www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 21.an
Santa Ines Birjin ta Martir

 

        1. Naiz sandu guzietan ageri den Jangoikoaren ona ta Errelijione Kristioaren sandua, baña klaroago aurtto, ta donzellatto Kristioetan: ebetaik bat miragarria da S. Ines Roman jaioa jendaki nobletik, eta ongi azia. Ontan juntatu zire biotzaren humiltasuna ta munduko ondasunketa; urte guti, ta anitz juizio ta birtute; gorputz txipian arimo ta koraje andia; emastekiaren delikatuan balore ta biktoria martirioan: eta leku infamean berean triunfante kastidade garbi-ederra. Txipizututik asi ze pensatzen Jangoiko andiaren gauzetan, espezialkiro gizonei mostratu digun amore geiegian, jautsis zerutik guregana, ta gizon eginik pasatzean ainberze trabaju, pena, ta eriotze alakoa gaixtoengatik onak, ofendizaleengatik ofendituak berak, salbatzeagatik gu. Au da Jesus ona, salbazale bakarra, ona berebaitan egiaz, ta ona guretako sines. Pensatus bada kontino Jesus onaren amoresko exzesoetan, amorostu ze Ines amazale dibinoas alako maneran, ezi ez egunas, ez gauas etzeike atzen, bai zego amores beragana anhelatzen: Etze kontent errezatzeas solamente, bai zego il naiak Martir beragatik. Señaletan konsagratu zio bere gorputz ta arimaren Birjinidadea betiroko: Eta Jesus onak ere señalatu zue bere esposa espirituale ta espezialetako.

        2. Baña ara Demonioaren inbidias tentazio errua sandattoaren kontra. Amabi urtetaik amirurtarako adinean zelarik uzis eder agraziatua, ikusirik Romako Pretekto edo Gobernariaren Semeak, amorosturik sandaren grazia ederras, ta informaturik bere jendakiaren nobletasunas, eskatu zue bere esposatako ain gogotik, ezi orduak ilabete, egunak urte iduri zekizkio esperatus errespuesta. Sandaren buratsoek edo zeren oraño zen aurra, edo zeren uste zuten intenzio alakorik etzuela, etzute ematen prisa berzeak nai adiña. Eta ala berantetsirik, ta prebeniturik asko joia ta ikusgarri preziosoes atra zekio bein alzinera karrikan. Deklaratu zio bere pretensioa: nolako itz, modu ta demostrazioeki ordea? Bereala erretiratu ze atzerat sanda, eta grabe firme tiesoki erran zio, aparta aparta bedi eneganik infernuko sutilletea, bekatuaren sukaia, erioaren zeboa, ezi ori ez bekalakoak artu nau ni beretako lendanik; ta ezdezala espera ta ez pensa izanen nai zela desleala ni sekulan ene Esposo dibinogarri, zeñi eman nai zen guzis betikos, ta zenen amorez bizi nai zen. Eta ezdezala sinesta, ori daikela berareki konpara, zeren ezi ditu berak sei prenda inkonparableak: Lenik da jeneroso noblea, ain gora, ezi Aita du Jangoikoa, ta Ama Birjin garbia: Da ere ederra ta ain ederra, ezi iruzkia, ilargia, izarrak eztire eder beraren aldean, eta berari beira egotea da gloria. Da ere jakintsua, ainberze, ezi jakin du arrapatzen ene biotza alako maneran, ezi ez dezaket berzerik nai, ta ez gogoratu, bera baizik. Da ere aberatsa, ainberze, ezi eman dida ia tesoro bat balio duena iago ezi Romako Inperioak, eta zerbitzatzen diotenak betetzentu ondasunes nai adiña, ta ezta txurtzen emanes. Da ere poderosoa, ta ain poderoso, ezi keñu bateki garaitzentu munduko ta infernuko potestade guziak, eta itz bateki sendatzentu heriak, eta bizten ilak. Da ere on ona, ta ain on amablea, ezi ezauntzen duenak ez dezake baizik onetsi: eta berak onesten nau ni, ta artu nau bere Esposatako, ta paratu dida señalea, ez dezaten onetsi nior, bera ezi, ta eman dida itz, eznauela utziko sekulan ere. Orgatik bera sollik amatzen dut nik iago ezi nere bizia, eta nere gusto gozoa litzake iltzea beragatik. &.

        3. Joan ze berzea konfuso aditurik alako gauzak: eta sinetsi zue zegola Ines erozoraturik munduko berze norbaiten amores: eta koleraturik zelos heritu ze. Bere Aitak ikasirik motiboa, deitu zue sanda, eta modu on guzies porfiatu zio admiti zezan matrimonio ain ongi zegokiona. Sandak konstante firme etzuela utziko lenbiziko artu zuen Esposoa. Sandak konstante firme etzuela utziko lenbiziko artu zuen Esposoa. Nai zue arrek jakin, nor ote zen au, zeñi ain afizionatua baizego Ines. Bere enbusteroetaik batek erran zio, Jauna, donzella goi da Kristioa, eta txipizututik azia Kristioen sorginderiaetan. Alegratu ze aditzeas on Gobernaria mendekatzeagatik bere agrabio iduri gura. Determinatu zue bereganatu bear zuela ones edo gaitzes sanda. Baliatu ze medio guzies; baña banoan. Azkenik erran zio suber tieso, Ines, edo artu senar, edo adoratu gure Jangoikoak: ezperen, kastigatu, ta eramanaraziko zaitut emasteki urdeen etxera, non ere deshonra zaizaten. Sandak serena, eztaiela neka, ta asarratu debalde, ezi eztut nik utziko artu duten Esposoa; eta eztutelaik nai orren semea, izanik ain prinzipal andia, zenbat gutiago adoratzea orien Jangoiko falsu goiek, deustako eztirenak? Eta dionas ermako nauela leku infamera, bego entendaturik, etzaiola kuadratzen ene Jangoikoai deshonestidaderik, orien Jangoiko zikin gaiei bekala; eta dutela nereki beraren Aingeru bat guardatzen nauena. Juez infameak eramanara zizue sanda biluxirik karrikas karrika; baña Jaun dibinoak estali zue miragarriro, ikusi etzeiken gisan. Eta sarturik etxe gartan aurkitu zue Aingerua agerri, guardatzeko, eta bestimenta txuri eder bat, bestitzeko: Eta aposentu guzia bete ze argitasun zerukoas: eta sanda paratu ze orazioan. Zoezi ellegatus atari pokalera gizon deshonestoak: baña arriturik an ikusten zenas itzultzen zire atzerat aldaturik biotzez.

