www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

I. KAPITULUA

Munduaren kreazionea

Genes. 1 cap.

 

        Jainkoak nahi izan du ez deuserarik athera mundua eta han direnak. Hortakotzat;.hasi zen egitetik molderik gabeko leze ilhun bat bezala. Ondoan; eman izan zitzaizkon arrimu eta edertasun dakhartzkienak. Iskribu sainduak deklaratzen du Jainkoak obra handi hura egin izan duela sei egunik barnean. Lehenean, zerua eta lurra kreatu eta, mezutu izan zuen egin zadin argia. Bigarrenean, egin izan zuen firmamenta, zeina deithu baitueri zerua. Hirurgarrenean, berexi izan zuen lur idorra hartan baltsatuak ziren uretarik, zeinaz bildu izan baitzituen guziak baterat, ematen ziotelarik izentzat itsasoa. Gero, mezutu izan zuen lurrak ekhar zezan belhar eta fruitu guzietarik, zein bere haziarekin, emenda zitentzat, bakotxa bere motaren arabera. Laugarren egunean, Jainkoak egin izan zituen zeruko argizagi handi horiek, iguzkia egunarentzat, eta ilhargia gauarentzat, erregelatzekotzat, bere mobimenduaz eta kortsuaz, denborak, urtheak, ilhabeteak eta egunak. Egin izan zituen halaber izarrak; baita ezarri zeruan, gaua distia dezatentzat. Bortzgarren egunean, Jainkoa iragan zen kreatura sentimendu gabekotarik kreatura bizietarat. Hasi zen egiten uretarik aliamalia bizia eta mobimendua dunak. Kreatu zuen elemenia bat arrain, mota eta handitasun guzietakoak, eta manatu zioten sumantza zitezela. Jainkoak, egun berean, arrainak bezala, orobat hegaztinak kreatu zituen: athera izan zituen itsasotik, eta manatu zaroen airetan ibiltzeaz. Seigarren egunean, Jainkoak manatu zion lurrari ekhartzeaz, ez belharkirik, ez eta arbolarik; orduraino gisa; bainan bai aliamalia bizi, eta mota guzietarik. Egun hartan berean, nahi izan zuen kreatu Gizona, bere obretarik azkena, ordean konpliena, harentzat egin zituenaz geroz gainerako guziak, gizona delakotz, berze kreatura perfet guzien artean, bakarra bere kreatzaillea ezagutzeko eta maitatzeko gai dena. Zazpigarren egunean, Jainkoa gelditu zen lanetik; hargatik ere konsekratu eta berezi zuen egun hura behin bethikotzat.

        Ez da aingeruez aiphainenik Moisek munduaren kreazioneaz dionetan. Ordean elizako aiten sentimendua da izpiritu hek ere izan zirela kreatuak, Jainkoak hitz hauk erratearekin batean: Egin bedi argia. Horra zergatik S. Augustinek aditzen duen Jainkoak argia ilhunbetarik berexte hartaz; aingeru on eta gaixtoen arteko berexte hura bera.

        Jainkoak nahi izan du ikhus zadin munduaren hastapenetik, eta hori, kreatura konplienen beretan, ez daitekeiela dohatsutasunik harenganik urruntzerat. Handitasunaren eta loriaren gradurik gorenerat altxa dezan kreatura, aditzen duela guziarekin haren azpiko gueldi dadin; eta, egiaz, herrunka altxatuenetik, eskatu aphalenerat eror-arazten ditu haren alderat esker-gabe direnak, eta haren ontasun phurutik ardietsiak, bere mereziei iratxekitzen diotenak. Haren majestate adoragarriari zor diogun, eta bethi ekharri behar diogun leihaltasunaren eskola konsolagarri bat ematen darokute aingeru onek arditetsi izan duten zorion ezin erranezkoan; ordean, hala-hala, Jainkoak nahi izan du aingeru gaixtoei egorri dioten gaztigu lazgarria, balia dakigun, boz zuhur bat bezala erraten daukuna, Jainkoak punitzen dituela supherrak, eta graziez bethetzen humilak.

 

aurrekoa hurrengoa