www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXIV. KAPITULUA

Eliaren ihesa

 

        Jezabelek etzuen hain laster yakin Eliak zer egin zuen, non eman baitzen haren kontrako sumindura handian; yuramentu ere egin zuen gal-araziren zuela. Profeta beldurtu zen, eta eman zitzaion ihesari: urrundu zen Israelgo erresumatik, nahiz begiratu bere bizia. Hedatu zen mortu handi baterat, eta han yarraiki behar izan zitzaion, egun oso batez, bere bideari. Akhitu eta ezindu bezala zen: yarri behar izan zen arbola baten azpian, eta erran zion Jainkoari: aski da, Jauna, khen diezadazu bizia, ezen-ez naiz ene aitzinagokoak baino hobea. Hitz hauien ondoan, etzan zen lurrean, eta lokhartu zen arbola haren azpian. Jaunaren aingeru batek ukitu zuen eta erran zion: altxa zaite, eta yan zazu. Eliak, altxatzean begiak, ikhusi zuen bere buruaren aldean ogi bat hautspean errea, eta yarro bat urez bethea. Yan zuen, eta edan, gero lokhartu zen bigarren aldian. Jaunaren aingerua hurbildu zitzaion, berriz ere; ukitu zuen, erraten zioela: altxa zaite, eta yan ezazu; ezen bide hainitz duzu oraino iragatekotzat. Elia altxatu zen, eta yan eta edan izan zuen. Yanak borthitztu zuenean, atxiki zion bideari berrogoi egunez eta berrogoi gauez, hel zadin arteraino Horeb, edo Sinai diethzen den Jaunaren mendirat.

        Elia egon izan zen, aphur bat, mendi hartako zokho batean. Jainkoak entzun-arazi zion zokho hartan bere boza, erran zioen: zer hari zara hor? Eliak ihardetsi zuen: o! zu, ene Jauna, eta armadetako Jainkoa, sustatua naiz zure alderako kharraz, zeren israeldarrak urrundu diren zureganik; desegin tuzte zure aldareak, eta xehakatu zure profetak: hetarik ez da ni baizik, eta ni hil nahiz dabiltza. Jainkoak erran zion: zohazi, bihur zaite ethorri zaren bide beraz: badire Israelen zazpi milla gizon ene eskuko daduzkadanak, eta belhaunikatu ez direnak Baalen aitzinean.

        Elia bihurtu zen beraz Israelgo erresumarat. Han bathu zuen Elisea laborantzan hari zela hamabi idi pareekin. Elia hurbildu zitzaionean, ezarri zuen bere kapa Elisearen gainean. Eliseak utzi zituen berehala, bere idiak yarraikitzekotzat Eliari, eta erran zion: ez bekizu, othoi, gaitzets nohan ene aita eta ene amaren besarkatzerat: hetarik lekhora, zurekin izanen naiz ibilhiko zaren lekhu guzietan. Eliak ihardetsi zion: bai, zohazi, eta zato gero; ezen egin dut zure alderat ene eginbideak manatzen zarotana: ordu hartarik, Elisea yarraiki zitzaion Eliari, eta yarri zen haren zerbitzuan.

        Eliak galdetzean Jainkoari bere heriotzea, ez dugu behintzat uzte izan behar desesparazioneak zarabillala, ez eta bere prestutasunean zukeien fidantzia sobraniazko batek. Bazekien, nork nahi bezain ungi, zenbat diren ikharagarriak Jaunaren yuiamenduak, eta sainduenak ere lazten direla orhoitzean agertu behar direla yustiziak berak yuiatzen dituen yuie adoragarriaren aitzinean. Jainkoaren loriaren alderako kharrak nahi-arazten zion Eliari bere heriotzea. Zaurthua zuen bere bihotz guzia ikhusteaz hanbat sakrilio, eta nahiko zuen ez izan gehiago halako idolatria eta gaixtakerien lekhuko. Edireten dugu profeta saindu haren baitan zorionean, munduan gerthatzen ohi dena, gaixtagina yazartzen Jainkotiarrari, arima yustua persekutatua bekhatorearen aldetik.

 

aurrekoa hurrengoa