www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. KAPITULUA

Adamen erorikoa

Genes. 3.

 

        Adame eta Eba etziren hain lauster abiatu gozatzen parabisuko atsegin eta nahikarez, no etsaiak nahi izan baitzaroen bi kreatura hauien leihaltasunari: bekhaxtu zitzaion heien inozentziari. Nola urgilleriak eror-arazi baitzuen bera, natura izpiritual batetakoa zelarik, ezin onhets-zezakeien Adame eta Eba, lurretik eginak ziren denboran, izan zitezen sumetituagoak Jainkoaren alderat bera zeruan izan zen baino. Horra zergatik hartu zuen xedea hei gudu emateko, eta gal-arazteko lehenbiziko bi burasotan, heien ondorio guzia. Hortakotzat baliatu zen sugeaz, aliamalietarik sotilenaz. Yokatu zen, lehenik emazteaganat, errexago zitzaion haren irabaztea. Zergatik, erran zaroen, Jainkoak ez darotzue eman eskua yateko baratze huntako fruitu guzietarik? Ebak arbuiatu behar bidean galde phozoatu hau, entzun ere behar etzuen denboran, Jainkoari erakutstekotzat haren alderako leihaltasuna, ihardetsi zioen enganatzaille gaixto hari, eta erran: Zilhegi zaiku yatea baratze huntako fruitu guzietarik, Jainkoak bakharrik debekatu darokuna da, ez yatea halako arbolako fruiturik hil ez gaitezentzat. Etsaia sartu zenean gisa huntan Ebaren izpirituan, izan zuen atrebenzia haren seguratzekotzat Jainkoaren hitzaren kontra, etzuela zeren izan halako beldurrik. Etzen oraino hortan baratu: aski atrebitua izan zen iratxekitzekotzat, Jaunaren debeku hura, yelosia fuerte bati, zioelarik: badaki Jainkoak fruitu hartarik yanen duzuen egun beretik zuen begiak idekiko direla; eta Jainko batzuen pare izanen zaretela. Eba flakoa utzi izan zen garaitzerat gezurrezko agintza halakoez: ordudanik, hasi zen erortzen bihotzez; eta lauster galdu zen arras, sobera behatuz fruitu debekatuari; hartarik urrundu behar zituen begiak gauza debekatua zitzaion batetarik bezala, ordean bozkarioekin ikhusten zuen fruitu hura atsegin egitekoa zela begirat, eta orobat edirenen zuelakoan gosturat, hedatu zioen eskua, hartu eta yan izan zuen. Ondikozko planta huntan, dio iskritura sainduak, sar-arazi du emazteki batek bekhatua munduan.

        Ebak yan zueneko fruitu debekatutik, eman zioen hartarik bere senharrari: Etsaiaren agintzeek etzuten Adame lilluratu; hargatik, konplazenzia errexegi batek etzuen gutiago eror-arazi. Urrun da izan baitzuen lurreko parabisuan, Jobek geroztik ongarriaren gainean agertu duen tiesokasuna: Adamek nahiago izan zuen hautsi Jaunaren legea; ezen-ez bere emaztea damuztatu haren nahitarat ez eroririk. Ordukoa da sainduek ezin erranezkoa deithzen duten bekhatua, hanbat desmasia egin izan duena, eta hanbat ondikozko ondore, menderen mende, ekharriko dituena, bekhatu bat, umei, bere aitaren baitan, heriotzea ematen diotena, bai ordukoa da bekhatu hura, zeinagatik, sorthu ere baino lehen, herioaren eta etsai gaixtoaren meneko aurkhitzen baigara. Nola bada hori? Huna: etsaiak sar-arazi duenean Adame bere gathetan, ardietsi izan baidu haren ondorio guziaren gainean zuzen ondikozko bat. Ordean ala gure zauri tristeak irakhasten baidarauku ederretsten, haren sendatzerat ethorri denaren grazia! Gure gaitzak bethi emanen darokun doloreak erakharri behar gaitu khentzerat ernetasun guziarekin, eta igintza saindu batekin etsaiaren asaldura eta tentamendu guziak. Satan gaixtoa orhoitzen da burupherekin gure lehenbiziko burasoaren gainean eraman izan duen garaitziaz; etzaio ordean aski egin duela; egun oroz, eta milla moldez, nahi daroku sinhets-arazi egin dezakegula, zaurthu gabe konzientzia, Jainkoak berak debekatzen darokuna.

        Ebak ezaguzu zuen bezala Jaunaren ditxiduak zin-zinezkoak zirela, eta etsaiaren aginduak gezurrezkoak, guk ere ezagutu behar dugu Jainkoak orai ere egiten dautzkigun ditxiduak orobat direla zin-zinezkoak, eta heien gure alde explikatzeko, edo hei ihes egin nahiz, bilhatzen ditugun itzuliak eta atzekiak direla hanbat tronperia heldu zaizkigunak etsai gaixtoarenganik; heien bidez nahi lituzke atzeman umeak, aita egin izan duen bezala.

 

aurrekoa hurrengoa