www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXXIII. KAPITULUA

Ezekias prestuak garaitzen du Senakerib.
Eritzen da eta sendatzen

 

        Akaz, errege gaixto hura, hil izan zen erreginatu zuen ondoan hamasei urthez, haren seme Ezekias izan zen ezagutua erregetzat: egon zen hogoi eta bederatzi urthe tronuaren gainean. Ezekias etzen bere aitaren idurikoa. Gaixtakerien orde, seinalarazi zuen berthutea erresuma guzian. Iskritura sainduak ematen dio aithor ohoragarriena dioenean, etzela gerthatu Ezekias bezalako erregerik Judako erresuman, ez aitzinean, ez ondoan. Yarraikitzen zitzaion leihalki Jainkoaren legeari. Itzuli zituen gauza guziak azpikoaz gora. Zabalarazi zituen tenpluko atheak, haren aitak hertsiak zaduzkanak. Manatu zaroen aphezei eta lebitei bere buruen santifikatzeaz, garbitzekotzat profanatua izan zen lekhu saindu hura. Artik-arazi zituen idola guziak; Jainkoa nahi zuen izan zadin bakharrik ohoratua eta adoratua. Jainkoak saristatu zituen Ezekiasen xede on guziak. Errege hunek yazarri zioten borthitzki filistindarrei, eta hartu zituen heien hiri phuruenak.

        Jainkoak nahi izan zuen frogatu Ezekias prestuaren leihaltasuna. Sor-arazi zuen etsai muthiri bat mehatxu handiak egin ziotzana. Etsai hari zaritzon Senakerib. Ezekiasek etzakien hurren zer egin. Etsai borthitz haren mehatxu dorpheek asaldatu zuten haren bihotza. Sarthu zen Jaunaren tenpluan, eta gaztiatu zioen hala prosfetari zer hersturan aurkhitzen zen. Profeta hau zen Jainkoaz egorria Ezekiasen kontsolatzekotzat behar ordutan. Isaiak adi-arazi zioen errege saindu hari etzeiela zeren izan beldurrik mehatxu hek guziez, Jainkoa haren alde gudukaturen zela. Hitz eman zioen oraino Senakeribek etzuela sethiatuko haren hiririk, eta Jainkoak bihur-araziren zuela etsai supher hura ethorri zen bide beraz.

        Ezekiasek ezarri zuen itsutuki bere fidantzia guzia Isaiaren hitzetan: profeta hunen erran guziak hala gerthatu ziren. Jainkoak egorri zuen gauaz Senakeriben kanparat aingeru bat, hil zituena errege haren ehun eta lauetan hogoi eta bortz milla gizon. Printze hark ikhusi zuenean sarraski hura eman zitzaion ihesari, eta idolen adoratzen hari zela, bere semetarik biek eraman zioten bizia.

        Denboratsu hartan Ezekias eritu zen. Isaia profetak ikhusi izan zuen eritasun hartan, eta mintzatu zitzaion hitz hautaz: xuxen-zatzu zure etxeko egitekoak, ez da zuretzat bizirik: hillen zara eritasun hortarik. Orduan Ezekiasek altxatu zuen bihotza zerurat, eta egin zion Jainkoari othoitz hau: Jauna, othoi, orhoit zaite egiari yarraiki natzaiola bihotz zure araberako batekin, eta nik egin guziak zure gogara izan direla. Yarri zen, denbora berean, nigarretan.

        Isaia tenpluaren erdirat heldu gabe, Jainkoak erran zioen: bihur zaite Ezekias ene populuaren aitzindariaganat, eta erran diozozu sendatzen dudala orai beretik, tenplurako dela hirur egunik barnean, eta biziren dela oraino hamabortz urthez. Ezekiasek galdegin zion profetari: zertarik hartuko dut sendaturen naizela, eta, hirur egunik barnean, helduko naizela tenplurat? Isaiak ihardetsi zioen: huna zertarik ezaguturen duzun gauza hori: nahi duzu iguzkiaren itzala dohan hunen bertzez aitzinat; ala nahiago duzu dohan gibelat? Ezekiasek erran zuen horren gainean: gauza errexa da iguzkiaren itzala dohan aitzinat; ez dut hori galdetzen, bainan galdetzen dut dohan gibelat: Jainkoak, ordu berean, gibelarazi zuen Isaiaren othoitzerat, iguzkiaren itzala Ezekiasen nahiaren arabera. Molde huntan izan zen sendatua, mirakuillu batez, errege prestu hura. Bizi izan zen, Isaiak erran bezala, oraino hamabortz urthe.

        Ezekiasek zerutik izan zituen laguntza miragarriek irakhatsten darokute, gure Jainkoa ekharria dela guzia haren lege saindua leihalki begiratzen duteneen alderat, eta badaukala halakoez artharik handiena. Egia da bada arima Jainkotiarrak ez direla, munduko iduriz, bethi dohatsuenak; ordean gaiten seguratuak behere huntan yasaten dituzketen lazeriak eta atsekabeak, hanbat Jainkoaren amodioaren fagore seinalatu direla, izan-araziren diotenak zeruan bere berthutearen gollardo guziz dohatsua.

 

aurrekoa hurrengoa