www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Egun gortan berean
San Nizeforo Martir

 

        Antiokian zire bi Kristio agitz elkarren adiskide, bata sazerdote Saprizio deitua, berzea Nizeforo. Deabruaren artes agitu ze diskordia bat bien ertean, zeñen kasos ain etsai in zire elkarren, ezi ez mintza, ta ez ikusi ere nai etzire elkar asko denboras. Noiz ere bait ukiturik biotza Jangoikoak, Nizeforo itzuli ze bere baitan kentzeko odio gura kondenatzen zuena. Biali zitio Sapriziori mandatariak baketu naiez Jangoikoaren amorez. Sapriziok, sazerdote bekala, egon bear zuenak alzinaturik baketzera, despeitu zue ordu gaixtoan. Berzeak berriz ta berriz biali zitue bitartekoak: ezin beraxtu zute biotz txar gogor gura. Bera azkenean arren etxera Joanik urtiki zekio oñetan, barka zezola pasatu guzia. Baña sazerdote indignoa mantenitu ze bere seta gaixtoan, etziola barkatuko sekulan. Zer agitu ze? Ellegaturik bitarteo Antiokiara Presidente bat Kristioen persegitzera, preso inarazi zue Saprizio Kristio ta sazerdote bekala: pasarazi zio anitz tormentu fedeagatik: ta azkenean sentenziatu zue edekitzeko bizia. Zeramatelaik ia ortako, ustez ura zen eskaidarik obena baketzeko, atra zekio bidera Nizeforo, ta oius erraten zio guzien alzinean, o Kristoren Martir zori onekoa, Kristoren amorez barka bezada. Ark itzik ere ez, ezeta beiratze bat ere. Berzeak errepeti bere petizioa: ark segi bere tenia. Irri iten zute berdugoek Nizeforos, ta barkazio eskatzeas ain gogotik gizon bati sarri il bear zenari; ia zer zekion artas? Ellegaturik iltzeko lekura, an berdugoen ertean bota zekio oñetara Nizeforo, bada Kristogatik ematen zuela bizia, beragatik eman zezola barkazioa il baño len. Baña o gizonen pasioneak, orduan ere tieso egon ze bere seta gaixtoan! Baña o Jangoikoaren juizioak! eta nola guzia den galdua, ezparin bada karidade biotzean! Ia dagolaik berdugoa deskargatzeko azken golpea, beiraturik arrek dio, zergatik nai didazie kendu bizia? Aiek, zergatik ezpaitu nai obeditu Enperadoreei, ta ukatu Kristoren fedea. Orduan miserableak dio, bada ia nago prest obeditzera. Nizeforok presente lastimaturik erraten dio, Jauna, ezdezala gal korona ainberze tormentueki irabazi duena. Manteni bedi firme gutitto bat oraño: bereala bukatuko da trabajua. Etze izan protxurik: gelditu ze bere perdizioan, ukatus Kristo Nizeforo konfesatu zuena orduraño. Nizeforo errerik alako galmendeas eta Kristoren amorez goratu ze, bada ni Kristio naiz, ta konfesatzen dut Kristo ene Jangoiko ona, onek ukatu duena; onen partez ona ni il nazazen. Abisaturik Presidenteak libre utzi zue Saprizio, ta onen partez ilarazi zue Nizeforo. Eta ala trukatu zire suerteak, iganes Nizeforo martir triunfante zerura, eta Saprizio jautsis infernura, emengo penak pasaturik alfer, penatzera an eternidade guzian. Nor ezta lotsatzen gizonaren kondizioas, nola den uzten bada jabetzera pasioneas, ta uzten badu bere eskutik Jangoikoak? O guarda gaizala berak &.

        Otxallaren 10.an S. Gillermo Akitaniakoa p. 281.

 

aurrekoa hurrengoa