www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 8.an
San Juan de Dios

 

        1. Jangoikoarendako oroat dela pobre nola abrats, andi nola txipi, ageri da sanduen diferenzian. Orra sandu bat pobre ta abrats, txipi ta andi S. Juan de Dios jaio zena Portugalen, eta azi Españan; eta bere jendakiaren berri guti ematen da. Aurzututik apegatu zegio Ama Birjinaren debozio fiñ bat, nola on guziaren prinzipio. Enpleatu ze arzaingoan lenik; gero sarturik soldado etorri ze Ondarrabia alderat Franzesen kontra. Bein jatekorik etzutelaik, ofrezitu ze joatera billa iganik bior franzes batean: onek sentiturik bere lekuko airea, eman zue karrera bat laurazka, ta bota zue peña batzuen kontra, non gelditu baize sentidorik gabe erdi ilik, agotik eta sudurretaik odola zeriola. Bi orduren buruan akorritzen asirik paratu ze belauriko, enkomendatu ze Ama Birjinai guarda zezan etsaien eskuetaik. Agertu zekio Artzaiesa baten idurian, eman zio ur trago bat: eta animatu zue. Galdeginik nor zen, erran zio, ni naiz ura, nori enkomendatu zaren. Beira ezi ainberze peligroen ertean etzaude seguro oraziorik gabe. Erran ta desagertu ze: ta Juan itzuli ze lagunengana. Andik egun guti aurkitu ze peligro iagokoan. Nola baize ona ta fiela, fiatu zio Kapitan batek diruketa andi bat guarda zezan. Ebatsi ziote lagunek: eta Kapitanak asarre manatu zue urka zezatela an arbole batetik. Akuditu zue bere Ama Santisimagana; eta ia ia urkatzeko zegolaik, pasatzen ze andik, bidea utsinik, kaballero bat: onek logratu zue barka zekion bizia, desterratus solamente kanpotik. Izan ze Jangoikoaren probidenzia, utziarazteko bide gura. Itzuli ze Kastela alderat. Bidean guruze bat aurkiturik, belaurikatu ze an eskatus miserikordia, ta ofrezitus emendatzea. Eta akaiturik jan gabe egones bi egun aietan erori ze desganaturik lurrean: Akorritzen asi zelaik, ikusi zitue aldakan irur ogi ta baso bat ardo. Etze atrebitu ukitzera, alik eta goraturik begiak ta eskuak zerura, asi zen erraten Aita gurea: ta erratean petizio ura, eman zaguzu gure egunorosko ogia, aitu zue boza bat ziola, jan ta edan zazu, ezi zuretako biali da ogi ta ardo goi. Oneki konfortaturik itzuli ze Oropesara. Jarri ze berriz Artzai laur urtes: berriz gero soldado: gero peregrino Santiagora, gero zenbait egun hospitalean; gero berriz ere Artzai Sevilla aldean: baña deustan ezin sosega. Berriz soldado pasatu ze Moroen kontra. Zeutan kaballero desterratu batek artu zue bere konpañian. Oni heriturik bere familia, ta akabaturik guzia, etzue zer agora eman. Deklaratu zio mutilai bearra, nai bazue atra zerbait diru peontzan sustentatzeko bizia. Bereala paratu ze peon; eta neke andiareki irabazten zuen alokairua, gusto andiareki ekartzen zio arratsoro. Baña akabaturik obra, faltaturik alokairua, itzuli ze bearra: ta berzearen tristura. Sanduak animoso animatzen du konfiatzera Jangoikoan: saldu zue bere gañeko tresena, ta eman zio balioa. Itzuli ze lengo obra gura, ta sandua peonzara: ta kaballeroak agradeziturik erran zio, o Juan, egiaz gal baledi miserikordia, zurebaitan aurki leike. Ikusi ze gero egia gau. An galdu zekio bere lagun bat itzulis Moro. Ainberze pena ta eskrupulo artu zue sanduak, naiz kulparik gabe, ezi fuerteki ertxituzue Deabruak: Eta konfesatu ondoan konfesorearen konsejus enbarkatu ze itzultzeko Españara. Itsasoan tenpestade erru bat agiturik, guziak galtzeko peligroan zeudelaik, sanduak humil klamatzen zue, ene bekatuengatik da au: bota nazaze ni itsasora, ta libratuko zarate. Ainberze aldis, ta ain gogotik zio, ezi bazoezi botatzera. Sanduak, uz nazaze lenik errezatzera Aita gurea. Asi ze errezatzen, ta bukatu baño len serenatu ze itsasoa, zerua, ta guzia. Orreki ezaundu zute arren ona.

