbora gartan bide ze, noiz S. Bizente Ferrer predikatzen zegolaik, sartu zen Bernardino, ta baraturik predikuan erran zuen Predikari sanduak, berri on bat ematen dizet, fielak, dagola eliza gontan mutil bat inen dena sandu, ta elizak deklaratuko duena sandu, ni baño len. Ta ala izan ze.

        2. Agiturik peste andi bat, ilik hospitalean ez solamente anitz heri, baitare ministro asistitzen ziotenak, ia etze nior trebe asistitzera an: Mutil sanduak ikusirik desanparo gura, erresolbitu zue il edo bizi asistitzea, eta bola ezpaize aski bera bakarrik, konbertitu zitue bere lagun on batzuk; eta laur ilabetes an trabajatus, norktaki zenbat bizi atra zuzten il bear zirenak? Eta norktaki zenbat kuadratu zekion Jangoikoak karidade gura. Guardatu zitue sano ta sendo. Gero ordea etxean libre zegolaik, heritu ze laur ilabetes: ondorean Jangoikoaren inspirazios sartu ze S. Franziskoren errelijionean, saldurik, ta emanik obreei zuen guzia. Ordenaturik sazerdote, lenbiziko meza erran zuelaik, predikarazi ziote artan. Eta ainberze kuadratu zekiote, ezi señalatu zute Ordeneko Predikari. Bozan zue marrankotasun zerbait, eta Ama Birjinaren medios eman zio Jangoikoak boza klaro propia, deklaratus ala eskojitu zuela bere Pregonaritako. Ederki egin zue ofizio goi predikatus egunoro bein edo bi aldis, barin baze adizalerik, amasei urtes. Ageri ze Jangoikoaren dono zuena, ezi atra zue fruitu admiragarria; baketu zitue aspaldiko gerra zirenak Italian elkarren kontra, ta iles elkar: konbertitu zitue anitz fundituak luxurian: desterratu zitue sorginderiak ta arte gaixtoak: oneratu zitue kostunbre gaixtoak: eta milla gauza on in zitue fraile ta Monja, ta genero guzietan. Zerama ol batean eskribiturik urresko letra larrieki Jesus onaren izena, zeñen deboto baize: eta bera ze Jesusen imajina bizi bat, humila, mansoa, sufritua, sandu eder ederra gorputz ta ariman. Zenbat persegitu zuten Deabruek, eta jende gaixtoek? Sereno beti triunfarazi zue Jangoikoak. Admiragarria ze jendearen debozioa aditzera zeruko Aingiru gura, ta Jangoikoaren tronpeta proprioki, zeñen itza baize Jangoikoaren itza, zeñen erranak beiratzen zuzten nola an goratik bialirikako ordenanzak: eta ala predikatu bear zuen orduko atertzen zire elizetako ofizioak, ta berze ofizioetako lanak, erxten zire tribunaleak, lantegiak, ta botigak leku arrapatu naiez aditzeko, etzeikelaik tenploan, plazan ta kanpo-agerrian. Nai izan zute aditu Napolesgo erreinuan ere; baña arara zoeielaik, biali zio bidean zeruko erregek heritasun bat, mandatari bekala, deitzeko bere Kortera. Errezibitu zue alegre abisua, baizego ia ikusi naiak Jangoikoaren aurpegia. Errezibiturik Elizako ordenamentuak, etzinarazi ze lurrean S. Franziskoren gisa; ta goraturik eskuak eta begiak zerurat, asi ze alegratzen irrikos gozoro, ta alegranzia goneki despeitu zue arima Agila deitzen den ziudadean 1444 urtean; ta andik sei urte kanonizatu zue Nikolao V.ak. Eta Jangoiko Jaunak honratu zue milagros.

 

aurrekoa hurrengoa