www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXXX. KAPITULUA

Eleazaren heriotzea.
Ama baten eta haren
zazpi umeen martirioa

2. Machab. 6.

 

        Antiokus yabetu zenean Jerusalemez, largatu zen krudelitate guzietarat. Ez zitzaion aski nausi izatea bere populuaren ontasunez eta biziaz beraz. Nahi zuen oraino konzientzien gainean erreginatu, mundu guzia bortxatu Jainkoaren legeari ukho egiterat Jainko faltsoen adoratzekotzat. Huntarainokoan agertzen zen ondikozko errege haren errabia, non artik-arazi baitzituen murru gainetarik bi ama erdi berriak estekarazi ondoan bi haurrak heien lephotarik, zeren zirkunzisatu zituzten legeak manatzen ziotenaren arabera. Etzen hurren yudu bat atrebitzen zenik erraterat yudua zela.

        Bihotzak laztuak ziren denbora hartan berean, Jainkoak eman zuen, guzien begitarat, animozko etsenplu eder bat iziperak ahalkarazi behar zituena. Nahi izan zuten erakharri Eleazar deithzen zen gizon zahar eta errespektagarri bat, yaterat bere legeak debekatzen zioen gauzetarik; ordean gizon Jainkotiar hark gehiago prezatzen zuen heriotze lorioso bat bizitze laidotsu bat baino. Kondemnatu zuten bizia galtzerat. Haren adiskidek, urrikaldurik, othoitztu zuten onetsteaz ekhar ziozaten sori zitzaizkon yanaritarik, bertzek uzte izan zezatentzat konplitu zuela erregeren manua. Urrun da hartan eman baitzen gizon saindu hura. Huna nola ihardetsi zioten bere adiskide flako eta beldurtiei: nahiago dut galdu bizia ezen ez egin zuek diozuena. Ez dagoko ene adinari gezurrari darontsaten arrifizio txarrez baliatzea. Jainkoari nahi ez dakiola eman diozadan gazteriari bide rik gutiena sinhetsteko, Eleazar ehun urthetarat dohana, paganokerian erori dela bere bizia begiratzeagatik. Ez, ez ditut aski maite gelditzen zaizkidan egun aphurrak egitekotzat halako gaixki bat, beiraturen naiz laidostatzetik ene adin handia; ez, ez da izanen errana deusere egin dukedala goibel dezakenik ene zahartasunaren ohorea. Nahi diotet presuna gaztei zinan leihaltasun zinezko baten etsenplu bat, irakhatsiren diotena bereen bizia bera baino gehiago prezatzen Jainkoaren lege saindua.

        Hiltzerakoan, Eleazarek artiki zuen hasgorapen min hat, eta erran zituen hitz hauk: ikhusten duzu, Jainko handia, ene nahirarat, eta zure ohoretan yasaten ditudan penak eta tormenta guziak. Ala atsegin baidu ene bihotzak hauk guziak zuregatik pairatzeaz! Hunela hil zen gizon saindu hura bizitzekotzat eternitate guzian.

        Huna fermutasun saindu baten bertze etsenplu bat ederra bezain ukigarria.

        Antiokusek nahi izan zituen erakharri ama bat eta haren zazpi seme yaterat zilhegi etzitzaien haragitarik. Yazarri zioten gizon gaztei, bere amaren begietan, barbaria den handienarekin. Khendu ziotzoten buruko larrua, eta eman zituzten gizonaren iduririk etzuten estatuan. Ezarri zituzten oraino kaldera batzutan, eta supean behar zuten artiki azken hatsa. Tormenta hek guzien erdian, zaspi anaia hek adoratzen zuten humilki bere Jainkoa, eta aithortzen zuten bere bekhatuen arabera zirela punituak. Bihurtzen zioten Jainkoari allegeraki eta fidantzia oso batekin, haren berarenganik zadukaten bizia. Mintzatu zitzaizkon erregeri libertate saindu batekin; erran zioten bekhokirat, egun batez yakinen zuela zer den Jainkoaren nahiari bortxa egin nahi izatea.

        Antiokus erregeak nahi izan zuen amoratu, lausenguz, haurride hetarik gazteena. Libratu zuek bere amaren eskutarat agian burasoak erakharriren zuela bere umea erregeri obedientzia egiterat. Ordean nonbait zabillan. Emazte pare gabe hark emazteki guzien eta ama guzien ohorea egiten duenak, hartu zuen bazterrerat bere semea, ez bere bizia begira zezala erratekotzat, bainan mintzatzekotzat Jainkoaren handitasunaz, eta gizonen ezdeustasunaz. Ume gazte hura, bere amaganik lekhora, abiatu zen erraten oihuz, etzuela errege obedituko, leihal nahi zela egon Moiseren legearen alderat. Yazarri zioten bertzei baino oraino borthitzkiago.

        Ama Jainkotiarra etzen baratzen erakhartzetik bere zazpi semeak adoratzerat Jaunaren nahia, eta hartzerat pairakortasun saindu batekin bere pena eta sofrikari guziak: bere haur maite guzien heriotzearen lekhuko aurkhitu zen: berak ere izuri izan zuen, egun hartan berean, bere odola Jainkoaren ohoretan.

        Ez ahal da halako eskolarik nola etsenplu ona, halako nausirik nola buraso prestu eta Jainkotiarra. Zer bihotz min aiphatu dugun amarentzat ikhusteaz, bere begietan bere semeak tormentetan, sarraskitan! Ordean fede sendo eta bizi batek iraungitzen eta hil-arazten zituen amatasunari datxeizkon sentimendu guziak. Egiazko kontsolazione bat bide zen buraso prestu harentzat ikhustea bere umeak hiltzen Jainkoarenganako leihaltasun guzian, burreuek, arrodek, suak batere kordokatu gabe heien fermutasun miragarria. Ume dohatsu hek Jainko legean altxatzeko amak izan zuen artha handiak, ez bide zituen guti lagundu herstura ikharagarri hartan.

 

aurrekoa hurrengoa