www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LII. KAPITULUA

Aphezen yaunstura

Exod. 28.

 

        Moisek bil-arazi zituen israeldarrak tabernaklearen ingurutan, eta erran zioten Jainkoak hautetsi zituela Aaron eta haren umeak apheztasuneko eginbiden bethetzekotzat. Yauntzi ziotzaten behar zituzten soinekoak, eta konsekratu zituen olio sainduz eta biktimeen odolaz. Aphezeen edo sakrifikatzailleen yaunsturak ziren arropa linho sinesko bat, gerriko bat eta khoro edo bonet harizko bat. Aaronek, aphez-handi bezala, bazuen bertze alde soineko bat hyazinthearen kolorekoa, hainitz largoa, eta yautsten zena oinetaraino: soineko haren beherean ziren ezarriak grenadak eta koskoilak elkharri zatxeizkonak: heltzen ziren hirur hogoi eta hamabitarainokoan. Soineko haren gainetik aphez-handiak bazuen oraino arropa labur, mahunka gabe bat, Efod zaritzona, esposa urrez, eta broderian egina; gainetik zen bakharrik idekia, oraingo dalmatikak bezala. Estakatzen zen bi kurtxetez zeinetan edireten baitziren bi harri preziatu; eta osoki ederrak: harri hetarik bakotxaren gainean ziren zigillatuak Israelgo hamabi tribuen izenak, sei batean, eta bertze sei, bertzean. Aphez-handiak bazuen oraino aitzinean yaunstura balios bat, luze bezain zabala, pektorala edo bihotzekoa deithzen zutena; pektorale hura inguratua zen hamahi harri preziatuz, eta hetarik bakotxaren gainean zen iskribatua hamahi tribuen izen hakotxa. Khoroaren gainean erabiltzen zuen urre peza zabal bat, kopeta estaltzen zioena. Eta hartan ziren iskribatuak hitz hauk: Saindutasuna Jainkoarena da. Aaronek eta haren umeek bethetzeko zituzten eginbide guziek Jainkoaren ohoratzerat zaronsaten: ematen zuten goiz arratsetan, egun oroz, olioa lanpetan, eta erretzen zituzten urrin-onak urrezko aldarearen gainean. Urratzen zuten tabernaklea populua nihorat zohanean, eta osatzen berriz kanpamenduko lekhurat heltzen zenean. Lebitak ziren funkzione aphalentzat, eta Aaron eta haren umeak altxatuenentzat.

        Funkzione guzietarik handiena eta sainduena, zen sakrifizioa. Huna nola egiten zen. Sakrifizio bat Jainkoari ofrendatu nahi zioenak bazaraman biktima holokaustetako aldarearen aitzinerat, eta ematen zuen eskua haren buruaren gainean. Biktima hura izan behar zen etxe azienda israeldarrei yatea zilhegi zitzaienetarik: hala nola, idi, aratxe, bildotz eta ahuntzerarik. Azienda hura izan behar zen notharik gabea. Egiten ziotzoten zintzurrak, eta aphezek ematen zuten yarro batean biktimaren odola: barraiatzen zuten gero odol hura aldarearen ingurutan. Azkenean, larrutzen zuten azienda hura, eta erretzen oso-osoa, edo zathitan aldarearen gainean.

        Aithor agun lege zaharreko aphezen yaunsturak deusere ez direla, bere distiadura guziaren erdian, heien edertasunak erran nahi zuenaren aldean: hetako urreriak erran nahi zuen, san Gregorioren arabera, Jainkoak beregainki zuhurtzia galdetzen duela haren aldaretarat hurbiltzen direnetarik; ordean zuhurtzia bat haren gogorakoa, eta kausi-arazten dituena haren begietan agradagarriago, gizonen begieran yaunstura hek ziren baino. Gauza soinu egiten zuten hek erraten zioten aphezei heien bizitzeak berak behar duela mintzatu, eta heien hurrats guziek behar gaituztela erakharri Jainkoaz orhoitzerat. Koskoila hek ixil zaudeen aphez-handia higitzen etzenean: arimen artzainek ere ez dituzte edifikatzen bere populuak, non ez diren berak ibiltzen eta aitzinatzen berthutearen bidean. Pektoral hark zeinetan iskribatuak baitziren hi hitz hauk, Doktrina eta Egia, adiarazten zuen aphezek khendu behar dituztela izpiritutik funtsik gabeko gogoetak eta lurreko egiteko sobraniazko guziak, eta heien bihotzak izan behar direla osoki itzuliak Jainkoaganat. Hamabi izen, hamabi harri baliosen gainean zigillatu hek nahi zuten erran, aphez batek gogoan erabilli behar zuela elizako aiten bizitze saindua. Ezin daite, dio san Gregorio berak, erratekorik aphez batez bizi denean sainduak bizi izan diren bezala, eta heien etsenpluak dakharzkenean bere begien aitzinean hei yarraikitzekotzat bera, eta bertzeak ere hetarat erakhartzekotzat.

        Aiphatu ditugun sakrifizioek ezin, bere baitatik, ohora zezaketeien Jainkoa, ez eta azki garbi gizonaren bihotza Jainkoaganat hurbiltzeko; bainan ezagut-arazten zuten Jesu-Kristoren sakrifizioa bera, haren indarra eta haren efektuak. Beraz, lege zaharreko sakrifizioen ofrendatzailleek ezin zuketeien merezimendurik heien fedea non etzen hedatzen, ordu beretik, Jesu-Kristoren sakrifiziorat.

 

aurrekoa hurrengoa