www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 23.an
San Ildefonso Toledoko Arzobispoa

 

        1. S. Ildefonso Toledoko Arzobispo ta Ama Birjinaren Kapellan gloriosoa jaio ze Toledon berean buratso ilustreetaik jenerazios ta Kristiotasunes. Logratu zute seme on gau bere Ama Birjinaren medios, zeñi ofratu zion bere Ama Luziak. Orazioen humea bekala azi zute sanduki, eta gero S. Isidoro Sevillako Arzobispoareki estudiaturik amabi urtes, ta itzulirik sortuerrira beiratzen ta estimatzen zute guziek jakintsu ta sandu bekala. Baña bera ez kontent munduko nastekazioen ertean egin ze Monje ango Monasterio sandu batean. Falta aurkitu zuelarik Aitak joanik arma ta jendeeki arren billa, ezin aurkitu zue: gero seguratu ze semea, ta sosegatu ze Aita konformatus Jangoikoaren borondateareki. Amak laudatu zio egin zuena, ta konsejatu zio perseberanzia, ta Ama Birjinaren debozioa. Konbentuak izan ze guzien exenplu, ta argi bat bekala santidades. Eta denbora labur eskojitu zute Abade. Agitu ze gero iltzea S. Eujenio Arzobispo Toledokoa: eta bereala Erregek eta guziek obligatu zute izatera ondorengoa S. Ildefonso. Berak negar, erresisti, erreklama, etzela gauza, eramateko pizu andi gura: baña etzekio baliatu: Bortxaz naiz bai konsagratu zute Arzobispo. Eta len zenak nola argi bat altxatua bere konbentuan, gero paraturik kandelero andi gartan argitzen zue mundu guziari. Ze agitz Jangoikoaren beldurdun, barnean deboto, agerrian modesto, beratx, afable, manso sufritua proximoeki. Bada karidadea zue prinzipala: eta gañarako limosnaes landara, egunoro paratzen zue mala ogeitamar pobreei; eta oraño ere irauten du kostunbre gonek Toledon, eta meza nausia erraten duenak joatea bedeikatzera pobreen bazkaria, ta Arzobispoak berak ere, falta gabe.

        2. Baña arimen kuratzean, kuidatzean, ta kidatzean zue bere enplegu, afizione, ta habilidade prinzipalena: ortako eman zio Jangoikoak zelo diskreto amoltsua, nola Ama on batena, xakintasun abasto, ta mintzaera elegantea: Zertan geienik agertu zuen, izan ze Ama Birjinaren garbitasun birjinala defendatzean. Etorri zire Españara denbora gartan hereje batzuk, barratzen zutenak doktrina infamea, etzela Ama Santisima gura beti mantenitu Birjin. Aien kontra goratu ze S. Ildefonso, eta mias, eta plumas garaitu, konbenzitu, ta konfunditu zitue, eta desterrarazi Españatik, orgatik deitzen baizute sandua fedearen ankora. Kuadratu zekio birjin eder garbienari bere kapellanaren fineza, eta pagatu zio ederki: zeren ezi S. Leokadia Toledoko Patronaren festa zelebratzean, presente zeudelaik Errege Rezesbinto, bere korte guzia, ta jendeketa andia, sanda gura ia irur eun urtes ortzirik zegona, goratu ze obiatik, eta eskua edatus sanduagana, erran zio, o Ildefonso, orrengatik bizi da ene señoraren gloria. Erran ta itzuli ze bere obiara. Ez kontent

        gloriako Erregina orreki sollik, jautsi ze bera zerutik, eta erran zio amorosa, Zeren guardatu duzun zeure Birjinidadea, ta defendatu duzun nerea, nai zaitut erregalatu neure eskus. Tori ornamenta gau, usatzeko nere festibidadeetan. Utzi zio kasulla bat admiragarria. Pensa nola gelditu bide zen sandua fabore goneki: nola estimatu, ta agradezitubidezion: eta nola bizitu bide zen urrengoan, nola gizon bat zerukoa, emen beiti gorputza, ta gogoa goiti zeruan beti. Biziturik iruogei bat urte desterru gontan, ellegaturik plazoa ainberze deseatzen zuena, jaio ze bizi obera, ta igan ze ikustera Jangoikoaren aurpegia bere glorian, Jesu Kristoren ta bere Ama Birjinaren konpañian, &.

 

aurrekoa hurrengoa