www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXXXII. KAPITULUA

Holofernek beretu nahi ditu
bazter guziak.
Judithen othoitza eta antzea.

Holofernek galtzen du bizia

 

        Nabukodonosorek eman zion bere gogoari bere azpiko behar zituela lurraren gainean ziren populu guziak. Holoferne, errege haren aitzindaria, yarri zen ehun eta hogoi milla gizonen buruan: bazituen, bertze alde, hamabi milla gizon zaldizko. Ikharan zaduzkan bazter guziak, desegiten zituen hiriak, eta lurrerat artikitzen idolak nahiz haren erregea izan zadin bakharra Jainkotzat adoratua.

        Yuduak ikharari emanak ziren ikhusleaz Holoferne hurbiltzen heien erresumarat. Beldur ziren Jerusalemerentzat, eta Jaunaren tenpluarentzat. Egin zituzten bere egin ahalak begiratzekotzat bere buruak eta bere herriak. Altxatu zituzten bere bihotzak zerurat. Othoitztu zuten Israelgo Jainkoa arren begira zetzan etsaietarik. Eliazim aphez-handia, herriz herri zabillan animatzen israeldarrak, eta erakhartzen guziak Jainkoaren alderako leihaltasunerat.

        Holoferne miretsia izan zen entzun zuenean israeldarrek buru egin gogo ziotela haren armadari. Galdegin ziotien berekin zituen moabitarren eta amonitarren printzei, zer ziren bada israeldarrak, bertzek bezala ez egitekotzat. Akior, amonitarren aitzindariak, ihardetsi zioen Holoferneri, israeldarrak azpaldion Jainkoaren laguntzaz fagoratuak zirela, bethi dohatsu eta garaitiar izan zirela Jainkoa bere alde zutenean. Hala-hala, garaitzen zirela Jainkoaganik urruntzen ziren ordu beretik.

        Holofernek eta haren bertze aitzindariek gaitzetsi zuten Akioren solasa, eta erran zioten: eman zaite, zu ere israeldarren baltsan, eta ikhusiren duzu lurrak baduenez Nabukodonosorez landan, bertze nausirik, eta badenez Jainkorik errege handi hura baizen. Holoferneren soldaduek amarratu zuten Akior haritz bati; ordean israeldarrek libratu zuten berehala handik, eta eraman zuten Bethuliako hirirat.

        Holoferne nahi izan zen Bethuliaz yabetu. Ezarri zuen hersturarik handienean, etzuen utzten ur ihintz bat ere hiri hartan sartzerat. Populua izitua zen; beldur zen bizia gal; erortzerat zohan asiriarren eskutarat, Oziasek ez balu hartarik gibelatu. Erakhartzen zituen guziak fidantzia izaterat Jaunaren miserikordietan, eta aphur bat igurikitzerat. Erraten zioten: baldin ez badugu bortz egunen buruko nihongo laguntzarik, eginen dugu galdetzen duzuena, eroriko gare etsaieen eskutarat.

        Oziasen hitzak hedatu ziren Judithen beharritarat. Judith zen alhargun aberats bat, ederra, eta bere emazteki sehiekin etxe barnean bizi zena. Barurtzen zen urtheko egun guziez, lekhat larunbatetan. Estimatua zen hiri guzian, zeren Jainkoaren beldurrean bizi zen: nihork etzuen haren baitan edireten erratekorik xumeena. Erakharri zituen bere aitzinerat Ozias eta hiriko zaharrak, eta erran zioten: nondik heldu da Oziasek laudatu baidu hiria eror zadin asiriendarren eskutarat, ez bazinduten laguntzarik bortz egunik barnean? Zer zarete horrela tentatzeko Jainkoa? Zuei dagotzue bada ephe bat ematea Jaunaren miserikordiari, eta ezleyitzea hulako egun laguntzarentzat? Egizue gaixki hortaz beraz penitentzia, eta galde zazue nigarretan barkhamendua.

