www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIII. KAPITULUA

Nadab eta Abiu

Lev. 10.

 

        Moisek akhabatu zituenean Jainkoaren adoratzeko eta hari sakrifikatzeko behar ziren gauzak, konsekratu zuen tabernaklea: denbora hura zen Ejiptoko librantzaren bigarren urthearen hastea, Jainkoak eman zuen erakutsterat onhesten zituela haren loriari ofrendatzen zitzaien gauza guziak. Hedoi batek estali zuen tabernaklea; horrek erran nahi zuen Jaunaren majeslateak bethetzen zuela. Hedoi hura etzen handik higitzen Jainkoak nahi zuenean bere tabernaklea geldi zadin lekhu berean; ordean aldaratzen zen, populua kanpatzeko zenean bertze nonbait. Orduan hasi ziren gizonak ofritzen Jainkoari lurraren gainean eta arrimuan, kanpoko adorazioneak eta sakrifizioak, berak eman zituen legeen arabera. Aaron eta haren umeak ziren Jainkoaz deithuak ministerio hartarat: hek ziren beraz sakrifikatzeko artha zadukatenak. Laster Jainkoak erakutsi zuen funkzione saindu heien bethetzeko behar zen leihaltasuna, eta zer zorrotztasunekin nahi zuen begiratuak izan zitezen sakrifiziotan hark manatu guziak. Aldarean bethi erre behar zen sutik bethetzen ziren inzensarioak, inzensamenduak egiteko zirenean; non ez Jainkoaren punimenduak ikharagarri ziren, Nadab eta Abiu, Aaronen bi ume zaharrenek, andikoz! frogatu zuten bezala: hauk biak erori ziren hil gogorrak tabernaklean berean, sainduen sainduaren aitzinean, insensatzen hari zirela, eta hori, zeren bertze su batetarik eman izan zuten bere insensariotan. Jainkoak egorri zuen su bat irurtzuri baten pare zena, eta erre zituen bi anaia hek barnetik, batere lothu gabe heien gorphutzei ez eta soinekoei. Kolpe kolpezko gaztigu latzgarri hark erakharri zuen Moise gomendatzerat aphezei arthoski bethetzeaz bere eginbideak. Altxa-arazi zituen sanduariotik Nadaben eta Abiuren gorphutzak, eta eraman-arazi kanpaz haratago, tabernaklean ziren estatu berean; erran nahi da, linhozko bere arropekin. Debekatu zioten, bertze alde, dela Aaroni, dela haren umei, nigarrik egitetik hil heien gainerat, bere buruko illen motztetik, eta hautstetik bere soinekoak. Erran zioten utzi behar zirela dolhuko seinale hulakoak populuarentzat: hetaz bezanbatean, populuaz bertzela agertu behar zirela, nahiz ordu hartan, nahiz bertze denbora guzietan; heien konsekratzeko erabilli zuen olio sainduaren alderako errespektuak hala galdetzen zuela heienganik.

        Jainkoak irakhatsten zuen gaztigu garratz eta ikharagarri hartaz, ofrenda ahal diotzokegun gauzarik sainduenak berak, hala nola insensua, ez zaizkola agradagarri ez balin bagara leihal haren erranetarat; eta kanpotik ager detzakegun haren alderako seinalerik ederrenak deusere ez direla ez baditugu arthoski bethetzen haren manu sainduak. Jaunaren majestatea hain da errespektagarria, non ezin ohora baidezakegu berak manatzen darokun moldean baizen. Jainkoak, hala da, ez ditu orai ageriki egortzen bere zigorradak haren manamenduak leihalki konplitzen ez dituztenetarat; ordean ez ditu gutiago berexten eta gaitzezten kanpoko su bat baizik ez dutenak harentzat, berak erretzen hari diren denboran ez, haren izpiritu sainduak bitzten duen su salbagarriaz, bainan bai ifernurat daramatzan ondikozko su batez. Gure Jainkoak arbuiatzen eta heriotzeaz beraz punitzen du, dio san Gregoriok, ondikozko su hura, erran nahi da, munduko amodio zoroa. Saindu berak ikhusirik Nadabi eta Abiudi gerthatu zaiena, erakhartzen ditu giristino guziak, beregainki Jaunaren ministreak khentzerat bere bihotzetarik urrun munduko gauzeen alderako yaidura sobraniazkoa, zeina baida su bat osoki kaltekhorra: gomendatzen diote Jainkoarenganako amudio egiazko bat; hau da su salbagarri bat heien bihotzak erre behar dituena, eta su bakharra Jainkoak gure barnetan ikhusi nahi duena.

 

aurrekoa hurrengoa