www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XC. KAPITULUA

Jonathas eta Dabit

1. Erregeak 21.

 

        Jonathasek ikhusi zuenean ezin sendatuzkoa zela bere aitaren izpirituko gaitza, eta zer xede zaraman bere ungi-egillearen kontra, erran zioen bere adiskideari urruntzerat egin behar zuela Saulen begietari:. elkhar maiteki besarkatu izan zuten hastantzean bata bertzeaganik, eta agindu zioten elkharri amodio bethiko bat.

        Dabit hedatu zen Nobeko hirirat, Akimelek aphez-handiagana. Hiri hartan zatzan Jaunaren tabernaklea: etzuen armarik, eta etzakien no ediren yateko zerbait, dela beretzat, dela yarraikitzen zitzaienentzat. Galdetu zioen zenbait ogi aphez-handiari, eta erran zion, buruz buru, erregeren manu hertsiek eman-arazi zutela bidean, izan gabe astirik behar zituen gauzen hartzeko. Gerthatu zen Akimelekek ez baitzuen bertze ogirik, lekhat ogi proposizioneko deithzen zirenak: hek ere altxatu berri ziren urrezko mahainaren azpitik, ezartekotzat, legearen arabera, heien orde, bertze ogiak. Aphezak ziren bakharrak ogi hetarik yan ahal zezaketeienak; ordean aphez-handiak, ikhusirik Dabiten herstura, eman zioen ogi hetarik; eta nola tabernaklean aurkhitzen baitzen Goliathen ezpata, hura ere eman zioen Dabiti ez izanez bertzerik hari eskaintzekotzat.

        Saulen aitzindaritarik bat Doeg zaritzona, ordu hartan, han gerthatu zen: berehala egin zuen Saul yakintsun nola aphez-handiak eman ziotzan Dabiti proposizioneko ogiak yaterat, eta Goliathen ezpata. Saulek, ordu berean, erakharri zituen bereganat Akimelek eta haren leinuko aphez, Nobeko hirian aurkhitzen zirenak. Saulen aitzinerat zirenean, errege hark erran zioen aphez-handiari: zergatik horrela agertzen zarete ene kontra, nahiz zu, nahiz Isairen semea? Zeri dagokola eman diozu Dabiti ogi hetarik, eta ezpata bat? Akimelekek ihardetsi zion erregeri: ez ahal da bat, Jauna, zure azpikoen artean, zure alderat Dabit bezain leihal denik: bertze alde, Jauna, Dabit zure suhia da, eta zure manu guzien konplitzerat dago: urrun da uzte izan baidut egin gaixkirik ttipiena: hitz bat ez nakien zuk orai aiphatzen ditutzun gauzetarik. Erregek erran zioen Akimeleki: ez da haratik ez hunatik, oren huntan berean, bizia galduren duzue, zuk eta zure etxeko guziek. Ordu berean manatu zituen inguratzen zuten gizon armadunak yazartzeaz Jaunaren aphezei, eta heien hiltzeaz, zioelarik, bazakitela Dabit ihes zabillala, halarik ere etziotela deusere adi-arazi. Etzen bakhar bat ezarri nahi zuenik eskua Jaunaren aphezen gainean. Hori ikhusirik, erregek manatu zuen Doege heien hiltzeaz. Doegek egin zuen obeditzerat: hil zituen, egun hartan, lauetan hogoi eta bortz aphez: sarraski hartarik lekhora, Saul hedatu zen Noberat, eta pasarazi zituen guziak ezpatan, azkenaz goiti bulharreko haurrak berak. Bakhar bat itzuri izan zen desmasia hartarik, hura zen Abiathar Akimeleken semea, zeinak ihes egin baitzuen Dabitengana. Dabiten bihotza izan zen atsekabez zaurthua halako berrien entzutean: Erran zion Abiathari: geldi zaite neurekin: zorte bera izanen dugu batak nola bertzeak: elkharrekin galduren gara, edo begiratuko ditugu biek gure biziak.

        Dabitek, ikhusirik etzela segurean Saulen lurretan, hedatu zen Akis Gethko erregeganat, filistindarren bazterretarat; ordean bere fama handiak gal-arazten zion bizia. Errege hark atsegin hartu zuen bere eskutan izateaz gizon bat gerletan hanbat akzione eder egin zituena. Hiltzerat zaraman Dabit, baldin Jainkoak zarabillan presuna miragarri hau ez balitz baliatu asmu antzetsu batez: begiratu zuen bere burua errhoarena eginik. Akis erregeak herrexki sinhetsi zuen nahasia zela Dabiten izpiritua: erran zioten bere erresumako buruzagiei: zergatik erakharri duzue gizon hori ene begietarat? Zertako sar-arazi duzue ene palazioan? Ez othe ginduen bada errhorik aski gure herritan, heien emendatzerat hari gabe? Hunela itzuri zen Dabit bere etsaien eskutarik. Bihurtu izan zen Israelgo erresumarat.

        Elizako aitek diote Dabiten errhokeria zelakoa etzela funtsean errhokeria, bainan bai egiazko zuhurtzia. Gehien errho iduriak dire askotan zuhurrenak. Giriztino batek ez du beraz zeren hartu damurik munduak uzte izateaz izpiritu flakoa duela, hedadura gutitakoa dela. Oin huntan behatzen ohi diote mundutiarrek arima Jainkotiar eta munduko plazer zoragarritarik ihes dabiltzanei. Hulakoak dire bizkitartean funtski arrazoinatzen dutenak, eta bakharrak agradagarriak zuhurtzia bera denaren begietan.

 

aurrekoa hurrengoa