        Oziasek eta haren lagunek erran zioten Judithi: badakigu emazteki, saindu eta Jainkoaren beldurti bat zarela: gomendatzen gara zure othoitz onetarat. Judithek ikhusi zuenean bakharrik zela, emantzen othoitzetan, ahuspez, lurrean; altxatu zenean yauntzi zituen bere soinekorik ederrenak, eta athera zen Bethuliatik bereganatzen zituela mundu guziaren begiak eta admirazionea. Hiritik ilki bezain laster, hartua izan zen Holoferneren soldaduez. Judithek erran zioten, mintzatu nahia zela, buruz buru, heien aitzindariarekin. Eramana izan zen Holophernerenganat. Egin zion aitzindari hari bere salutantzia, ahuspez yarririk: erran zioen utzi zituela israeldar bere herritarrak, zeren tarritatu zuten Jainkoa bere bekhatuez, eta Jainkoak egortzen zuela hari erraterat laster yabetuko zela Jerusalemez eta alde hetako bazter guziez.

        Holoferne llilluratua aurkhitzen zen Judithen edertasunaz eta solasaz. Manatu zuen emateaz emazteki miragarri hari bere mahaineko yanaritarik. Judithek etzuen nahi izan yan ekharri zitzaizkon gauzetarik; othoitztu zuen Holoferne ez gaixki hartzeaz baldin yaten bazuen berekin zituen yanaritarik. Holofernek erran zioen horren gainean: eskasturen zaizkitzunean yateko gauzak, nola egin beharko dugu? Judithek ihardetsi zioen: Jauna, zure zerbitzariak yanen dituen baino lehen berekin ekharri dituen yatekoak, Jainkoak konplituko du, ene eskuz, hartu dudan xedea.

        Handik lau egunen buruko, Holofernek eman izan zuen othuruntza handi bat, zeinetan Judith aurkhitzen baitzen. Emazte Jainkotiar hark etzuen deusere yan bere sehiak aphaindu zituen gauzetarik baizen. Holofernek edan zuen horditzerainokoan, mahainetik lekhora, athera zen mundua, eta Judith bakhar-bakharra edireten zen Holoferne hordiarekin. Manatu zioen bere sehiari egoteaz, kanpoko aldetik, gelako athearen aitzinean, eta han zelatatzeaz. Arte hartan Judith bera ohearen oinetan zagoen nigarretan, zioelarik: Israelgo Jainko Jauna, borthitz nazazu, eta lagun nazazu obratzen egin ahal nezakeiela uzte izan dudan gauza. Hitzi hauk erran ondoan, hartu zuen Holoferneren sabrea, itze batetarik, athera zuen maginatik, altxatu zituen begiak zerurat, lothu zitzaion aitzindari supher hari illetarik, eta ebaki zioen burua bi sabre kolpez. Erran zioen bere sehiari emateaz buru hura bere zakhuan.

        Judith eta bere sehia ilki ziren, ohi bezala, kanpatik, othoitz egiteko itxuran, eta hedatu ziren Bethuliako athetarat. Alhargun sainduak egin zioten oihu soldaduei: idek-atzue atheak; ezen gurekin da Jainkoa, eta seinalatu du egun bere botherea Israelen. Hiriko athetan ziren soldaduek ezagutu zuteneko Judithen boza, deithu zituzten hiriko zaharrak. Berria hedatu zen berehala guzietarat, eta mundu oste bat hurbildu zen Judithen ingurutarat. Judith eman zen lekhu gora batean, eta ixildu zenean mundua, hasi zen erraten: lauda zazue Jainko Jauna: ez ditu abandonatu haren baitan fidantzia zutenak. Hil izan du, gau huntan ene eskuz, bere populuaren etsaia. Erakutsi zioten Holoferneren burua. Mundu guziak adoratu zuen Jainkoaren probidentzia, eta eman ziotzon milla benedikzione Judith prestuari.

        Erakharri zuten Akior, eta Judith mintzatu zitzaioen hitz hautaz: bihurtu diozu lekhukotasuna Israelgo Jainkoari. Haren botherearen obra da nik burua ebakitzea gaixtagin guzien aitzindariari. Zuri erakutstekotzat egia diodala, huna Israelgo Jainkoa arbuiatzen zuen, eta zu hil-arazi nahi zintuenaren burua. Akior eman zen Judithen oinetan, eta bethe zuen benedikzionez alhargun miragarri hura. Gehiago egin zuen: huntaraino ederretsi zuen Jainkoaren bothere miragarria bere populuaren alderat, non ukho eginik idolatriari yarri baitzen Jainkoa adoratzen.

 

aurrekoa hurrengoa