www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. KAPITULUA

Arkatik ilkitzea. Hortz adarra

Gen. 19.

 

        Lurra egon zen uholdeaz hondatua, ehun eta berrogoi eta hamar egunez. Jainkoa orhoitu zen Noez eta arkan zirenez, altxarazi zuen haize handi bat, emeki emeki bazter guziak xukatu zituena. Lehenik mendi gainak ikhusi ziren berrogoi egunen buruan, Noek ideki zuen arkan eragin zuen leiho bat, eta largatu zuen belhea zeina ez baitzen arkarat bihurtu. Zazpi egun iragan zirenean, Noek atherarazi zuen usoa, eta nola lurra oraino estalia baitzen urez, sarthu zen berriz arkan. Bertze zazpi egun iragan eta, largatu zuen bigarrenean usoa. Aldi hartan ekharri zion mokoan, Noeri azitun edo olib-ondo hosto ferde bat. Noek ezagutu zuen seinale hartarik urak iraganak zirela. Iguriki ondoan oraino bertze zazpi egun, largatu zuen hirurgarren aldikotzat, usoa, zeina ez baitzen gehiago hurbildu arkarat. Ilki ziren Jainkoaren manuz, arkatik Noe, haren emaztea, haren humeak, eta barne hartan ziren guziak, arkan sarthu zirenetik urthe baten buruan: iraun zuen haren bertze uholdeaz.

        Arkatik lekhora, Noek egin zuen lehen gauza izan zen aldare bat, ofrendatzekotzat Jainkoari arkan ziren azienda eta hegaztin garbienetarik, eskerren bihurtzeko egin zioen fagoreaz, bizia utztean bertze guziak galdu ziren denbora berean. Jainkoak onhetsi zuen sakrifizio hura, hitz ere eman zuen etzuela gehiago madarikaturen lurra gizonen bekhatuengatik. Benedikatu zituen Noe eta haren umeak, eta manatu zioen publatzeaz mundua: erran zuen oraino: Lurreko aziendak eta aireko hegastinak bizi beitez zuen beldurrean: bertze alde ematen darozkitzuet itsasoko arrainak: haz zaitezte horiez guziez, fruituz eta belharrez bezala; ordean begira zaitezte yatetik haragirik bere odolarekin baltsatutik, eta nihor hiltzetik.

        Jainkoak erran zion oraino Noeri egin nahi zuela harekin eta haren umeekin allientzia edo batasun bat, eta hobeki orhoitzekotzat eman zuen hitzaz ez egortzeko uholderik gehiago, nahi izan zuen hortz-adarra balia zadin batasun haren seinaletzat. Hartarakotz erran zioen: Noiz eta eztaliren baidut hedoies zerua, orduan agerturen da hortz-adarra, eta hura ikhustean, gogoraturen zait zuekin egin dudan batasuna, eta ez dut egorriren bertze uholderik munduaren gal-arazteko.

        Jainkoa bethi leihal da bere hitzetan; bakarrik behin egorri du uholdea: orduan ere haren xede guzia zen guri ezagut-araztea noiz nahi den egin dezakeiela gauza bera. Ez luke ere uholde beharrik gizon eta emazteki guzien fundi-araztekotzat: haren hitz bakhar, edo nahiki bat franko laite milla mundu suntsi arastekotzat. Bizi behar gara beraz beldurtasun saindu batean, ez da deusere iragaten gure bihotz barnetan Jaunaren begi zorrotzak ikhusten ez duenik. Oi! zer izanen da gutaz, ageri diren bekhatuez bezala, gordeenez ere kontu eman beharko dugunean!

 

aurrekoa hurrengoa