www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 11.an
San Leon andia Papa

 

        1. S. Leon andia jaiorik Toskanan, ta zegolarik ausente Elizaren itekos, elejitu zute Aita Sandu Elizaren trabaju andien denboran, Anitz herejeen zizañak zeudelaik barraturik Jangoikoaren alor gontan. Baña Jangoikoareki bateo, Enperadore Marziano, eta Pulkeria Enperadora sandaren medios bildurik Obispoen Konzilio andi bat Kalzedonian, deklaratu ze herejeen kontra, dela Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa persona batean. Konzilioa zelebratu ze gure S. Eufemiaren tenploan, eta konfirmatu ze milagro andi bateki, zeren ezi eskribiturik katolikoek ta herejeek beren fedearen konfesioa nork bere libruan, bi libruak paratu zuzte S. Eufemiaren obian edo urnan gorputz sanduaren gañean, ongi ertxirik eta sellaturik, niork uki etzezaken gisan; eta irur egunez orazio eginik, ondorean aurkitu zute katolikoena zeukala sandak eskuan petxoaren kontra, eta herejeena botarik oin pean: orgatik da pintatzea ala bi librueki, nola ikusten den: eta diote iago, edatu zuela sandak eskua, ta katolikoena eman ziola Enperadoreari, ta Anatolio Konstantinoplako Patriarkari. Eskribitu ere zue S. Leonek ederki Enkarnazioko misterioaren gain, eta ez fiatus bere buruas paratu zue S. Pedro Apostoluaren obian, barutus ta orazio egines berrogei egunes, emenda zezan, barin baze emendatzekorik, bialtzeko Kristiandade guzia barna. Ondorean aurkitu zue bere eskritura emendaturik, ta apareziturik S. Pedrok seguratu zue ziola, leitu dut ta emendatu dut: eta sei eun ta ogei ta amar Obispo bildurik zeudenek Konzilioan aprobatu, beneratu, ta laudatu zute agitz: eta Jelasio Aita Sanduak gero exkomekatu zue etzuena errezibitzen osoki azken jota edo tildetaraño: entenda zagun nola kuidatzen duen Jangoikoak bere Elizas, azertatzeko egietafedeetan.

        2. Elizako jendeen bizimoduas ere zue kuidado andia, beiratus espezialki nolakoak ziren ordenatzen zirenak sazerdote ta obispo. Eta ezta admiratzeko egin zezan ala, zeren ezi bein eskatus bere S. Pedrori berrogei egunetako barus ta orazios, erdetxi zezola bekatuen barkamendua, agerturik Apostolu sanduak erran zio, nik otoitz egin dut zuregatik, ta zure bekatuak dire barkatuak: baña beira ongi noren gañean paratzentuzun eskuak, eta nor ordenatzen duzun, ezi ortas eskatuko zaizu kontu ertxia. Sandu gonen denboran agitu zire anitz kalamidade munduko bekatuengatik: eta Jangoikoak nai izan zue bizi zeien orduan Pontifize sandu gau guardatzeko Piloto gisa S. Pedroren barkoa, baita Eliza, etzeien ondatu ainberze ekaitzen erdian. Orduan izan ze, noiz Hunoen Errege Atila deitua, ta Jangoikoaren azotea sartu zen Italian iles, erres, ta urratus guzia, ta zego determinaturik sartzeko Roman. Mogiturik karidadeas S. Leon, armaturik orazios, konfianzas, ta Jangoikoaren espirituas atra ze bidera, ta ellegaturik arren presenzian mintzatu zio ain grabe, prudente, ta propiki, ezi beraxtu ze barbaro gura, itzultzeko atzerat gaizkirik in gabe. Arriturik guziak arren ala mansatuas, galdeturik bereek motiboa, errespondatu zue ikusi zuela Leonen aldean gizon benerable bat meatxatzen ziola ezpata biluxiareki, ura mintzatzerakoan, ezpazio obeditzen. Pensatu zue bide zela S. Pedro. Oneki itzulirik S. Leon errezibitu zute Roman milla esker, aklamazio, ta alegranziaeki libratuagatik galmendetik guziak. Baña guti iraundu zio, zeren denbora labur Bandaloen Errege Jenseriko, zeñi oroat bidera atrarik mintzatu zion, sartu ze Roman, sakeatu ondasunketa infinizio bat, ta atra ze erre gabe etxerik, ta kendu gabe bizirik sanduaren otoien kasos.

        3. Ondorean Artzai ona ta Aita bekala asi ze biltzen bere saldoa, erreskatatzen kautiboak, konsolatzen aflijituak, erremediatzen guziak, sinetsiarazis zire la Jangoikoaren azote amorezkoak, purgatzeko, ta emendatzeko. Ortas landara fabrikatzen, konpontzen, ta adornatzen temploak: ordenatzen anitz gauza Kristiandazearen gobernuan, ta alzinamentuan: alako maneran, ezi zeukate, zen bekala, Jangoikoaren gizona, ta eman ziote andiaren izen-goitia. Iltze agitz adin anditakoa, manteniturik S. Pedroren katedra ogeita urte batez, txoil ez: Kristoren 471 urtean. Zelebratzen dute ez solamente sandu, ta agitz sandu, baitare Doktore jakintsu, sendo, ta elegantea bekala &.

 

aurrekoa hurrengoa