www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXX. KAPITULUA

Samuelen sortzea eta konsekrazionean

1 Erreg. 1.

 

        Samuel saindu handi bat izan behar zen, egun batez: Jainkoak eman ziotzon hortakotzat bide guziak. Ana, Samuelen amak, ohore gehiago zuen, san Krisostomeren arabera, izateaz halako ume bat, munduko printzerik handiena baino. Ama hark agortasunean iragan zuen bere bizi gehiena; ordean haren othoitzak khartsuak izan ziren: Jainkoak saristatu zuen, azkenean, haren fede bizia. Eman zion seme bat, Samuel zaritzona. Anak bihurtu zion berehala ume hura Jainkoari. Ez zitzaion aski zela ofrendatzea umearen orde, dirua, edo bertze zerbait gauza, ez eta ofrendatzea bere haurra zenbait urthe bakotxentzat: konsekratu zioen behin bethikotzat; eta noiz? haurrak bulharra utzi zueneko. Hulakoa izan zen buraso haren ezagutza Jainkoaren alderat. Ez zitzaion iduritzen sakrifizio eder hura egitean, ematen zuela deusere bererik; usteko ere zuen erori sakrilio batean bezala, bertzela egiterat. Etsenplu miragarria! Ama hark ala guti bilhatzen baitzuen bere burua! Ithotzen zituen amakarako mobimendu samur guziak, eta Jainkoarentzat zuen bihurkhundeak bazaraman nolazpait-ere, bere odolari ukho egiterat. Zer etsenplu handi burasoentzat!

        Samuel, hamabi urthetako, abiatu zen Heli aphez-handia laguntzen tenpluko eginbidetan: tenpluan berean, eta arkaren hurbillean zuen ere bere etzantza. Heli lo zatzala, Samuel ttipiak entzun zuen, lotarik, boz bat bere izenaz deithzen zuena. Ihardetsi zion: badantzut; altxatu zen berehala, goan zitzaion Heliri, ustez hark galdetzen zuen, eta erran zion: hemen naiz. Helik ihardetsi zion: ene haur maitea, ez darotzut egin oihurik: zohazi, eta egizu lo. Samuel bihurtu, eta lokhartu izan zen. Handik laster, entzuten du boz bera. Yeikitzen de berriz, eta badohako Heliri. Helik orduan ere egortzen du erraten zuelarik etziola egin oihu. Samuelek, lokhartu zenetik laster entzuten du, hirurgarren aldikotzat, boz bera, zeina baitzen Jainkoarena. Yeikitzen da egundaino bezala: badohako Heliri, eta erraten dio: hemen naiz ethorria zure galderat. Orduan Helik ezagutu zuen Jainkoa mintzo zitzaiola Samuel ttipiari: erran zioen: zohazi, eta egizu lo. Galdetzen balin bazaituzte gehiago, ihardetsiren duzu: mintza zaite, Jauna, zure zerbitzaria zure entzuterat dago. Jainkoak, lehenetan bezala, deithu zuen Samuel, lotan zela; haurrak ihardetsi zuen Helik erran zion bezala. Orduan Jainkoa abiatu zen mintzatzen hitz hautaz: Punituren dut Heli eta haren umeak; nik erran guziak konplituak izanen dire: Helik bazakien bere umeen gaixtakerien berri, eta guphidetsi izan ditu: horra beraz zergatik yazarriren diotedan.

        Hemen ageri da nola Jainkoari gaitzitu zitzaion Heliren lazokeria eta ez-antsiatasuna. Ikhusten zituen bere umeen gaixtakeriak, eta etzuen agertu buraso bati dagokon fermutasuna. Bazakien ume ondikozko hek profanatzen zutela aldarearen saindutasuna, eta etzuen kharrik batere erakutsi Jainkoaren loriarentzat; ordean, ala gosta baitzitzaion bere huts handia! Jainkoa Samueli mintzatu zitzaion biharamunean, Helik nahi izan zuen yakin zer erran zuen. Samuel ttipia herabe zen guzien erraterat, nahiko ere zuen zerbait gerizatu damurik ez egitekotzat aphez-handiari: ordean behartua izan zen gauzak ziren bezala erraterat. Helik ezagutu zuen berantegi balin bazen ere, Jainkoak haren eta haren umeen kontra ekharri zuen sententzia bere bidean zela; etzela aski buraso batentzat bera prestu izatea; bainan behar zituela erakharri bere umeak ere sainduki bizitzerat. Ordu beretik, aphez-handi hura eman zen eginbidetan yasateko sumisione humil batekin, haren buruaren gainerat erori behar ziren zorigaitz ikharagarriak, zeren etzituen bere umeak altxatu Jainko legean.

        Hainitzak dire, san Gregorio mintzo da, Heliren idurikoak, huts berean erortzen direnak. Zenbat buraso eta buruzagi bere umeen eta azpikoen alderat lazokeria ahalkagarrienean bizi direnak! Ikhusten dukete Jainkoaganik urrun dabiltzala, ez direla hurren behinere hurbiltzen sakramendutarat. Yaidura gaixtoz betheak direla. Badakite heien arimez ihardetsi behar dutela. O! zuek, buraso eta aitzindari lazoak, ikhara zaitezte: bertzeak zuen artha eskasez galtzen hari diren denboran, zuek ere zuen arimen galtzen hari zarete. Zadezte, zuhurrak balin bazarete, atzarriak zuen buruen eta zuen azpiko direnen bizitzearen gainean; bihotz-ontasun sobraniazko batek, edo ez-antsiatasun ondikozko batek ez bezate erakhar zuen sekulako zorigaitza. Ez bekizue behin ere ahantz Heliren punimendua: aitzitik, bilha zazue bethi zuen umeen eta zuen meneko direnen salbamendua, zuen abisu zuhurrez eta guziz zuen etsenplu sainduez.

 

aurrekoa hurrengoa