www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 9.an
Santa Franziska Ponziani,
edo Romana

 

        1. S. Franziska Romana izan ze andreen exenplu adin guzietan. Esnean zegolaik, agertzen bazue unideak norbaiten alzinean, desegiten ze negarres, ta etzeike ixilarazi, estali arteo: eta etzue konsentitzen apa eman zezon niork, ezeta bere Aitak ere. Ezaumentura ellegaturik ze guzis humila, obedienta, ixil, modesta amablea. Bere gogoaren bortxa ezkondurik heritu ze bi aldiz penas: eta S. Alexosek jautsi zerutik, ta eman zio osasuna. Oneki iago eman ze onera; eta utzirik gala iduri guziak bestitu ze, txukun bai, baña agitz llana pobre gisa, izanik señora prinzipala, iduri baize ez etxokandre, bai zerbitzukoa. Beñere etzue niork ikusi festa, boda, ta alako jende-aurkintzeetan: bai joaten bere ardantze batera, ta ekartzen pobreendako egur ta gauza buruan, edo astoko batean. Sarzen ze zenbait etxeetan ez jatera, ta erregalatzera, baizik eskatzera limosna beartsuendako, errepartitzeko bereareki hospitaleetan, zein bisitatzen baizitue maiz. Bere exenplu ta konseju oneki prokuratzen zue utziaraztea berze andreei gala ta itxurapenen banidadea. Oraziora ze guzis afizionatua, ta penitenziara, ta maiz konfesa komekatzera: baña ain obedienta, ezi deitu orduko senarrak an zeuka bereala utzirik errezu ta guziak: Eta bein obedienzia kunplitu ondoan aurkitu zue errezu asirik utzi zuena eskribiturik urresko letraeki Aingiruaren eskus, adiarazis ala zenbat kuadratzen zekion Jangoikoai obedienziaren puntualidade gura. Orzilare Sandu batez manatu zio konfesoreak joaterakoan guruzearen estaziora bere koñatareki pensatzea Kristoren pasioan, itzik egin gabe nioreki. Ala egin zute: ta naiz aurkiturik bidean bi zezen brabo eldu zirenak, zeñetaik guziak eskapatzen ziren lasterka, aiek geldi segitu zute orazioan, ta zezenak aldakatik ain manso nola axuriak.

        2. Sanda gonen pazienzia izan ze admiragarria. Heritu ziote senarra grabekiro bein, berze bein desterratu, enbargaturik haziendak, ta guzia nastekaturik: Alaere bera biotz andiareki sosegaturik ziola, Jangoikoak eman, Jangoikoak edeki, biz bedeikatua bere izena. Jendees landara Deabruek ere iten ziote asko Deabrukeria; baña sanda eutxi Jangoikoai firme. Konsolu ta laguntako ikusiarazten zio bere Aingiru guardiakoa bedratzi urtetako aur baten idurian argi eder zerura beira besoak gurutzaturik petxoan, zeñeki baizitue bere konbersazio sanduak. Komekatzerakoan espezialki zitue bere deliziak, espirituaren indarres gorputza ere goratus airean gora. Amoresko su gau itxeki zue anitz matronaen biotzetan, zein konsagratu baizire Jangoikoai errelijionearen botos. Ama Birjinak egin zitio fabore ta erregalo espezialak. Milagro in zituenak Jangoikoak sandaren amorez eta medios nork konta? Ogia aumentatus, matsak neguan arboletik dilindan logratus bear orduan, urak ez bustitus, sendatus heriak Bere alaba espirituale bat iltzeko zegolaik mintzorik gabe, ta bere konfesorea urrun, sandak orazioas logratu zue bizi zeien borz sei egun etorri arteo, zeñek konfesatu, komekatu, ta oliatu zuelaik, ellegatu zekio sanda, eta erran zio, zoaz orai bakean, ta otoitz egizu enegatik. Istantean iltze. Bere adiskide bat libratu ze ongi, aurra ere zego ongi ustez: sanda joan ze prisaka, bataia zezatela berla etxean: detenitzen zire elizara eraman naiez: baña sandaren porfiaz bataiatu zute, ta istante berean gelditu ze ilik. Sanda gero bere denboran heriturik, ta sakramentu guziak errezibiturik, errezatus Ama Birjinaren ofizioa iltze sosegu andiareki 1440 urtean, 56 adines. Il ondoan ere irabazi zue moro baten arima kristiarazis &.

        10.an Berrogei MM. Sebasten. p. 287.

 

aurrekoa hurrengoa