www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXVII. KAPITULUA

Ardien illen mirakuillua

Yuieak 6.

 

        Jedeonek ezagutu zueneko harritik ilki zen, eta guziak erre zituen su hartarik, hura zela Jainkoak bere populuaren aitzindaritzat zadukana, lehiatu zen israeldarren libratzerat gathibutasunetik. Ordukotzat, madianitarrek eta amalezitarrek iragan zuten Jourdaingo ura, eta hedatu ziren israeldarren herritarat. Ordu berean, Jedeon argitua izan zen Jainkoaren izpirituz: abiatu zen tronpeta soinuz, eta egorri zituen bere manuak alde guzietarat tropeen bil-araztekotzat. Ikhusi izan zen ethorki aphaleko, orduraino hurren ezagutua etzen gizon bat arte laburrez, armada handi baten buruan. Urrun da ordean eskutan zadukan bothere handiak hantu baitzuen haren bihotza. Bethi orhoitzen zen Jainkoaganik zuela bere botherea. Etzen supherago agertu ikhusteaz bere burua halako armada baten aitzindari; aitzitik, humilago baizik etzen izan, iduri ere zuen urrunegi zaramala bere presunaz zuen fidantzia eskasa. Jainkoak, haren fagoretan, egin zuen lehenbiziko mirakuilluak, eta eman zioen animo handia ez ziren aski haren izpiritua deskantsuan ezartzekotzat; nahi zuen oraino Jainkoak eman ziozan bere borondatearen seinale berri bat, eta ezagut-araz ziozon hura hautatzen zuela bere populuaren aitzindaritzat hortan, san Anbrosioren arabera, bere beharrak baino gureak hobeki zarabillan Jedeonen gogoa: irakhatsi nahi izan diote eliza-gizonei ez dutela behar errexkiegi sinhetsi Jainkoaz direla deithuak bere kargu handitarat, eta Jedeonen kargua zen baino infinituki sainduago direnetarat. Jedeonek errekeritu zuen Jainkoa eman ziozan segurantza berri bat hartaz baliatu nahi zela bere populua etsaietarik libratzekotzat, eta erakuts ziozon nahi hura mirakuillu berak esleyitzen zion huntaz: othoitztu zuen beraz Jainkoa arren agrada zakion eman zetzan landa batean ardien illeak; eta erran zioen ihintza erortzen balin bazen ille hetarat landa bera batere busti gabe, ezaguturen zuela hartarik, Jainkoak libratuko zuela populua. Mirakuillu hau egin izan zen Jedeonen nahiaren arabera; ordean haren humiltasun handiak bazirauen oraino. Egundaino bezala, othoitztu zuen Jainkoa egiteaz bigarren mirakuillu bat, lehenbizikotik bertzelakoa; erran nahi da, ihintzak busti zezan landa guzia, batere erori gabe ardien illeen gainerat. Jainkoak egin zuen hori ere, nahiz osoki seguratu Jedeon hura hautatzen zuela bere populuaren libratzailletzat.

        Bi mirakuillu hek erakutsten zuten, diote elizako aitek, Jainkoak zer egin izan duen, lehenik, yuduen alderat, eta ondoan, giriztinoen alderat: Judako erresumakotzat zaduzkan, bertze orduz, bere grazia guziak. Erresuma hura zen bakharra zeruko ihintza gozoan fagoratua. Bertze herri guziek etzuten ikhusten agortasunik baizen, eta bekhatuen kharreen erdian erretzen hari ziren. Ordean orai orduko mirakuilluaz bertzelako bat ikhusten da: guzietarat hedatua den elizak errezibitzen du, frankia handian, Jainkoak haren ihintztatzeko egorri dioen uri salbagarria, Judea bere aldian agortasunean datzan denboran, ondikozko erresuma hark urrundu izan ditu bereganik Jesus-Kristoren miserikordiak, bere esker gabetasunaz. Zeruko fagoreek erakharri behar bidean yuduak humilago izaterat, ez ziren supherago baizik agertu. Mirakuillu batak nola bertzeak irakhatsten darokute Jaunaren grazia zeruko ihintzaren pare dela: erran daite beraz graziaz gabetua den arima lur agor, iguzkiak alde guzietarik erretzen duenaren iduriko gerthatzen dela.

 

aurrekoa hurrengoa