www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIX. KAPITULUA

Proposizionen ogiak

Exod. 25.

 

        Akhabatu zeneko allientziaren arka, Moisek egin zuen mahain hat, Jainkoaren manuaren arabera. Mahain hura zen egina ezin gal zitekeien zur batetarik; urrez inguratua zen alde guzietarik: bazituen bi beso luzetasunean, beso bat zabaltasunean, eta beso bat eta erdi goratasunean. Jainkoak eman-arazi zuen mahain haren inguruan, urrezko khoroa ttipi bat, eta khoro haren azpian ziren urrezko lau errestun zeinetarik sartzen baitziren haga hatzu, urrez estaliak, erabiltzekotzat mahain hura kanpak, erran nahi da, populuak nihorat behar zuen guzian. Mahain haren gainean behar zitzaizkon bethi Jainkoari ofrendatu ogi batzu, proposizioneko ogiak deithzen zirenak. Baziren ogi hetarik hamabi: ezartzen ziren, seira, mahainaren bi aldetan, eta ziren eginak irinik garbienaz, olioarekin baltsaturik. Ogi hek ganbiatzen ziren, azte guziez: urdintzen zirenean, ematen zituzten ordainak, freskoenetarik. Aphezei zitzaien bakharrik zilhegi yatea khentzen ziren ogi hetarik, eta oraino, heien saindutasuna erakutstekotzat, lekhu sainduan yan behar zituzten. Jainkoak manatu zion Moisi eragiteaz thoki ttipi batzu urrez, ogi hekientzat, eta heien emateaz mahain gainean; erran zioen oraino eragin zetzala urrezko estalkiak ogi thokientzat. Jainkoak manatu zuen, bertze alde, ezar zadin bi ogi thoki ttipi hetarik bakotxaren gainean yarro bat, inzensurik hoberenaz bethea, handikako khea hel zadintzat zerurainokoan, eta ogi hek izan zitezentzat, molde hartan, Jainkoari konsekratuak. Horra nolakoa zen populuak, nihoiz baratu gabe, Jainkoari ofrendatu behar zioen sakrifizioa. Bethiereko sakrifizio hartaz populuak erakutsi behar zuen Jainkoaren alderako bere ezagutza yustua; aithortu behar zuen humilki zituen ontasun guziek haren miserikordia infinitutik zaduzkala. Hamabi ogi hek nahi zuten erran Israelgo hamabi tribuak edo populuak. Jainkoak nahi zuen populu hetarik bakotxak ikhus zezan zenbat zen zordun haren alderat, eta guziek, batean emanik, beha ziozoten haren majestate soberanoari bere ontasun guzien ithurburuari eta emailleari bezala.

        Jainkoak orai ere ezagutza eta aithor bera galdetzen ditu giristinotarik, hanbatenaz zuzen gehiagoekin, zenbatenaz egiten diotzaten emaitzak eta grazia infinituki handiagoak baidire; eta egiaz, giriztinoek badute proposizioneko bertze ogi bat, zeina baida Jesu-Kristo mahain sainduan: hura bera ofrendatzen diote Jainkoari eskerren ematekotzat: gehiago dena; salbatzaillea bera ofrendatzen zaio den guzia, bere aitari aldare sainduan, eskerren bihurtzekotzat elizaren gainerat hedatzen dituen dohain eta fagore guziez; hargatik ere deithzen da zeruko ogi hura, eukaristia. Irakhatsten daroku Jainkoari eskerrak bihurtzen, ez ogi harro eta arrunt batengatik, ez eta lurreko ontasunengatik, bainan bai grazia eta ontasun gorde eta izpiritualengatik. Grazia heien emaille saindua gure aldareetan datza izatekotzat gutaz adoratua, eta nahiz hazi gure arimak. Zeruko ogi salbagarri hura ez da bakharrik aphezentzat, proposizioneko ogiak ziren bezala; ematen zaie giriztino guziei; izan behar dire beraz izpiritu beraz animatuak, guziek gorphutz bera eta ogi bera egin behar dute: kausitu behar dire, izpirituz eta bihotzez, Jesu-Kristorekin aldarean, harekin bat bezala eginik. Ofrendatu behar diotzogu gure buruak aita eternalari haren seme maitearekin batean. Konsekratu behar gaizko gure salbatzaille adoragarriari bere amodioaren sakramenduan: aurkhitu nahi baditugu egiazko ontasunak eta ohoreak, bilhatu behar ditugu, ez munduko nahikaretan era haren emaitzetan, bainan khartsuki maitatzean ontasun eta zorion guzien ithurburu sakratua, Jesus guziz maitagarria; eta maiz eta sainduki haztean mahain sainduan gure arimak haren gorphutz adoragarriaz.

 

aurrekoa hurrengoa