www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXIII. KAPITULUA

Filistindarren desegitea

Yui. 15.

 

        Sansonek damu handi bat hartu zuen ikhusteaz emazteak enganatu zuela hitz legunez eta lausenguez. Gaitz nahi izan zioen traidorekeria hartaz. Sumindu zen haren kontra eta hastandu harenganik. Sansonen emaztearen ahaidek uste izan zuten senharrak utzi zuela alde baterat: sinhetste hartan, ezkondu zuten haren ezteietan gerthatu zen gizon gazte hetarik batekin: handik laster, Sanson bihurtu zen bere emazteaganat: haren aita athera zitzaion biderat, guzia izitua. Erran zioen bere suhiari ezkondu zuela haren emaztea bertze batekin: bainan bazuela bertze alaba gazteago bat, eta ezkon ahal zitekeiela harekin. Sansonek etzuen hulakorik aditu nahi izan: ihardetsi zuen filistindarrek orhoitzeko izanen zutela hetarik zuen idoiaz, eta bere faltaz, yasan beharko zituztela heien gainerat erortzeko ziren gaitz guziak. Huna nola hartu zen yazartzekotz filistindarrei: lothu zituen, buztanetik, hirur egun axeri, birazka, eta eman zioten guziei, argi bana; gero largatu zituen filistindarren landa bihitarat eta mahatstitarat, eta eman zituzten bazter guziak sutan. Filistindarrek yakin zutenean Sansonenganik heldu zitzaiela kalte min hura, eta zerk erakharri zuen hartarat, aspertu zitzaizkon haren aita ginharrabari eta haren emazteari, eta erre zituzten bata eta bertzea.

        Sanson etzen hartan baratu. Egin zuen sarraski handi bat filistindarretan, eta hedatu zuen ikhara alde guzietarat. Filistindarrak bildu ziren hirur milla gizonetarainokoan, eta abiatu ziren Sansonen ondoan. Israeldarrek ikhusi zutenean yende oste hura armetan, izitu ziren; eta nahiz hek amoratu, hitz eman zioten libraturen ziotela Sanson amarraturik. Lothu izan zuten bi soka lodiz, eta eraman zuten hurren filistindarren arterat. Haren etsaiek etzuten hain laster ikhusi hala estakatua, non yarri baitziren bozkario guzietan hartaz nausi izan balire bezala: ala tronpatzen baitziren! Sansonek egin zituen soka hek bi erdi, sare batzuk izan balire bezain errexki, eta lurrean aurkhitu zuen asto baten matraillarekin, hil zituen milla filistindar. Garaitia huntarik lekhora, Sansonek izan zuen egartxu khalda bat, eta egin zioen Jainkoari othoitz hau: Jauna, zuk begiratu duzu zure zerbitzaria: zuk eman darotazu biktoria handi bat: ikhusten duzu egartsuak hiltzerat naramala, eta etsaieen eskutarat erortzeko menean naizela: Jainkoak entzun zuen Sansonen othoitza, sor-arazi zuen matrailla hartako hortz batean ithurri bat: Sansonek edan zuen, nahi zuen bezanbat, eta ardietsi zituen bere indar guziak. Ezagutzaz bethea izan zen Jainkoaren alderat, halako mirakuillu bat egiteaz haren fagoretan: nahi ere izan zuen lekhu hark ekhar zezan haren bihurkhundearen bethiko seinale bat ematen zioen izenaz: izen hura zen mirakuilluaren lekhua.

        Elizako aitek admirazione saindu batekin, eta errelijionearen begiekin, behatu diote erranik heldu garen gauza espantagarriei: bertzela egiten dute mundutiarrek. Probetxatu behar bidean salbamendukotzat hulako historio sakratuez, hautaz dosteta profano bat egiten dute, batere sarthu gabe Jaunaren xede adoragarrietan. Ez othe da, hori bera idoi egitea haren hitz sainduari? San Gregorio handiak ederretsten du Jainkoaren bothere guzizkoa: miretsia dago nola Jesu-Kristok Sanson egiazkoak desegin dituen, armarik batere gabe, bere etsai muthirienak. Sansonen arma bakharra filistindarren kontra abere hil baten matraila izan zen bezala, orobat, salbatzaillea baliatu izan da gizonik herbalenez, heien eztitasunaz eta pairakortasunaz errelijionearen kontrako etsaiik borthitzenak garaitzeko eta urmariatzeko.

        Jesu-Kristo bezala pairakor izan direnak, eta haren ohoretan bere bizia alegeraki eman dutenak bilhakatu dire, mundu huntarik lekhora, ur bizizko ithurri dohatsu batzu, zeinetarik Jainkoak hedatzen baiditu eliza guziaren gainerat ezin erran bezanbat grazia salbagarri.

 

aurrekoa hurrengoa