        2. Ellegaturik portura egin zue konfesio jenerale bat: eta gero egin ze mertxante, zenbait librutto, kartilla, estanpa, ta alakoak erosis ta saldus. Guzietan ze ageri bere inklinazio ona, ta Jangoikoarenganako amorea, ezi libru onak ematen zitue merke, estanpak debalde, ta bidanabar erostunei erakusten ziote doktrina, Jangoikoaren bidea, ta exenplu onak. Azkenik joan ze Granadara okasio goneki. Zebilalaik Gibraltar aldean Mertxante gisa, opatu zue bidean aurtto bat agitz ederra erdi biluxirik ta oñetakorik gabe: lastimaturik bereala paratu zitio espartin batzuk: baña aurrak iduriarazis etzeikela ibili aieki, sanduak amoltsu erran zio, ene aurttoa, zato, eramanen zaitut soñean. Ala artu zue, ta bazema. Prinzipioan arin iduri zekio, baña geroago ta pizuago, ia izerditan sanduak iturri batera ellegaturik erran zio, ene maite, uz nazazu edatera trago bat ur, ezi pizu ona duzu, ta izerdiarazi nauzu. An utzirik aurra, joaterakoan ur eske biendako, aditu zue atzetik boza bat erraten ziona, Juan de Dios Juan Jangoikoarena, Granada izanen da zure guruzea. Beiratu zue atzerat, ta ikusi zue aurra zeukala eskuan granada bat, ta artan gurutze bat. Bisione goneki joan ze Granadara prest egin zezan Jangoikoak artas zer nai zuen. Bizi ze orduan Granadan Benerable Juan de Avila Andaluziako Apostolu famatua: eta S. Sebastianen festa egun batez predikatu zue de manera ezi arren itzak izan zire susko saetak heritu zutenak Juan de Diosen biotza. Elizatik atra zeneko asi ze Jangoikoaren amorez zoraturik bekala zatikatzen bere tresenak, golpatzen bere burua, botatus lurrera, ta beiratus zerura konfesatzen publikoki bere bekatuak, ta egiten alako erakeria sanduak. Segitzen ziote mutikoek, ta persegitzen eroa bekala. Joanik bere etxettora eman zitue libru ta estanpa zituen guziak, diru ta tresenak; eta geldittu ze atorra ta galzazpi solleki. Anzik joan ze Eliza Nausira; an oius klamatzen zue, Jauna, miserikordia. Maestru Avila Benerableak deiturik, ta aiturik ero gisa berri gura, utzi zue segi zezan inspiratzen ziona Jangoikoaren espirituak. Ura joanik plazara an loies betetzen ze agoa ta guzia emanes bere kontra zela bekatari andia: Ia sinetsirik ero zela, ero gisa tratatzen zute; ta ala flakurraturik eraman zute hospitalera, non berriro maltratatzen zuten kuratzeko. Joan zekio Juan de Avila ikustera an, eta onen konsejus asi ze gutibana iduriarazten kuratu zela.

        3. Denbora puska baten buruan andik atrarik joan ze bere Predikari sanduaren billa: konfesatu ze jeneralki: andik joan ze Guadalupeko Ama Birjinaren bisitatzera. Estimatu zio bisita Ama dibinak, zeren ezi ark Salbea errezatzerakoan, erratean itz gaiek, ea bada gure Abogada, itzulizkizu zeure begi miserikordiasko goiek gure gana: goratu ze erez kortina, ta beiratu zio bere pobrettoari Amak amorosa. Kortinaren arroitura atra ze sakristaua lasterka, ta ustez tiratu zuen peregrinoak intenzio gaixtos, akar eginik goratu zue oña, emateko ostiko bat; baña gelditu zekio tieso ezin mogi: bereala ordea sanduaren petizios sendatu zekio. Berze asko fabore egin zio Ama Santisimak, ta ala zego an sandua guzis gozoso: baña nola bere guruzea bear baize Granadan, arara itzuli ze. Arratsalde batez Ama Birjina sagrariokoaren alzinean, ta Kristo guruzifikatuari eskatzean, erakutsi zezon, zertan nai zuen zerbitza zezan; iduri zekio paratzen ziotela buruan korona bat aranzezkoa, eta Ama Birjinak erraten ziola, aranze ta nekeen medios nai du nere Semeak logra dezazun anitz merejimentu. Sanduak naiz senti aranzeen oñazeak beterik gozos erregaloas erran zue, oien eskuetaik aranzeak eta nekeak dire enetako arrosak eta klabelak. Andik atra ta fite karrika bat pasatzean, ikusi zue etxe baten atarian letrero gau, etxe gau alokatzen da pobreen. Berla entendatu zue bere korona aranzeskoa zela pobreei zerbitzatzea. Alokaturik etxea, limosna eskatus, prestatu zitue berrogei ta sei goatze gisa: bereala atra ze pobre billa, ta eramaten zitue soñean bere hospitalettora; garbitzen ta apatzen oñak, len lenik konsejatzen ziote konfesatzea, orreki garbiturik arima, sendatuko zela gorputza. Kuratzeko ta sustentatzeko bere pobreak, egunoro atratzen ze kapatxa edo esporta bateki soñean, ta bi elze aindieki dilindan lepotik karrikas karrika boza lastimagarri batez klamatzen zuela, ene anaia maiteak, Jangoikoaren amorez emazie zeurendako. Lastimatzen zire aditzeas ere pregoa gisa goi, espezialki gauaz, ta atrarik atarietara ematen ziote ogi, zuku, aragi, ta gauza bear zirenak.

