www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXVII. KAPITULUA

Dabiten hastapena

1. Erreg. 16.

 

        Jainkoak bulhuzi nahi izan zuenean Saul erregetasunaz, erran zioen Samueli: har ezazu olio guti bat, eta zohazi Bethleemerat, Isairen etxerat, ezen haren umetarik bat berezten dut erregetzat. Samuelek ihardetsi zuen: nola nohake? Saul heldu bada gauza hunen yakiterat, eneak egin du, gal-araziren darot bizia. Jainkoak erran zioen: har ezazu zurekin xahal bat, eta erranen duzu haren ofrendatzerat zohazela. Erakharriren duzu Isai biktimaren othuruntzarat, eta sakraturen duzu nik erakutsiko darotzudana, Samuel iragan zen Bethleemerat: erran zioten hiriko zaharrei harat ethorria zela ofrendatzekotzat Jainkoari sakrifizio bat:gonbidatu zituen Isai eta haren umeak harekin othuruntzatzerat. Aita hura agertu zen bere umeekin. Samuelek ikhusi zuenean Eliab, haurridetarik zaharrena, zeina baitzen gizon handi eta iduri ederreko bat, erran zioen Jainkoari: hau da eiki errege behar dena. Jainkoak ihardetsi zuen: etzela behar yuiatu gauzez, iduritik, haren yuiamenduak etzirela gizonenak bezalakoak. Gizonek axaletik behatzen ziotela; bainan hark ikhusten zuela bihotzaren zola. Isaik erakharri zuen Samuelen aitzinerat, bere bigarren semea, Abinadab zaritzona, gero bertze bortzak: Jainkoak eman zion Samueli ezagutzerat, etzela hetarik batere erregetzat berezten zuenik. Orduan profetak erran zioen Isairi: hemen dire zure ume guziak? Bertzeak ihardetsi zuen: gelditzen da oraino ttipi bat ardien bazkarazten dena. Samuelek erran zion: egor ezazu haren bilha, ezen-ez gara yarriren mahainean non ez den hura hemen. Berehala Isaik erakharri zuen ume ttipi hura, eta Jainkoak erran zioen Samueli: hori da erregetzat dadukadana, gantzu zazu olioz. Samuelek berehala sakratu zuen haur gazte hura bere anaia guzien aintzinean. Erregetzat sakratu berri hau deithzen zen Dabit: gizon gazte ungi egin bat zen, eta hamabortz urthe ahal zituen.

        Ordu beretik, Jainkoaren izpiritua urrundu zen Saulganik, eta iragan Dabitengana.

Saul printze dohakabea izan zen, ordu hartan berean, etsai gaixtoaz borthitzki asaldatua: etzuen nihon sosegurik. Bere azpiko zituen aitzindariek erran zioten urrikaldurik, bilharaz zezala norbait manyura yotzen zakiena: manyuraren soinu eztiak agian arinduren zituela haren oinhazeak eta tormentak. Saulek erran zioten: bilha zazue bada halako bat. Aitzindari hetarik batek ihardetsi zuen: ikhusi izan dut Isai Betleemekoaren semetarik bat manyura, den hobekiena, yotzen: hura da gizon gazte ungi egin bat, hazkarra, guduko behar bezalakoa, zuhurra bere hitzetan, eta Jainkoa harekin datza. Saulek gaztiatu zion Isairi egor ziozala Dabit, bere semea. Dabit agertu zeneko, Saulek maitatu zuen, eta eman zioen kargu eder bat. Jainkoak zarabilla etsai gaixto hark asaldatzen zuenean Saul, Dabit abiatzen zen manyura soinuz; Saulen oinhazeak arintzen ziren, eta etsai gaixtoa urruntzen zen.

        Dabitek arintzeaz, bere soinu eztiaz, Saulen oinhazeak, eta urruntzeaz etsai gaixtoa printze dohakabe harenganik, irakhatsten daroku eztitasun eta arraitasun handiekin behar garela agertu gure lagunaren alderat bere damu eta atsekabetan. Burfudiak eta dorphetasunak emendatzen ohi dute mina; ordean mantsotasunak eta urrikalmenduak konsolatzen dute, eta maiz sendatzen bihotz nahikabek eritua daukatena. Dabitek Sauli egin zion laguntza iraupen laburretakoa zen; ordean errege saindu haren salmo eder, eta sarkhorretan ezarriak diren egia salbagarriak ederretsiak izanen dire, menderen mende, kristau leihal guziez, eta dire osoki gaiak urruntzekotzat, bere gantzudura sainduaz, gure bihotzetarik munduaren alderako yaidura sobraniazkoak, eta yauts-araztekotzat gure gainerat zeruko grazia berezienak.

 

aurrekoa hurrengoa