www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

Kam bere aitaz madarikatua

Gen. 9.

 

        Jainkoak mundua publatzeko zaduzkan Noeren hirur semeen artean, izan zen bat bere aitaren eta Jainkoa beraren maledikzionea bereganatu zuena. Leinu saindu baten buruzagi izan behar zen; bizkitartean Jainkoak bere fulia sainduan behatu zioen haren ondorioari. Emagun gauza argitarat.

        Noe athera zenean arkatik, errana da eman zitzaioela laborantzari, eta landatu zuela mahatsti bat. Gizon justu hark etzuen ezagutzen arnoaren indarra: horditu zen eta lokhartu. Kausitu zen, uztekaberik, erdi ageria, eta honestasunari ez dagokon bezala. Kam, haren semetarik bigarrenak, ikhusi zuen lehenik bere aita estatu hartan. Lehiatu behar bidean haren estaltzerat, utzi zuen zen bezala, eta erakharri zituen bere haurrideak hirri egin nahi izan balu bezala bere aita hala ikhusteaz. Kamen anaiak zuhurrago agertu ziren: gibelaz zohazela estali zuten kapa batez bere burasoa.

        Noek, atzarri zenean, yakin zuen zer iragan zen. Madarikatu zuen Kam bere serea, eta benedikatu Sem eta Jafet; erran ere zuen Kam bethi bere haurrideen azkeneko gathibutarik izanen zela. Hala gerthatu zen.

        Aiphaturik heldu garen gauzetan edireten dugu eskola zuhur bat, zeinetan umeek ikhasten baidute bere burasoak ohoratzen, Jainkoaren manuaren arabera, bai eta gerizatzen hek dituzketen eskasak eta baiak, hetaz burlatu gabe. Errelijioneak ez lukelarik manatzen burasoen alderako amodioa eta errespetua, odolak, arrazoinak berak nahi ahal dute onhets eta ohora detzagun guretzat hanbat egiten dutenak. Eizia zor diotegunak eta hanbat artha eta amultsutasun erakutsten darokutenak! Aziendek berek manatzen tuzte bereak, yartzen dire heien alde, atakatuak direnean: zer bihotz gogortasun beraz ume baten baitan eskasik egin baleza bere burasoen alderat!

 

aurrekoa hurrengoa