        4. Nork pinta sandu gonen humila, pazienzia, karidadea, ta afizione gura ongi egiteko pobreei? Ontan agertu ze Jangoikoaren ona, ta ongi egin naia gizagenderen alde. Bakarrik lenbizian iten zitue hospitaleko lan guziak amar lagunendako ere sobra zirenak. Gauas gutitto bat etzaten ze bere pobreen ertean: gañarakoan beti lan ta lan kontino. Ia asi zekizkio Aingiruak laguntzen Jangoikoaren ordes. Bein atrarik limosna billa, itzuli zeneko aurkitu zue guzia extrematurik, ta lan guziak eginik. Galdegin ziote pobreei, ia nork egin zituen. Aiek ziote, ia zertako galdegiten zuen, egin zituelarik berak? Nola dateke, zio, egon banaiz ni kanpoan orai arteo? Aiek porfia, bera, ta ez berzerik zela egin zituena. Ezaundurik Jangoikoaren faborea erran zue, agitz maite zaizte Jangoikoak, bialtzentuelaik bere Aingiruak zerbitzatzera zuei. Famatu ze prodijioa, ta asi zire zenbait gizon etortzen laguntako: baña beti bera len trabajuan. Joanik bein Tuyko obispoagana limosna eske, galdegin zio onek, nola deitzen zen. Errespondatu zio, ezi Juan. Apellidoa, edo izengañekoa nola du? Sanduak humil erran zio: nola aurtto batek biali zuenak Granadara deitu zuen Joan Jangoikoarena: baña bera etzela atrebitu artzera izengañekoi, indigno baize. Obispoak ezaundurik Jangoikoaganik zela ori, manatu zio deit zeiela ala andik alzina: eta egin ziote habitu gisa bat berai, ta bere lagunei. Aumentatus fama, aumentatu zire limosnak, ta bear ziren etxe, Mediku, erremedio, ta gañarako guziak: eta Jangoikoaren faboreak ere bai. Gau eurizu ilun batez aurkitu zue pobre gisa bat, etzuela non alojitu. Konbidatu zue sanduak bere hospitalera: arrek zio etzeikela joan oñes. Sanduak naiz kargaturik zoeien limosnaeki, artu zue soñera: baña ezin jasis, Me guti emanik, erori ze lurrean. Eman zue bere kontra, o asto gaixtoa, nola erori aiz? Jaiki, ta berriz artzera doaielaik, ikusten du mutil eder bat laguntzen diola ortako, ta eskua arturik erraten diola, ene anaia Juan, Jangoikoak biali nau laguntzera zuri ofizio gontan, ta jakin dezazun zein kuadrable den bere Majestadeai, nik dut kargu asentatzeko libru batean. Sanduak humil humila erraten dio, ni ez naiz baizik bekatari pobre bat; eta Jangoikaganik da on guzia. Baña eztida erranen, nor den berori? Ni naiz, erran zio, Rafael Aingirua, dutena kuidado zutas ta zure anaies. Andik egun guti atera ematerakoan pobreei, faltatu ze ogi zenbaitendako: Agertu zekio arren habitu gisan zare bat ogireki eskuan erraten ziola, ene anaia Juan, guziok gara errelijione batekoak: Tori orai ogi gebek pobreen. Baña on ezta ainberze: Jesu Kristo bera heri gisa utzi ze eramatera sanduaren soñetan, eta paratzera goatzean: eta oñen garbitzera zoeielaik aitu zue erraten ziola, Niri egiten zaida pobreai egiten zaion guzia. Erran ta desaparezitu ze: baña gelditu ze an alako erresplandore gisa, ezi heriak lotsatu zire ustez erretzen zen etxea. Ikusi bazute sanduaren biotza, ura bai, ura erretzen baize sines.

