www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXXXVI. KAPITULUA

Antiokus gaixtoaren heriotzea

1. Mac. 16.

 

        Judas Makabeek bktdoria biktoriaren gainean zaraman ordu hartan berean, Antiokusek huts egin zuen bere kolpea. Nahi izan zen yabetu Persako hiri batez, eskuratzekotzat hango tenpluan ziren tresor handiak; ordean hiri hartako populuak harturik armak yazarri zioen errege hari, egorri ere zuen ihes. Antiokusek, bere erresumarat bihurtzen zela, entzun zuen yuduek zehatu zituztela, behin baino gehiagotan, haren armadak, gerotik gerorat, borthitzten eta ikharagarri egiten hari zirela, arriki zutela lurrerat hark eragin zuen idola, eta erreberritu zituztela tenpluko murruak.

        Hulako berriek eman-arazi zuten Antiokus suminduran. Yazarri nahi izan zioten yuduei; eman zen bere armada guziaren aitzinean: egin zuen yuramentu etzuela utziko Jerusalemen harririk baizen, eta hil-araziko zituela hiri hartan ziren yudu guziak; ordean lazterregi zohala, erori izan zen, eta haren gorphutz guzia izan zen zaurthua. Printze supher hark itsasoko uhinei ere, iskritura sainduaren arabera, manatu nahi ziotenak, eta bere burua zerua bezain gora zadukanak, ezagutu behar izan zuen Jainkoaren bothere guzizkoa. Ala humiliatua izan baitzen! harra zarion gaixtagin haren gorphutz ustelduari; haren haragiak pusketan zohazen; atheratzen zen haren zauritik urrin bat, berak eta haren armadak ezin yasan zezaketena. Haren oinhazeak eta tormentak borthitztuz zohazen: halarik ere gelditzen zitzaion oraino hatsa.

        Jainkoak egorri zioen zauri izigarriak ezagutarazi zion, azkenean, Antiokusi bere orgilleria. Sarthu zen aphur bat bere baitan, aithortu zuen Jainkoa zela guzien nausia, etzagokola gizonari bere burua harekin berdin egitea. Bilarazi zituen bere adiskideak, eta erran zioten: orai orhoitzen naiz Jerusalemen egin izan ditudan gaixki guziez, eta yuduen hil-arazteko eman izan dudan manu kruelaz. Ikhusten eta ezagutzen dut ene bekhatuek huntan eman nautela, eta hiltzerat nohala atsekabez eta urrikiz hiratua herri arrotz batean. Ordutik, bertzelakoak ziren errege dohakabe haren sentimenduak, erakutsterat ematen zuen libro nahi zuela utzi funditu gogo zuen hiria: hitz ematen zuen berreginduren zuela tenplu saindua, berak ontasun eta edertasun guziez bulhuzi zuena: zioen oraino, emendaturen zituela Jaunaren etxeko aberatstasunak, besarkatu nahi zuela yuduen errelijionea, eta manatu zuen publikatzeaz lekhu guzietan Jainkoaren bothere guzizkoa. Ordean gaixtakia hark othoitzten zuen Jainkoa harenganik miserikordiarik iguriki behar etzuenean, eta zerako yuiamendu yustua orduko haren kontra emana zenean.

        Antiokusek ikhusirik bere oinhazeak etzitzaizkola gutitzen, eta etsitzeko zuela bere biziaz; iskribatu zioten yuduei guthun edo letra bat: hei othoitz humil bat egiteko bezala: huna nola: «Antiokus erregek salutatzen-tu bere herritar on yudu guziak, desiratzen diote osasuna eta berek nahi duten guzia: osasuna balin baduzue zuek eta, zuen umeek eskerrak bihurtzen diozkat Jainkoari. Nola hartua bainaiz gaitz handi batez, eta bethi ekharria bainaiz bihotzez, zuen eta ene azpiko guzien alderat, ene erresumako egitekotan dadukat gogoa. Ez da errana ez dudala uzte sendaturen naizela: aitzitik barneak ematen darot eritasun huntarik altxatuko naizela; ordean zer nahi gertha, ni hil ondoan, ez izatekotzat asaldurarik ene erresuman, izendatzen dut Antiokus ene semea ene ondoriotzat. Othoitzten zaituztet beraz orhoitzeaz eneganik izan ditutzuen fagoreez, dela agerian, dela munduak yakin gabe, eta leihal izateaz haren alderat ene alderat izan zareten bezala. Gomendatu diot zuen eztiki eta arraiki ekhartzeaz, eta igurikitzen dut emanen diotzala, behar ordutan populuari maite duelako seinale guziak». Letra hau egin zuenetik laster, eta hamabi urthez erreginaturik, hil izan zen Antiokus aiphatua. Gaixto eta blasfematzaille agertu zen Jainkoaren alderat; hil-arazten zituen barbaria handienarekin leihalkienik zerbitzatzen zutenak berak: etzuen gaixtakeriarik eta sarraskirik baizen gogoan. Hala hala, izan zuen heriotze bat haren bihotz gogortasunari zagokona. Zaurthua izan zen zauri den izigarrienaz, gaitzetsia bere adiskidez eta presuna prestu guziez, abhorritua bere soldaduez, hitz batez, etzen nihortaz maitatua aitzitik guziek arbuiatzen zuten. Hortik ezagun da haren heriotze ondikozkoak damu baino atsegin gehiago egin zuela haren erresuman eta bazter guzietan.

        Antiokus gaixtoaren etsenplu ikharagarriak irakhasten daroku ez dela iguriki behar azken egunetaraino Jainkoaz orhoitu gabe, salbamenduko egiteko handiari zinki lothu gabe. Ala bakharrak baidire Jainkoarenganat behar den bezala bihurtzen direnak hiltzerakoan! Ala guti kondatzeko baida orduan erakutsten diren urriki eta sentimendu onen gainean! Hain errex othe da bada bihotz bekhatutan ohitua munduarekin, plazerekin, denbora luzez yosia egon dena bet-betan, bertze bat egin dadin! Utz detzan, arte laburrez, bere yaidura zaharkituak eta gaixtoak berrien eta onen hartzekotzat! ez, ez, ez da hain gauza errexa maitatzea berehala bethi arbuiatu eta behinere zerbitzatu ez den nausi adoragarria.

        Ala zuhurra baida S. Augustinen hitz hau! Nahi zara ungi hil? Ungi bizi zaite. Heriotze ona bizitze onaren gollardoa da.

 

aurrekoa hurrengoa