www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 12.an
Santa Klara Asiskoa

 

        1. S. Klara S. Franzisko Asiskoaren lekukidea, ta aren errelijiosaen lenbizikoa ta Maestra izan ze buratso abrats nobleen alaba: zenen Ama zegolaik erditzeko egunetan orazio egiten kruzifixo baten alzinean, aditu zue boza gau, etzaitela beldur, emanen duzu argira argi bat argituko diona munduari: orgatik paratu zio izena Klara. Goiz eder asi ze agertzen Jangoikoaren eskojitua zela, ain banidadearen etsai, ain onera emana, ain afizionatua oraziora, espezialki pensatzean Kristoren pasio doloreskoa. Nai zutelaik buratsoek ezkonarazi, errepugnatu zue konstante, ta ofrezitu zue Jangoikoai bere birjinidadea. Bizi ze orduan S. Franzisko, zenen konsejus despeitu zue mundua, ta besarkatu ze Kristo guruzifikatuareki, eta gau batez etxetik eskapaturik joan ze S. Maria porziunkularen elizara, non zegon etxideten S. Franzisko bere errelijiosoeki, ta biloa kendurik bestitu ze habitu pobre gura; ta bere aizpa batek segitu zio geroxago, eta geroxago berze anitz donzella jenerosaek. S. Franziskoren manamenduz artu zue guzien kargua nai etzuela, ta gobernatzen zitue humil zerbitzatus guziei. Espezialki gozatzen ze pobre zan, zenbatenas gutiago, kontentago. Eta Jangoikoak aprobatzen zue debozio goi milagroeki ere suplitus bear orduetan. Aita sandu Inozenzio IV.ak nai zue dispensatu pobre zaren geiegian iduris, baña sandak eskatu zio, absolbi zezala bekatuetaik, baña ez pobre zaren ertxitasunetik. Zebila beti oiñ urtuxian; habitua zue erremendatu pobreena: goatzea lur utsa komunkiro, edo erregalos zarmendu batzuk. Abenduan ta Garizuman barutzen ze ogi ta ur solles egunoro, ta Astelen, asteazken, ta orzilare garizumakoetan amenik artu gabe. Nork erranen du gañarako penitenzia? Ainberze, ezi obispoak ta S. Franziskok obligatu zute moderatzera, ez sobra laburtzekos bizia.

        2. Bere bizia ze orazioan, auspeskatus, apatus lurra Jangoikoaren atenzios, beiratzen zuela beti presente bere Majestadea, eta esu Kristo imajinatus guruzifikaturik bere begien alzinean. Zeudelaik berzeak lo deskansatzen, sanda zego erposatzen orazioan. Andik atratzen ze beterik espiritu sanduas, ageri baize mintzatzean ere, aurpegian ere. Deboziorik andiena izan zue aldareko sakramentuagana. Labratzen zitue bere eskus korporale preziosoak errepartitzeko elizaetan. Komekatzea zue erregalorik andiena mundu gontan, ta gustatzen zue al zuken guzia maiz. Gañarakoan bere errefujioa, ta kafia bekala zue sakramentuaren presenzian, ta guardatzen bekala ze Jaunaren egalpean. Pasatzen ze bein Federiko enperadorearen tropa; nola baizego sandaren konbentua ziudadetik kanpoan, ta an elduki anitz hereje arima gaixto, nai zute sartu konbentuan egiteko gaixtakeriak. Joan zire Monjak zoraturik beldurrak kontatzera sandari: sandak, heri egonik ere, serena konsolatu zitue, ta eramanara zize bera, ta sakramentuaren kustodia atari alzinera, ta an belauriko paraturik in zue orazio gau humilki, Jauna, ez permiti animaleen eskuetara arimak berorri emanak ta konfesatzen dutenak. Aditu ze Jaunaren boza klaro, nik guardatuko zaiztet beti. Eta soldadoak lotsarriturik joan zire iges batzuk, berze batzuk igan zirenak paretean gora itsuturik erori zire: ta ala libratu zire Monjak sandaren orazios, zeñek enkargatu ziote sekretoa. Berze bein zeukatelaik inguraturik ziudadea, sanda bere Monjaeki buruan autsa paraturik egon ze orazioan: eta biramoneko desegin ze tropa gura, eta Jenerala andik guti iltze eriotze gaixtos. Eta berze milagro franko egin zue Jangoikoak S. Klararen amorez: bera milagro obena.

        3. Ogeitazorzi urtes egon ze heri iago edo gutiago, eta etzue uzten lana naiz erreklinaturik: eta batzutan egonik nekepena andieki, beñere etzute ikusi deskonsolaturik triste, beti bai animosa alegre. Berrogeitabi urte bizitu ze konbentu gartan gobernatzen santidade guziareki: eta urbildu zelarik plazoa, errezibitu zue bere Jaun sakramentatua debozio ezin iagokoareki. Egun berean bisitatu zue Aita sanduak Inozenzio IV.ak ta eman zio bedeizio Apostolikoa ta induljenzia. Kontentus etzeike ase emanes Jangoikoai graziak, ta konbidatzen zitue lagunak emateko eskerrak; zeren Jesu Kristo bere sakramentuan, ta beraren Bikarioa personan etorri zekizkion bisitatzera. Eta bere Aizpa Ines zegokiolaik eske ta es ge negarrez, eraman zezala bereki mundugontaik, zaude, erran zio, oraño guti bat, ala baita Jangoikoaren borondatea, segituko nauzu denbora gutiren buruan: eta ala kunplitu ze. Negar iten zute berze Monjaek ere, eta sandak konsolatzen zitue animatus zerbitzatzera Jangoiko onari. Gero bere arima proprioari erraten zio, zoaz se gura, ezi kidari ona duzu beti onetsi zaituena. Agertu zekio Jesus ona amoroso, ta bere Ama Santisima akonpañaturik zeruko birjines. Eta alako erregalo ta faboreen ertean despeitu ze arima sanda gura 1253 urtean. Asistitu zute beraren ilarian ez solamente infinizio bat jendeek, baitare Aita sandu berak kardenaleeki, eta nai zuelaik akanta zeien birjina sanda ten meza ale re, baize on nola deklaratzea sanda ta kanonizatzea, etze egin kardenale ostiensearen konsejus, zeñek predikatu zituen sandaren laudarioak ilarian: eta andik bi urte kanonizatu zue Alexandro IV.ak konfirmatus milagroeki Jangoikoak &.

 

aurrekoa hurrengoa