        5. Etze kontent sandua erremediatzeas solamente heriak, nai zitue erremediatu bear genero guziak: espezialkiro arimarenak libratus bekatuetaik, ta bekaturako bideetaik. Zenbat emasteki galdu atra zitue galmendetik? Zenbat dotatu zitue, ta akomodatu? Zeren ezi ze pobre bat abratsa, deus etzuena, ta ezin konta ala billatzen, aurkitzen, ta gastatzen zuena. Beraren itza estimatzen zute nola eskritura ta fianza seguroa, emateko nai zuen guzia, eta Janpikoa bera mostratzen ze fiadore. Joan ze bein eskatzera Merkatari bati ogeitamar dukat fiara bazkal orduan. Enfadatuxerik garaiagatik erran zio arrek, eta nor atrako da fiadore diru gorren, emateko nik? Sanduak atra zue niño Jesus txipitto bat; ona, Jaunau atrako da fiadore. Ainberze argi-errañu atra zire imajinatik, ezi arriturik eman zio bear zuen diru guzia, eta zetorrela bear zuen aldioro emanen ziola. Karidadea geienik ageri da padezitzean ta padezitzera exponitzean onetsiengatik. Itxeki ze bein sua hospitale errealean. Nior ez trebe sartzera, egonez atariak arrapaturik keas eta suas. Lasterka etorririk sandua sartu ze: joan ze idikis barneko anitz atari ta leio, etzeizen ito keas heriak: gero artus heriak besotan banaka ta biranaka ere libratu zitue: gero bota zitue leioetaik goatze ta gauza franko: baña nai zuelaik autxi sua leku batean, aurkitu ze arrapaturik sugarres alde guzietaik. Ordu erdi batez etze agertu: galdutako ematen zute: gero ere noizbait atra ze libre Jangoikoaren milagros. Ala ia len ero deitzen zutena, beiratzen ta beneratzen zute sandu. Pasatzean bein karrikan bere kapatxareki ustegabean ukiturik kapa kendu zio soñetik kaballero bati ezauntzen etzuenai: koleraturik onek eman zio erreflon bat. Sanduak itzuli zio berze matela, eman zezon berze bat. Iago asarraturik arrek manatu ziote mutilei, akaba zezatela an. Puntu gartan ellegatu ze berze kaballero ezaun bat: Onek erran zio, zer da au, Juan de Dios? Berzeak aitu zuelarik izena, belauriko eskatu zio barkazio, ta eman zio limosna on bat. Sanduak besarkatu zue alegre. Berze bati zeren konsejatzen zion apartatzea emastekien konbersaziotik, eman zio arrek ere bofetada bat. Sandua paratu ze belauriko, ta erran zio humil, Jauna, eman bezkida naituen bofetada guziak, non ta ez dezan ofendi Jangoikoa. Obligatzen bazute gelditzera bazkaris bere ongi-egilleek, etze jartzen maian, baizik alde batean belauriko: ta zoeie berexis eta bildus obenttoak ziola, ebek goxoago zaizkida, jaten baitute nere pobreek: zeren ezi maiteago zitue pobreak, ezi humerik maiteena baitu Amak. Karidade gau apegatzen zio Kristok orazioan, zeintan pasatzen zituen gauak: eta garaitzeko loa, loturik zangoan kaskarabil batzuk, aien soñuareki saltatus noizean noiz arintzen zue loa. Karidadeak kausatu zio eriotzea ere: Ur egur atratzean erori ze mutiko bat ugaldean: sartu ze sandua atra naies; asko denboras ibilirik ezin atra zue, baizik pena, ozidura, ta azken heritasuna. Artu zue libru txuri bat, ta ibili ze al zuken gisan etxez etxe asentatzen nori zer zor zion. Itzuli ze bere goatzettora iltzeko. Bitarteo Arzobispoak etzekielaik heri zegon, deitu zue bere palaziora. Humil obediente joan ze erdi arrastaka. Erran zue Arzobispoak, nola kontatu zioten zeudela hospitalean zenbait jende gaixto desatento gaizki tratatzen zutenak: bear zela kendu alako jende-mota. Sanduak humil humila, o ene Artzai ona, nitas solamente dezokete erran nai zela gaixtoa, botatzeko etxetik: baña nere pobreak onak dire ene ustez. Balitz norbait emendatu bearra, prokuratuko dugu emendatzea, ezi Jangoikoak onen ta gaixtoendako atrarazten du iruzkia &. Admiraturik Arzobispoak erran zio, Bidoeie, o Jangoikoaren bedeikatua: in bez nola nai duen. Oneki itzuli ze bere goatze pobrera, ezindurik ibiltzeko. Solamente karidadeak eman zio indar jaikitzeko. Gizon bat desesperaturik joan ze kanpora urkatzera bere burua. Jangoikoaren errebelazio izanik, jaiki ze sandua goiztar, paratu habitua, ta artu zue bere paloa. Deteniarazinai zutenei zio, uz nazaze; prezisio dut: itzuliko naiz. Joan ze bada prisaka, ta ellegatu ze gizonagana ia arbolaren pean urkatzeko: altxatu zue soka ikusteareki sandua: onek agerrarazi, ta kendu zio: animatu, ta itzularazi zue konfiaturik penitenzia egitera. Eta sandua kontent irabazias arima gura itzuli ze goatzera iltzeko. Señora debota batek nai zue eraman bere etxera kuidatzeko obeki: sanduak ez aitu nai ere alakorik, pobreen ertean nai zuela il. Baña Arzobispoaren manamenduari errenditu ze: arturik katedra batean eramanarazi ze herien ertean despeitzeko: berak negar, aiek negar: eman zio desmaio batek: ta itzulirik eman ziote despeida ta bedeizioa. Etxe gartan bisitatu zue Arzobispoak, ta meza erranik an eman zio komekadura. Gero galdegin zio, ia bazuen zerbait ematen zionik pena? Errespondatu zio humil, o ene Aita ta Artzai ona, irur gauzek ematen didate pena ordu gontan: Lenbizikoa ez ongi zerbitzatuak ene Jaunari, ainberze faboratu nauenari: Bigarrena heri pobre gaiek uztentutenak desanparaturik. Irugarrena zor gebek in tutenak aien amorez: atra zue librua, non zeuzkien asentaturik. Arzobispoak errespondatu zio; pobrees ta zorres etzazula izan penarik; beude ene kontura: Jangoikoaren zerbitzuan faltatu duzunas konfia beraren miserikordian, ta Jesu Kristoren merejimentuetan suplitukotuela gure faltak. Gelditu ze agitz konsolaturik, ta apatus eskua ta emanes esker milla despeitu ze.

