www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVIII. KAPITULUA

Balaam

Nom. 22.

 

        Moisek bere populuaganik izan zituen damu eta atsekabez bertze alde, izan zuen oraino zer paira profeta falsoen partetik. Israeldarrak hurbildu ziren Moabeko alderat, eta horrek damustatu zuen herri hetako erregea Balak zaritzona. Errege hunek ikhusirik etzuela aski indar buru emateko israeldarrei, gaztiatu zioen Balaam moabitarren profeta falsoari, heltzeaz, othoi, israeldarren madarikatzerat. Balaamek etzuen berehala ihardetsi. Galdetu zuen gau baten ephea nahiz lehenik Jainkoa konsultatu. Jainkoak erran zioen: Begira zaite mandatari horiekin abiatzetik; ez dezazula madarika populu hura, ezen benedikatua datza. Beraz Balaamek egorri zituen mandatari hek, eta ez zitzaien yarraiki nahi izan. Balak erregeak egorri zituen, bigarrenean, mandatariak Balaamganat, lehenbizikoak baino ohoragarriagoak, eta gaztiatu zion nahi bezanbat ontasun emanen zioela ethorri nahi bazen Israelgo populua madarikatzerat. Balaamek ihardetsi zuen: Balak erregeak eman banintza bere etxea urrez eta zilharrez bethea, orobat laite: ezin nagoke Jaunaren manua konplitu gabe hitzez hitz. Halarik ere othoitztu zituen mandatariak aphur bat igurikitzeaz, berriz ere Jainkoa konsultatu artean. Bigarren aldi hartan, Jainkoak erran zioen Balaami: zohazi yende horiekin; ordean nik manaturen darotzudana egitekotan.

        Orduan Balaam eman zen bere astoaren gainean, eta lothu zitzaion bideari. Balak erregeganat zohala, agertu zitzaion aingeru bat ezpata bulhuzi bat eskuan; astoak ikhus zuenean aingerua, baratu zen, erori ere bai aingeruaren oinetan, eta nola Balaamek yazartzen baitzion, nahiz altxarazi, Jainkoak mintzarazi zuen abere hura, eta egin ziotzon bere errenkurak Balaami zeren hala zehatzen zuen; ordu hartan Jainkoak ideki zituen Balaamen begiak, ikhusi zuen bidearen gainean aingerua ezpata bulhuziarekin, zeinak mehatxatu ere baizuen hiltzeaz. Balaamek ezagutu zuen bere gaizkia, humiliatu zen, eta erran zioen aingeruari bere etxerat bihurtzerat zagola, hala nahi balin bazuen. Ihardetsi zioen aingeruak: Yarraik zakizko zure bideari, beira zaite ordean deusere erratetik nik manaturen darozkitzudan gauzez landan.

        Balaamek arthoski bethe zuen aingeruaren manua. Alferretan athera zitzaion Balak erregea, eta alferretan sari handiak agindu ziotzan madarikatzen balin bazituen israeldarrak. Balaamek maledikzionen orde, etzuen benedikzionerik baizen israeldarrentzat. Balak sumindu zen profeta haren kontra, eta khendu zuen handik.

        Balaamek iduri zuen egiazko Jainkoaren profeta bat; ordean haren bihotza gaixtatua zen ontasunen alderako hirritsa ondikozkoaz. Jainkoa konsultatu zuen bigarren aldian, ez etzakielakotzat haren nahiaren berri, bainan agian haren bihotzaren yaidura gaixtoari atsegin egiteko zerbait entzunen zuela.

        Zer profeta gisa zen Balaam, huntarik da ageri. Profeta zelako gizon traidore hark bihurtu gabe etxerat, eman zioen Balak erregeri abisu hau, egortzeaz israeldarren kanparat moabitarren eta madianitarren alabak, nahiz eror zitezen bekhatuan, gero idolatrian, eta azkenean Jainkoak abandona zetzan israeldarrak bere etsaien eskutarat. Balak yarraiki zitzaion abisu gaixto hari, eta izan ziren hainitzak israeldarren artean madianitarren alabek amoraturik: heien idolak adoratu izan zituztenak. Jainkoa tarritatua izan zen gauza hartaz, eta manatu zioen Moisi hil-arazteaz gaitski hartaz kutsatzen ziren guziak, bertzela funditzerat zohala Israelgo populu guzia. Moisek bil-arazi zituen israeldarreri aitzindariak eta yuieak, eta erran zioten: zuetarik bat bederak hil-araz beza bere ahaide idolei ohore bihurtu diotenak. Manu hau emana izan zen efetutan. Ordu hartan, Jainkoaren gaztigua ikharagarria gerthatu zen; hogoi eta lau milla gizonek galdu zuten bizia.

        Horra beraz nola profeta faltso batek gal-arazter zuen bere abisu gaixtoaz eta bere abarizioaz Jainkoaren populu guzia; dohatsuki, Jaunaren ministro egiazko batek gibelatu zuen zorigaitz handi hura, bere khar sainduaz. Ikhusirik yudu bat bekhatutan madianitar emazteki batekin, eman zen animazione saindu batean, hartu zuen ezpata bat, eta sartu zuen bi hobendun heien gorphutzetan. Sakrifizio hunek aphazegatu zuen Jainkoa. Profeta faltso batez bere gaixtakeriaz enganatu zuen populua izan zen beraz, dio S. Anbrosiok, mirakuilluzki libratua egiazko, aphez baten bidez. Bataren berthuteak indar gehiago erakutsi zuen ezen-ez bertzearen abarizioak.

        Etsenplu hunek irakhasen daroku milletan dohatsu dela populua, duenean aitzindari bat, bere zuhurtziaz eta khar sainduaz, urruntzen dituena gaixtakeria guziak, eta begiratzen duena bekhatorea Jainkoaren aserradura saindutik. Gerthaturen dire bethi elizan Balaamak, erran nahi da, bere intres propioa Jainkoarena baino hobeki bilhatzen dutenak. Oxala! aurkhi baledi Finees hainitz, diot, eliza gizon khartsu hainitz: Jainkoaren alderako gaitskiak, eta arimetako zauriak min-minean sentitzen dituztenak, mundua arbuiaturik zerua bakharrik irabazi eta irabaz-arazi nahi dutenak!

 

aurrekoa hurrengoa