www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 7.an
Sandak Perpetua ta Felizitas

 

        1. Estado guzietaik Jangoikoak eskojitzentu bereak berex. S. Perpetua ta S. Felizitas zire ezkonduak Mauritanian Afrikan: biak berze laur Kristioeki bateo paratu zuzte preso, edo utziarazteko fede Kristioa, edo kenarazteko biziak. S. Felizitas zego sabeldun ia zorzigarren ilabetean: S. Perpetua aur txipittoareki bularretan. Onek izan zue bisione bat, iduri zekiola ikusten zuela eskalera bat lurretik zeruraño, armaturik guzia punta tzorrotzes pasa etzeikela heritu gabe, ta beiti ondoan dragon horroroso bat debekatzeko igatea. Alaere aien lagun bat igaten zela, ta animatzen zituela guziak igateko beldurrik gabe. Kontatu ziote ikusi zuena, ta entendatu zute Jangoikoak nai ziotela in mertxede zerura igateas martirioen medios, ta eskatu ziote grazia, atratzeko biktorioso. Presentarazi zuzte Juezaren alzinean: onek nai zitue obligatu obeditzera enperadoreei, ta ukatzera Jesu Kristo: baña zeudelaik prest galtzera milla bizi lenago ezi Kristoren fedea, itzularazi zue karzelera Felizitas libratu arteo: geldiarazi S. Perpetua, ia bere aide, senar, ta aurraren amores eta negarres beraztuko ote zen. Guziek egin zute eginala ortako: baña ain fuerte zego eutxirik Jesu Kristori, ezi despeitu zitue guziak tratatus etsaitako, zeren nai zuten apartarazi bere on guzitik, ta eginarazi gaizki. Juezak au ta bere lagunak azotarazi zitue gogorki, ta gero itzularazi karzelera, non baizego S. Felizitas. Legearen konforme au nai zue Juezak deteniarazi erdi zeien arteo; baña berak, ta Martir lagunek nai lukete guziek bateo bukatu martirioan. Ala orazioan paraturik guziek eskatu ziote Jangoikoai, egin zezan Felizitas ere aieki bateo izan zeien koronatua martirios. Aditu zitue Jangoikoak, eta Felizitas erdi ze zorzigarren ilabetean: eta nola samiñ erruen kasos kejatzen baize, erran zio karzelzaiak, orai ala kejatzen delaik, zer izanen da, pasarazten diotelaik tormentuak eta eriotzea? Errespondatu zue, orai ni naiz pasatzen dudana, baña orduan Kristo izanen da pasatuko duena enebaitan: errateko, emanen ziola grazia bear adiña. Andik zenbait egunen buruan Juezak eramanara zitue guziak karrikak barna alkaizuntako: gero botarazi plazan artzei ta leonei. Alegre zoezi sandak iltzera kantatus Jentilen Jangoiko guziak direla Demonioak, ta Jangoikoa dela sollik egintuena zerua ta lurra. Ori aditus asarraturik Juezak manatu zue golpatzeko aurpegiak bofetadas: baña orduan gorago kantatzen zute kantu bera. Paraturik plazan loturik eskuak, atrarazi zuzte leonak ta leopardoak, zeñek zatikatu zuzten Martir gloriosak, egatus zerura arimak Alejandro Sebero enperadorearen denboran 205 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa