www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 20.an
Santo Domingo de Silos

 

        1. Eztela Jangoikoaren alzineko ez gora ta apal, ez andi ta ez txipi, ez abrats, ta ez pobre, ta alako distinziorik, baizik Kristiotasunaren, nor ere den kristiago, ura gueiago: Orra S. Domingo Silos, erri txipi batean aioa, Kanas deituan Riojan, Artzai izana gastezutuan bere Aitaren ardien guardatzen, gero erretiraturik leku soil batera kuidatzeko sollik arimas, gero Monje eginik S. Millanen konbentuan sandu egin ze ta famatua. Ordenaturik sazerdote egin zute bere sortuerriko Apezaita, edo arimen Artzai: eta ederki kunpliturik ofizio gau, itzularazi zute konbentura elejiturik Prigore: ta asi zue Jangoikoak mostratzen beraren santidadea asko milagroeki. Erregek nai zue konbentu gartan egin bere autoridades zenbait bear eztenkeria: Sanduak egin zio erresistenzia: orgatik izan ze desterratua. Errezibitu zue Kastellako Erregek, eta eginarazi zue Silosko Monasterioaren Abade. Ogei ta irur urtes gobernaturik bete zue on asun Zerukoes ta lurrekoes.

        2. Famatu ze sandua milagro anitz ta andieki Jangoikoaren grazias, sendatus aisa heri-mota guziak, itsuak, estropeatuak, ezin mogi zeizkenak, ta milla alako: baña espezialkiro sokorritus kautibo preso zeuden Kristioei Moroen eskupean, dominatzen baizute denbora gartan sobre Españan: Alako maneran ze Jangoikoaren grazia gau, ezi zeudelarik beren kalabozoen barnean kargaturik burriñas, enkomendatus andik sanduari, edo Jangoikoak sanduaren merejimentus, aurkitzen zire derepente nola etzekitela konbentuaren atarietan, uzten zuztela an memoriatako beren grilloak, kateak, eta burriñak, ezaundus Jangoikoaren mertxedea libratzean sanduaren medios: baña ez an solamente, baita berze Elizaetan ere paratzen zuzte dilindan: baita miragarri bat adiarazten duena zein bere biotzekoa zuen Jangoikoak sandu gau. Gorputzen onetan ala egiten zuenak, zer etzue eginen arimen onetan? Sandu gonen tenploan egiten zue orazio S... Domingo Guzmanen Amak, eta arren merejimentus logratu zue izatea seme andi gau, zein orgatik ditu zue Domingo, ta gero izan ze Dominikoen fundadore, ta sandu bat andia.

        3. Pasaturik ederki bere biziaren plazoa bukatu zue txoil ongi. Ikasirik Jangoikoaganik iltzeko ordua, eta emanik bere Monjeei anitz konseju on, ta erranik asko gauza agituko zirenak geroko denboran, zein kunplitu baizire erran bekala, errizibiturik sakramentu guziak debozio guziareki iltze suabekiro Jangoikoaren besotan despeitus bere arima on gura, zein aur batzuek ikusi baizute zerura igaten koronaturik irur koronaes milla ta iruogei ta amalaurgarren urtean, diones Brebiarioak. Zori onean jaioa, naiz pobre aldiritar humilttoa, orai ia gora eder dago Zeruan, eta munduan ere bai Jangoikoaren adiskidetasunean. Eta bada guziei kuadratzen zaigu Jangoikoak onei dioten amorea, guziek nai ginduke aien bukaera prezioso deseagarria, eta ondoreko gloria betirokoa, ezkaitzela engaña, ta ez deskuida emateko garen guzia Jangoikoai, nai baitugu ikusi ongi geuren buruok, ezi niondik ezta zer esperatu gauza onik, baizik Jangoikoaganik: miserikordia ta egia nai du Jangoikoak: Jaunak emanen du grazia ta gloria. psalm. 83. Quam dilecta tabernacula & propr.

 

aurrekoa hurrengoa