www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXII. KAPITULUA

Eliaren belheak.
Sareptako alharguna

3. Er. 17.

 

        Akab erregeren denboran bizi zen Elia. Profeta hau zen Galaad herrikoa: agertu zen erregeren aitzinean, eta erran zion: dela benedikatua ni ikhusten nauen Jainkoa. Ez da, urthe hautan, eroriren ihintzik, ez uririk ene hitzeen eredura baizen. Ordu berean, Jainkoak manatu zion gorderik egoteaz Karithoko ibaiaren hegian, eta erran zion: edanen duzu ibaia hartako uretik, eta mezutu tut belheak zure hazteaz. Elia hedatu zen Jainkoak erran lekhurat: belheek artha zadukaten hari ekhartzeko, goiz arrats guziez, ogi eta haragi, eta edaten zuen ibaiako uretik. Etzen yautsten ur xorta bat lurrerat, eta azkenean, ibaia hura agortu zen.

        Orduan Jainkoak erran zion Eliari: zohazi Sarepta daritzon sidoniandarren hirirat, eta zaude han: ezen manatu dut herri hetako emazte alhargun bat zure hasteaz. Profetak hartu zuen berehala Sareptako bidea. Hurbiltzean hiri hartarat, ikhusi zuen emazte alhargun bat egur biltzen hari zena. Deithu zuen beregana, eta erran zioen: indazu ur guti bat edaterat. Emazte hura abiatu zenean urketarat, profetak oihu egin zion ekhartzeaz ogi ausiki bat ere. Alhargunak ihardetsi zuen: ez dut, yuramentu egiten darotzut, ogirik batere; nik dudan guzia da ahur bat irin eta olio ihintz bat: hemen hari naiz egur biltzen nahiz hetaz egin ogi guti bat enetzat eta ene semearentzat. Hartarik yan eta etsi ahal dezakegu biziaz. Herri hetan zen gosete handiak mintzarazten zuen emazte hura hunela. Eliak erran zioen: ez izan beldurrik, zohazi, egizu erranik heldu zarena; ordean egizu lehenik enetzat ogi xume bat, erre-araz zazu hautspean, eta ekhar diezadazu: eginen duzu gero zure eta zure semearen ogia; ezen huna nola mintzo den Jainkoa: zure irin aphurra eta zure olio xorta ez dire gutituren Jainkoak yauts-araz arteraino lurraren gainerat uria. Emazte alhargunak egin zituen Eliak erran guziak. Yan zuten berak, eta haren etxekoek, eta ordutik, haren irina eta olioa etziren, profetak erran zuen bezala, behinere gutitu.

        Handik laster eritu eta hil ere izan zen emazte alhargun haren semea: orduan ama hura hasi zitzaion erraten profetari: o! zu Jainkoaren gizona, zer gaixki egin darotzut bada? Etzara bada ethorri ene etxerat baizik erreberritzekotz ene bekhatuen orhoitzapena, eta hil araztekotz ene semea? Eliak ihardetsi zion. Indazu zure semea. Hartu eta eraman zuen bera etzaten zen gela gora baterat: ezarri zuen haur hura bere ohearen gainean, eta mintzatu zitzaion Jainkoari hitz hautaz: badaite bada damusta zazun, bere egin ahal guziez, nere hazten hari den alhargun bihotz onetako hau! Eman zen gero, hirur aldiz, haur haren gorphutzaren gainean, eta egiten zion Jainkoari othoitz hau: ene Jainko Jauna, errekeritzen zaitut, bitz bedi haur hau: Jainkoak entzun zuen bere profetaren othoitza, eta bitztu zen haurra. Eliak yauts-arazi zuen bere gelatik, ta eman zioen bere burasoari, erraten zuela: huna non duzun zure semea bizirik. Ama hark ihardetsi zuen: orai ikhusten dut Jainkoaren araberako gizon bat zarela, eta haren hitza zure ahoan datzala.

        Ala ez baidire urrikaltzeko Jainkoak bere artharen azpian daduzkanak! Haren probidentzia saindua atzarria dago heien gainean: ez ditu eskasean utzten bere fidantzia osoa haren baitan ezartzen dutenak. Elia profetari gerthatu zitzaiona aski ahal da egia huntaz seguratuak izateko. Ez da deusere gaitzik Jainkoaren bothere guzizkoarentzat: hillen bitztea mirakuillu handi bat zaiku: hala ere da; ordean aithor agun Jainkoak mirakuillu handiago bat obratzen duela bihurtzen dioenean arima bati bekhatuak gal-arazten dioen bizia, erran nahi da, bere grazia saindua. Zer ez ginduke behar egin tresor preziatu hunen maiteki eta arthoski begiratzekotzat?

 

aurrekoa hurrengoa