        6. Gero ezaundu zuelaik eriotzea urbil, eskatu zue utzi zezatela bakarrik. Ala zegolaik, paraturik bere habitua jarri ze orazioan belauriko: sentitu zute kanpotik nola zion, Jesus Jesus: utzi zute ikusirik belauriko: baña gero sentiturik nola jende atratzearen arroitua, sartu zire, ta aurkitu zute ilik postura gartan guruzeareki eskuan, eta alako fragranzia ganbaran, ageri baize zela zeruko gauza. Gelditu ze Aingiru baten gisara eder glorioso iduri zuela bizi, ta belauriko gorputza sei ordus, ta ala egonen ze orai arteo, ezpalute edatu mortaxatzeko. Diote soñatu zirela ezkila guziak milagros, ta iten zutela soñu bat diferente triste lastimagarri, ematen zutela negargale. Egin ziote ilaria triunfo gisara konkurritus Arzobispoak, Apez ta fraile guziak, Konseju, Korte, Kaballero, ta jende genero guziek: predikatus sanduaren laudarioak: eta andik alzina ez omen ze predikurik egiten Granadan, ezpaize aipatzen sandu gonen laudario. Nork ikusi zuen len karrika gaietan bera konfesatzen oius bere bekatuak, tratatzen ero gisa mutikoek segitus irri-abarres tiratzen kozkor eta farraskeries: gero berriz honratzen zeruak ta lurrak, ta guziek zelebratzen. Au da ero gura? O Jangoikoaren miragarriak! O nola engañatzen garen segitus munduko ponpak eta gauzak! O banidadeen banidadea, ta guzia banidade, ezpada amatzea Jangoikoa, ta berari sollik zerbitzatzea! Eternidaderako pausu gartan nork ez luke nai izan alako gizon bat iago ezi erregerik andiena? Dudarik gabe izan ze au sandu bat letrarik ta zeremomaik gabe sendoa seguroa humilago ezi autsa, karidades ta birtute guzies betea Jangoikoaren biotzaren konforme, beraren kortean Jaundia orai &.

 

aurrekoa hurrengoa