www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 27.an
San Pantaleon Martir

 

        1. Errelijione Kristioa dela egietafedeskoa Jangoikoaganik, dire beraren itz errealaren gañetik infinizio bat progu, Martir gloriosoetan prinzipalkiro. Ebetaik bat da S. Pantaleon miragarria. Ze Nikomedian Mediku famatua, gizon prestu, atento, amoltsua, guziek ongi nai zutena, baña ez Kristio. Sazerdote batek deitzen zenak Hermolao, nai zue egin Kristio, ta egin zekio adiskide, ta erraten zio maiz, o Pantaleon, sinesta niri, ezaun bazindez Jesu Kristo, ta sinetsi beraren egiafedeaskoak, obe zinduke munduko medizina, ta arte guziak baño: aipatus solamente Jesusen izena, senda zindezazdue heriak, ta ilak ere. Apegatzen zekizkio biotzean arren itzak; eta egun batez pensatus aietan zebilalaik, opatu zue aurtto bat ilik, eta aldakan bibora bat mostratzen bekala ark il zuela. Erran zue bere baitan, egia barin bada Hermolaok errana, aipatzeareki Jesus, aur gau biztu, ta bibora ilen da. Pensatu zueneko agitu ze pensatu bekala: eta orreki seguraturik alegre joan ta kontatu zio Hermolaori, ta eskatu zio bataia zezala: ta bataiatu zue kontent. Andik guti etorri zekio gizon bat gastatu zuena guzia Medikueki, ta logratu zuena, len bista labur, ta azkenean itsu gelditzea. Pantaleonek paratu zitio eskuak begien gañean, inbokatus Jesu Kristo, senda zezan itsu pobrea. Istante argitu zekio gorputzeko bista, ta arimarena ere bai, ezi kristiatu ze. Oroat Pantaleonen Aita, baizego presente, zein andik guti iltze sanduki. Andik segitu ze famatzea Pantaleon Mediku andia bekala: andik berze Medikuen inbidia; ta akusatzea Maximianoren alzinean, nola zen Kristio. Aiturik enperadoreak ekarrarazi zue lenik itsu argitua, zein zegolaik firme porfiatzen sendatu zela Jesu Kristoren birtutez, ta ez aien Jangoiko deituen birtutez, ilarazi zue bereala. Eta Pantaleonek kuidatu zue orzitzeas arren gorputza: baña pensaturik, iltzeko peligroan zegola bera ere, errepartitu zitue bere ondasunak, parte bere zerbitzukoei, parte pobreei, ta heriei, egoteko enbarazurik gabe martiriorako. Etze engañatu, ezi fite deitu zue beregana enperadoreak, eta pasaturik itzketak elkarren ertean, seguratus beti Pantaleonek agerrian zela Kristio, ta adoratzen zuela sollik Jangoiko guzis poderosoa, zeruaren ta lurraren Kriazalea, eta ez aien Jangoiko zureskoak, metaleskoak, ta arriskoak deustako eztirenak, egin zue apostu, ekarri zeiela heri bat inkurablea, eta aien sazerdoteek in zezatela orazio beren Jangoikoei, ta berak inen zuela Jesu Kristori, eta nork ere sendatzen zuen, ura iduki zeiela Jangoikotako. Egin ze ala: ekarri zute perlesiatu bat anitz urtepietan ezindua: aien sazerdote-iduriek egin zute eginala, baña guzia banoan, heria nola len. Orduan Pantaleonek biotzean eskaturik Jesu Kristori, artzen du eskutik heria erraten diola, Jesu Kristo Jangoiko biziaren semearen izenean jaiki zaite sano. Erran ta egin: Momentu berean jaikitzen da alegre saltoka emanes Jangoikoai ta sanduai esker milla milla. Ori ikusirik anitz konbertitu zire federa. Enperadorea konfuso gelditu ze: jendea pasmaturik: sazerdoteek alkes ta errabias iago suturik, galduko zutela beren autoridadea ta irabazia, sinetsiarazi ziote enperadoreai, Pantaleon zela sorgin, ta ezpazue botatzen mundutik, galduko zela beren Jangoikoen errelijione, ta bateo inperioa, ezpaitaike manteni errelijionea gabe.

