www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXI. KAPITULUA

Jeriko hartua da

Jos. 6.

 

        Lehenbizirik atakatzeko zen hiria, Jourdaingo ura iragan eta, zen Jeriko. Josuek egorri zituen aitzinetik ixillik yendeak, yakitekotzat hiri hartako berri. Yende hek ezagutuak izan ziren, eta bizia galdu behar zuten, baldin orduraino bizitze gaixto bat eraman zuen, eta Rahab zaritzon emazteki batek ez balu izan ontasuna heien gordetzeko. Berriketari hek bihurtu zirenean Josuegana, urrun da, egin baitzuten Moisek, lau urthe lehenago Kanaango berri yakiterat egorri zituenek bezala. Hauiek izitu eta asaldatu zuten populu guzia bere erranez eta espantuez; ordean Josuek Jerikorat egorriek animatu zuten mundu guzia: erran zuten hiri hura hain lazdura handian gerthatzen zela, non yadanik hartua bezala baitzen. Xuxen mintzo ziren: hiri hura ikharan emana zen ikhusteaz israeldarrak harat hurbilduak, eta orhoitzeaz Jainkoak Israelen fagoretan egin zituen gauza miragarriez. Hiri hartakoek ez zuten deusere guphidetsi bere buruen begiratzeko: egin zituzten murru eta antapara den borthitzenak. Iduri zuen hiri hura ezin hartuzkoa zela; ordean Jainkoak arbiuatu zituen Jerikoen egin ahal aphurrak. Agindu zion Josueri artikiren zituela lurrera murru lodi hek guziak gerletako imintzionerik eta nekherik batere gabe. Manatu zion populuak egin zezan, zazpi egunez, hiri hartako murru guzien birunda, aphezek har zetzaten, zazpigarren egunean, zazpi tronpeta, eta errepikaraz zetzaten, berak arkaren aitzinean ibilliko ziren denboran; egin zezaten, molde hartan, zazpitan, Jerikoen itzulia, ixiltasun handirekin; egin zezaten, zazpigarren egunean, betan, harramantza borthitz eta min bat, eta populu guziak ihardets ziozon harramantza hari. Jainkoak hitz eman zuen, gauza hauk guziak eginak izanen ziren ordu beretik, lurrerako zirela hiri hartako murru guziak. Hala gerthatu zen. Jainkoak debekatu zuen deusere hartzetik hiri hartan; nahi izan zuen madarikatu lekhu hura, zen bezala, eta zituen guziekin. Josuek zorrozki gomendatu zuen ez behintzat deusik hartzeaz hiri hartan, beldurrez nihork erakhar zezan populu guziaren zorigaitza, ontasunen alderako sobraniazko hirritsaz: gomendatu zuen oraino izan zezaten artha Rahabez; eta erran zioten Jerikorat berriketarat egorriak izan ziren hei zohazela emazteki haren bilha; eta erakhar zezatela berehala, zituen guziekin kanparen erdirat, han ediren zezantzat bere seguramendua, merezi zuen bezala. Horra beraz nola Jeriko izan zen desegina. Hiri hartako populua, bere zorigaitz handitan, Jainkoaren etsai gerthatu zen: alferretan kondatzen zuen murruen loditasunaren eta goratasunaren gainean; ikhusi zituen, momento batez lurrerat artikiak. Eta nola? tronpeteen harramantza bakharraz.

        Aiphatu ditugun mirakuilluek erakutsten zuten misterio bat, zeinari elizako aiteek atentzione handi bat eman baidiote. Erran izan darokute tronpeta heien harrabots miragarriaz aditu behar dugula, arimen artzainek predikatzean izan behar duten khar saindua. Hedatu behar dute bozkarioa israeldarren bihotzetarat, eta ikhara hei gudu egiten diotenetarat. Deuserek, san Gregorioren arabera, ez dio hala ematen Jainkoaren populuari garaitia bere etsaien gainean, nola hartzen den arthak haren animatzekotzat Jainkoaren hitzaren soinuaz eta graziazko tronpeten harramantzaz: horrek erran nahi du, Jaunaren ministroek khartsuki behar diotela ezagut-arazi bekhatorei Jainkoak egiten daroen grazia handia, barkhatzen diotzatenean bere bekhatuak. Aphezeen erranek arimetan sor-arazten duten alegrantziak egiten du, profeta sainduen arabera, giriztino onen indar guzia. Ezin hartua zen Jeriko aphezak ixillik zaudezeino; ordean harrabots egiten hasi zireneko, eta populuak harrabots hari ihardetsi orduko, hiri hartako murruak eroriak izan ziren lurrerat. Beraz, san Anbrosiok dioena, giriztinoek garaituren dituzte salbamenduko etsaiak, baldin lege berriko aphezek, predikatzen badute, halatoki eta nihoren beldurrik gabe, Jaunaren hitza. Egia sainduek hedatzen dute bozkarioa Kristau onetarat: irakhatsten diote egoten zerurat hasgorapenez, eta oinen azpian ezartzen Jainkoaganik urrun detzaketen gauza guziak. Behatzen diote mundu huni bigarren Jeriko bati bezala, erran nahi da, hiri maledikzionezko eta higuingarri bati bezala.

 

aurrekoa hurrengoa