www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

Babelen dorrea

Genes. 11.

 

        Noeren umeak emendatuz zohazen; aurkhitu ziren, urthe gutirik barnean, hain multzo eta nonbre handian non haztandu behar izan baitziren elkharganik, lur berex eta diferentetan bizitzekotzat. Ordean, hartarat gabe, hartu zuten xede bat heien erhokeria bezala, heien banitatea ere ezagutzerat ematen zuena. Zatozte, zioten elkharri; dezagun egin hiri bat, eta dorre bat zeruraino helduko dena. Xede zoro hunek bazituen bi ithurburu, orobat funts gabekoak. Bata zen bere izenaren aiphamena utztea sekulakotzat obra guziz eder baten bidez; eta bertzea, bere buruak begiratzea Jainkoaren eskutarik, heldu bazen berriz ere punitzerat mundua bertzee uholde batez, zeinaren gerizean uzte baitziren eman dorre hura akhabatzen zenean. Ordean Jainkoak nahi izan zuen ordutik, eman ezagutzerat, gizona ezin altxa daitekeiela humiltasunaz baizen, eta gehiago behar zela lehiatu Jaunaren aserraduraren aphazegatzerat bere penitentziaz, ezen-ez bortxa egin nahi izaterat haren mendeka justuei, bere egin-ahal alferrez. Iskritura sainduak erraten daroku Jainkoa jautsi zela lurrerat ikhustekotzat gizoneen umeak egiten hari ziren dorre hura. Ikhus zuenean, trufatu zen gogoeta hirrigarri hartaz, eta erran zuen: Populu hunek hitzkuntza bera daduka, eta diren guziek hain iduri dute thematuak egin nahi dituzten lanetan, non ez baidire hetarik gibelaturen. Dezagun beraz nahas heien hitzkuntza elkhar ezin adituko duten bezala. Ordu berean, eman zuen heien mihitan eta hitzetan halako nahasdura eta konfusione bat, non ezin konpreni baitzezaketen, batak bertzeari erraten zioena. Molde huntan, utzi behar izan zuten, akhabatu gabe, bere orgilleriaren lan hura, eta yoan behar izan zuten harat eta hunat. Horra zerentzat dorre hura izan zen deithua Babelen dorrea, erran nahi da, nahasmenduzkoa. Banitatearen lan hark, dio S. Bernatek, ezagut-arazten zuen munduak gerorat agerturen zuen zoramendua; ezen iduri du mundutiarrek ez dutela bertze gogoetarik, baizik nola altxaturen duten dorre bat Jaunaren justiziatik beiratuko dituena, eta haren botherea alfer eraginen ditena. Eta, egiaz, hanitzak gehiago lehiatzen dire bere izenaren orhoitzapen bethiko bat lurrean utzterat, ezen-ez egiaz handi zeruan izaterat.

        Denbora hartan, Jainkoak nahi izan zuen punitu gizoneen khea eta orgilleria, non ere gehienik seinalatzen baida eta han berean, erran nahi da, mihian, hartaz baliatzen ohi delakotzat gizona bere banitatearen agertzeko, eta suferki manatzeko. Hitzkuntzen nahasdura, eta batzuk, bertzeak ez bezala mintzatze hura hedatu izan da mundu herri guzirat. Badirau orai ere: boza bat bezala da bazter guzietan entzuten dena. Hitzkuntzeen nahasdura hark irakhatsten diote populu guziei, San Augustinen arabera, zerurat heltzeko biderik laburrena eta segurena ez datzala gauza espantagarri eta obra handi fuerte batzutan, ez eta bihotz sufer baten xede hedatzetan; bainan nork bere burua aphaltzean, Jaunaren aitzinean, eta ihes egitean haren haserradurari, aphazegatzen duelarik haren majestate saindua bere nigarrez, uzte izan gabe eman daitekela haren gerizean, bortxa eginik bere yabe soberanoaren nahiari eta bothere infinituari.

 

aurrekoa hurrengoa