        4. Gobernariaren semea ere ellegaturik sartu ze itsu itsua pasiones deustan erreparatu gabe: baña Aingeruak bereala utzi zue ilik berartan. Ori ikusi zutelaik lagunek, asi zire oius, atozte, Romanoak, ezi Gobernariaren semea ilarazi du Ines Kristio sorginak. Etorri zire jendeak ikustera; etorri ze Aita ere zoraturik, eta beiratu zuelaik bere semea ila, asi ze gaizki erranka, o sorgin madarikatua, infernuko furia gaizki agertua, nola ilarazi dun ene semea? Erran zue sandak, nik eztut il, baizik bere atrebenziak. Libre atra dire gañarakoak; baña onek errespetorik gabe nai nindue bortxatu: orgatik ilarazi du ene Aingiru guardiakoak. Orduan ia emeki eskatu zio arrek, logra zezan biztu zeien, sinestatzeko etzuela ilarazi arte gaixtos. Sandak logratu zue orazios: Eta bizturik ia Mutiloi asi ze oius, Ezta berze Jangoikorik zeruan ta lurrean, baizik adoratzen dutena Kristioek. Guk adoratzentugunak dire Demonioak, engañatzen gaitutenak eramateko infernura. Pontifizeek ta Sazerdoteek aditurik gorarazi zute jendea klamatus, il bedi il bedi Ines sorgina, urdea, alkegabea, infamea, bere arte gaixtos trasformatzentuena personak. Oiu gebeki turbatu ze Jueza, eta konfuso nai zue alde bat utzi libre sanda alako miragarrien kasos, berze alde ze beldur jendearen furias. Ala lotsaturik erretiratu ze etxera, utzirik bere lekuan Astasio. Onek inarazi zue hogera andi bat sandaren inguruan: erdian sanda, eta sugarrak partitu zire bi aldetara erres an urbil zeudenak. Sanda, goraturik bere begi ederrak zerura zego ematen bere Esposo dibinoari esker milla milla. Jendea oraturik kontra sosegatzeko, manatu zue uezak pasatzea lepoa ezpata bateki: Berdugoa beldurrak ikar ikar: sanda beldurrik gabe animosa: orrek, Jauna, errezibi bez ene arima: Errezibiturik golpea, egatu ze arima errezibitzera Birjin ta Martiren korona doble.

        5. Gorputz sandua depositatu zute buratsoen heredaje batean, nora baizoezi fielak adoratzera errelikia sandu gaiek: Infielek etzuzte utzi nai arrika, eta ala iltzute S. Emerenziana S. Inesen aizpa esnekoa, bataiatzeko zegona, ta orduan bataiatu zena bere odolesko bataioas, zelebratzen dena il gonen ogei ta irurgarrenean. Eta Infielek estorba etzezaten debozio gura, lotsarritu zitue Jangoikoaren terremoto, ortots, ta oñaztureki. landaren buratsoak ezin atzendus beren alaba onaren memoria gozoa, zeude kontino orazio egiten arren obian. Gau batez agertu zekiote akonpañaturik anitz Birjin ederres, adornaturik gala urreskoes, joia ta perla preziosoes, bere aldakan zeukala axuritto iduri bat txuriago ezi elurra, ta baraturik erran ziote amoltsu, o ene Aita eta Ama, ez dezatela nigar egin nitas ilas bekala: bizi naiz eben konpañian zeruan Jaunareki, zein maitatu bainue bizian debozio guziareki. Aparizio gau izan ze famatua, ta zelebratzen du Elizak ogeita zortzigarrenean. Andik zenbait urte Konstantino Enperadorearen alaba deitzen zena Konstanzia heri andia oñetaik bururaño, baña orañik ez bataiatua, oanze S. Inesen obiara sendatu naies. Orazioan zegolaik an lokumatu ze, ta aditu zue sanda erraten ziola, porta zaite konstanteki Konstanzia: Ar zazu fedea Jesu Kristo gure Jaunaren, zeñen birtutez sendatua zaren. Idatzarri ta aurkitu ze sana ta sendo guzis: eta gero fabrikatu zue an tenplo eder bat sandaren honratan. Nor ezta admiratzen sanda gonen santidadeas, karidadeas, koraje andias ain adin gutitan? Nork eztakusa Jesus onaren fineza miragarriak arren onetan? Ezpaitu egiten alakorik, diozu, gure denboretan. Eta nik diot, non da orai alako donzella edo arimarik? Biz lengo Kristiotasuna, eta ikusko da Kristoren ona, ezi beti da bat: ezta aldatzen. Biz bedeikatua. amen.

 

aurrekoa hurrengoa