www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXVIII. KAPITULUA

Jedeonen soldaduak

Yuieak 7.

 

        Aiphatu ditugun bi mirakuillutarik Jedeonek hartu zuen azkenean finki Jainkoak hura naihi zuela bere populuaren aitzindaritzat, eta garaituren zituela etsaiak, Jainkoak agindu bezala. Eman zen, zen guzia Jaunaren nahiaren egiten, eta agertu zuen haren manuen alderat, aitzinagoko uzkurtasunaren orde, lehiarik khartsuena. Bildu zuen, arte laburrez, populu oste handi bat, eta eman zen madianitarren kanparen aitzinean; ordean hasi gabe gudukatzen, Jainkoak erran zioen Jedeoni: Yende sobera duzu zurekin. Ez da horren bertze mundu behar madianitarren garaitzeko, israeldarrek uste lukete ez dutela ene laguntzaren beharrik, bere indarrak aski dituztela garaitiaren ardietstekotzat: adi araz zazu beraz kanpa guzian, iziper guziak ahal dohazkela bere etxetarat. Berehala hogoi eta bi milla gizon hastandu ziren bertzetarik; hamar milla gelditzen ziren bakharrik. Jainkoak erran zioen Jedeoni: Oraino sobera mundu gelditzen da. Erakhar ezatzu guziak Jourdaingo arriberaren hegirat, eta han erakutsiren darozkitzut zein diren yarraiki behar zaizkitzunak, eta egorri behar ditutzunak. Armada ur hegirat zenean, Jainkoak erran zion Jedeoni: ematzu alde batean ura ahurrean hartu dutenak edatekotzat, eta ematzu, bertze aldean, makhurtu direnak edatekotzat. Hirur ehun gizon bakhar gerthatu ziren ahurrean edan zutenak; bertze guziek, makhurturik edan zuten. Orduan Jainkoak erran zion Jedeoni: Aski ditutzu hirur ehun gizon hek madianitarren garaitzekotzat, egor atzu bertze guziak bere etxetarat.

        Jainkoak irakhasten daroku etsenplu huntaz, lakhet duela berak bereztea bere zerbitzariak eta gai direnak sartzeko haren milizia sainduan, gudu egiteko haren etsaiei. Hemen ageri da gutiak direla haren egiazko zerbitzariak; ezen hogoi eta hamabi milla gizonetarik, khentzen tu berehala hogoi eta bi milla, eta oraino gelditzen ziren hamar milletarik ez ditu beretzat idukitzen hirur ehun baizik. Jainkoaren zerbitzatzekotzat on direlako seinalea zen ez makhurtzea edatean, eta ez ematea bere egartsuari doieko soleyimendua baizik, hura ere, trikatu gabe, iragatean bezala. Jainkoaren nahia da haren zerbitzariak dauden xuxen eta tieso altxatuak zeruko alderat, eta ezin bertzez makhur deiten lurreko alderat. Guziarekin, gizon bezala, ezin bertzez bada ere, iharduki behar dute munduarekin; ordean baliatu behar dire munduaz, dio Yaun-Doni Paulek, hartaz baliatzen ez balire bezala, eta ahalik gutiena hedatu behar dute izpiritua behere huntako gauzetarat, mundu hau denaz geroz bere bidan dohan uraren pare: ez dugu beraz zeren eman gure bihotza mundu iragankhor huni: egon behar du aitzitik, zerurat altxatua; han ediren behar du oraidanik bere egiazko egoitza. Aithor agun ordean bakharrak direla hunela bizi direnak Jaunaren zerbitzari beren artean: bakhar hek bizkitartean, egiten dute elizaren indar guzia, hek dire gudu ematen diotenak elizaren etsaiei haren lege sainduei nahi diotenean.

 

aurrekoa hurrengoa