        2. Enperadoreak erresolbitu zue errendiaraztea Pantaleon, edo akabaraztea tormentus. Ortako lenik plazan biluxi ta paratu zue dilindan zur batetik, ta ala larrantzi gorputz guzia burriñasko aztaparres, ta erre susko zuzies. Tormentu gontan dagolaik, goratus begiak zerurat eskatzen dio Jesu Kristori fabore: Agertzen zaio bere Majestadea Hermolao sazerdote garren idurian; konsolatzen ta animatzen du ederki diola, zureki egonen naiz beti pasatzen duzun guzian. Eta istantean lazatu zire lotzakiak, itzali sua, ta berdugoen besoak ezindu. Arriturik, eta koleraturik enperadoreak erraten dio, zer sorginderiaren artez itzali duzu sua, ta ezindu Ministroak? Sanduak errespondatzen dio, ene sorginderia da Jesu Kristo ongi egiteko: gaizki egiteko solamente dire oien Jangoikoak, baitire Demonioak. Bete zute bertz andi bat plomu urtuas, ta sartu an Pantaleon; baña plomua istante oztu ze nola ura. Admiraturik guziak, enperadoreak porfiatus lotuarazi zio arri andi bat lepotik, ta botarazi itsas-barnean. Baña sutik libratu duenak eztu libratuko uretik? Arria urain gañean nola osto arin bat dabila, ta Pantaleon oñez nola leorrean. Etze errenditu Tiranoa alako prodijioeki: manatu zue paratzeko plazan, jan zezaten leonek eta tigreek. Atra zire furoso, baña ikusi orduko sandua, mansatu zire nola axuriak, humil humila ellegaturik lamikatzentiote oñak, eginez festa. Jendeak alde bat lastimaturik ikusteas alako maneran Pantaleon gaste prestu eder ongiegillea, berze alde arriturik alako prodijioes klamatzen zue, libre libre biz gizon sandu goi: andia da Kristioen Jangoikoa bere parerik eztuena. Eraturik furias Maximianok ilaraztentu animale gaiek, zergatik barkatu zioten sanduari, eta sandua loturik errueda pisu bateki botarazi oian piko batetik aldapa bera. Baña lazaturik istante, erruedak arrapatu ta maltratatu zitue anitz infiel, eta sandua libre mellarik gabe. Guzia uste zue Maximianok zela arte gaixtos; eta ala galdegin zio nor izan zuen Maestru profesatzen zuen fede ta bizitzaren. Martirak naiz ezaundurik arren intenzio gaixtoa, nola baizekie nai zuela Hermolaok izan lagun martirioan, deklaratu zue bere Maestrua zela Hermolao: zein bereala inarazi zue preso. Lentxago aparezitu zekio Kristo, eta erran zio zerura bear zuela igan biramonean.

        3. Presentaturik Hermolao sazerdotea ta galdeginik anitz gauza, goratus begiak zerura, errespondatu zue koraje andiareki: eta asi ze ikaratzen lurra, ta idoloak erori, ta zatikatu zire. Orgatik au ere tormentaturik ilarazi zue bere bi anaiaeki bateo. Azkenean etsiturik etzuela errendiaraziko Pantaleon, errabias azotarazirik berriro, manatu zue ebakitzeko burua kanpoan, ta erretzeko orputza. Atra zute, lotu zute oliba-planta bati: Goraturik ezpata, golpea ematerakoan, itzuli ze alzairua beratx nola argizaria, mellarik in gabe. Urtiki zire berdugoak sanduaren oñetan humil barkazio eske. Sanduak eskatu zio Jangoikoai, barka zezotela: eta errespondatu zekio baietz, ta bera deitu bear zela Pantaleemon, au da guzis miserikordiosoa. Azkeneko berak animatus berdugoak kunpli zezaten sentenzia, batek ebaki zio burua, ta lepotik odolaren partez atra ze esne, ta oliba gura bereala agertu ze beterik fruitas. Manatu zue Tiranoak ura zañetaik atratzeko, eta gorputza erretzeko: baña azken gau etzire atrebitu egitera; eta orgatik Kristioek izan zute eskaida artzeko ta orzitzeko dezenteki. Sandu gau bizian honratu zuena Jangoikoak asko milagroeki, honratu du il ondoan ere. Beraren odola Napolesen ta Roman guardatzen dena kristalesko anpolla edo erredoma batean, dagolaik kuajaturik gañarakoan, bere festaren bezperatik biramoneraño ikusten omen da urturik nola dabilan inguraka. Oroat agitzen omen da Madrilen S. Agustinen Monjaen Monasterio erreal enkarnaziokoan duten odol porzione batean, dionez Brebiarioak sandu gonen lekzioetan. Guzia da posible Jangoikoarendako, zeñek honratzentu ederki bere zerbitzukoak, ez solamente glorian, bai emen ere &.

 

aurrekoa hurrengoa