www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LI. KAPITULUA

Urrin-onen aldarea

Exod. 30.

 

        Eman izan zirenean tabernaklean, Jainkoak han emateko Moisi marratu ziotzan gauza guziak, gizon saindu hark eragin zuen aldare bat, urrin onen aldarea zaritzona, zeren hartan bethi, ofrendatzen baitzitzaion Jainkoari urrin-ona. Aldare hura zen egina Setimgo zurez: luze bezain zabal zen. Beso bat eta erdi zautzkan luzetasunean eta zabaltasunean, eta bi beso goratasunean. Jainkoak berak irakhatsi zuen aldare haren gainean ofrendatu beharko zitzaizkon urrin onen, aphaintzeko moldea. Aldare hura zen ezarria tabernaklean, Jainkoak arkaen aitzinean eman-arazi zuen estalkiari zatxeiskola, proposizionen ogiak zaduzkan mahainaren eta urrezko kandeleraren erdian. Jainkoak eragin zuen oraino bertze aldare bat aperikuan eta tabernaklearen aitzinean. Etzen denbora txarraren gerizean, etzelakotzat baliatzen sakrifizioen erretzeko baizik. Deithzen zuten holokausten aldarea. Luze bezain zabal zen. Bortz beso zaduzkan luzetasunean eta bertze haren bertze zabaltasunean: hirur beso zituen goratasunean. Setimgo zurez zen egina, estalia, alde guzietarik, kobre lodiz: haren gaina zen estalia burdinez, zeinen azpian baitzatzan su-thoki ttipi bat beso bat eta erdi gora zena. Heltzen zen aldarearen erdirainokoan. Aldare hura etzen sendoki egina, hutsa zuen barnea, eta horkan bertzelakoa edireten zen, Jainkoaren manuaren arabera, egin behar ziren aldaretarik populua lekhu berean egoteko zenean; ezen populua higitu behar etzenean aldareak sinki eginak izan behar ziren, erran nahi da, lurrez eta harri harroz. Ordean holokausten aldarea egina zen erabil, eta lekhuz aldara zitekeien bezala, populuak nihorat behar zuenean.

        Bi aldare hek ematen zuten erakutsterat, san Gregorioren arabera, lege zaharretik beretik, nolakoak izanen ginen lege berrian, eta edirenen zela bethi eliza sainduan batzutarik eta bertzetarik; izanen zirela penitentak eta inozentak. Bi aldare hetarik bat zatzan tabernaklearen barnean, eta bertzea, hartaz kanpoan, penitentek ezagut zezatentzat etzirela oraino aski garbi sartzeko tenpluan. Aldare hetarik bat zen egina aziendeen haragien erretzekotzat. Aldare hark irakhatsten daroku penitentek, nolazpait ere, imolatu behar diotzotela Jainkoari bere buruak, erretzen direlarik haren alderako suaz, holokausta bat bezala. Bertze aldarean erretzen ziren urrin-onak altxa zitezentzat zeruraino intzensuaren urrina eta khea, zeinek erran nahi baitzuten arima sainduek khartsuki maitatzen eta othoitzten dutela Jainkoa. Molde huntan, aldare hetarik bat datza dolhamenetan bizi direnentzat, orhoitzean bere bekhatuez izan behar duren urriki minaz. Bertze aldarea datza lehen bai lehen Jainkoaz gozatzeko hirritsa saindu batean direnentzat. Erran daite aphezek lehenbiziko aldarearen lekhu dadukatela zinki ematen diotzotenean gaixtaginei begitarat bere bekhatu guziak, nahiz sor-arazi urriki saindu bat heien bihotzetan. Erran daite orobat aphezek bigarren aldare haren lekhu dadukatela iragan-arazten dituztenean penitentzia salbagarri batetarik Jainkoaganat bihurtu nahi diren arima zuhurrak, eta lehiatzen direnean sor-arazterat heien baitan fidantzia ezti bat eta ikhara saindu bat. Zer konsolamendu ez dure ardietsten horrela hartzen diren Jaunaren ministroek! Erakhartzen tuzte salbamenduari zinez, lothzen zaizkonak isurtzerat nigar oraino gehiago Jainkoarenganako amodioaren gaindiduraz, ezen-ez bere bekhatuez berez.

        Aiphatu ditugun bi aldareak zenbat baidirudite elkharrekin guti konpuntzen direla, erran daite bizkitartean baterat dohazela. Batean nola bertzean Jainkoa ohoratua eta adoratua edireten da, eta biek Izpiritu sainduaren suaren beharra dute, erretzekotzat hetan ofrendatzen diren sakrifizioak.

 

aurrekoa hurrengoa