www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXIV. KAPITULUA

Adonibesek punitua da

Yuieak 1.

 

        Zerua Josueren alde agertzen zen. Aitzindari hunek desegiten zituen etsai guziak. Etzen herri hetan handirik ez xumerik haren nahitarat erori behar etzenik. Ardietsten zituen, egunetik egunera, abantail berriak. Guziak ihes zabiltzkon; iduri zuen ezagutzen zutela Jainkoak israeldarrei eman zaroen botherea gozatzeko lur hetaz, bere primuzaz bezala. Horrela izan ziren suntsituak, sei urtherik barnean, alde hetako idolatra gehienak. Iskritura sainduak kondatzen ditu hogoi eta hamar erregetaraino garaituak izan zirenak israeldarren aitzindari balentrios hartaz. Jainkoak etzuen utzi, herri hetan, leheneko yendetarik israeldarrak errespektuan eta beldurrean idukitzeko behar zen bezanbat baizik. Nahi zuen ordean geldi zadin lekhuaren gaineko zenbait frogatzekotzat bere populuaren leihaltasuna, eta heien bidez, punitzekotzat haren kolera saindua bereganaturen zutenak.

        Josue yabetu zenean, bere animoaz eta bere armez, Kanaango herriaz, partitu ziotzoten hango hiriak eta lurrak Israelgo populuei; eta hori egin zuen zuzentasun eta zuhurtzia miragarrienekin. Bil-arazi zituen hiltzerakoan, tribu guziak, eta erran zioten: ikhusten duzue Jainkoak eman darotzuela, agindu zarotzuen lurra. Bera agertu izan da, zuen alde, lur hartako populuen kontra: hark berak egin zaituzte lur haren yabe. Egia da, gelditzen dire oraino zenbait populu garaitzeko; ordean ez zaiteztela izi: yarraik zakizkote leihalki Jainko Jaunari: maita zazue guzia maitagarria den nausi soberano hura, eta suntsi-araziren ditu zuen etsai guziak, zuen begien aitzienan. Josuek othoitztu zituen populu guziak ez izateaz eta ez ezagutzeaz egiazko Jainkoaz landan, bertze Jainkorik: guziek egindu zioten, yuramentuaren azpian, ez zutela ezaguturen Jainkotzat zeru lurren kreatzaillea baizik. Hil zen bake ezti batean, ehun eta hamar urthetan eta izan zen populu guziaz auhendatua. Aitzindaritasuna izan zuen denbora guzian, populua ez zitzaion behinere erori idolatrian, ez eta Jainkoaren kontra erauntsietan. Dohatsutasun hau ez bide zen gauza gutia gizon miragarri haren begietan!

        Josuek yasan zituen gudu hek guziek, nahiz sar-arazi Jainkoaren populua lur aginduan, erakharri dituzte elizako aitak erraterat nihor ezin sar daitekeiela zeruko primuzan, non ez duen lehenik khentzen bere barnean dakharkeien etsaia. Baiki. Garen guziak kananeenen, eta amorrheeneen meneko sortzen gara; erran nahi da, etsaiaren meneko: egin behar dugu beraz hain ungi non gure bihotza erreberrituren baida guzia, eta atherarik etsaiaren gathetarik, emanen baitzaio, oso-osoa, Jainkoari.

        Josue hil zenean, seinalatu izan zen Judako populua, Kaleb zuelarik aitzindaritzat gudu guzietan. Adonibesekek frogatu behar izan zuen lehenbizirik populu haren animo handia. Atakatua eta desegina izan zen populu hartaz: yarraiki ere zitzaion ondotik, ihesi abiatu zenean. Adonibesek izan zen hartua, eta gerthatu zen haren heriotzean, nihon ikhusten ohi ez dena. Ebaki ziotzoten oinak eta eskuak. Orduan ezagutu zuen printze dohakabe hark Jainkoaren yuiamendueen zuzentasuna haren alderat. Egin zitzaion berak, hirur-hogoi eta hamar erregei egin izan ziotena: aski barbaroa izan zen ebakitzeko oinak eta eskuak hanbat erregei, eta hei bil-arazteko haren mahainetik erortzen ziren ogi papurrak. Ala Adonibesekek frogatu baitzuen, bere gostuz, Jainkoaren yustizia atzarria datzala populuaren gainean bezala, erregeen gainean ere! Eraman zuten Jerusalemerat, eta han hil zen.

        Adonibesekek, elizako aitek diotena, erakutsi du, bere ondikozko etsenpluaz, Jesus-Kristo egia guziarekin mintzo dela, dioenean yuiaturen dituela gizon guziak, dela erregeak, dela azpikoak berek bertzeak yuiatu dituzketenaren eredura. Salbatzailleak erraten daroku oraino printzeek ez ikhusirik ere haren hitza konplitua mundu huntan, Adonibesekek bezala, ez dutela hargatik gutiago frogaturen haren hitz sainduaren egia, bertze munduan. Ezin gibelatuko dire, bizitze huntarik lekhora, erortzetik yuie yustiziak berak yuiaturen dituenaren eskutarat. Orai danik yuie adoragarri hark erraten daroe munduko handiei eta erregei, botheretsuak are borthitzkiago izanen direla tormentuak, baldin ez badire behar den bezala baliatzen bere bothereaz.

 

aurrekoa hurrengoa