www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIX. KAPITULUA

Moisen heriotzea

Deut. 34.

 

        Jainkoak gaitzets zituen madianitarrak zeren erakharri zituzten israeldarrak idolatriarat: manatu zion Moisi gudu emateaz madianitarrei, eta hek ezpataren puntatik pasatzeaz. Moisek egorri zuen yende heien kontra armada bat, baster guziak sutan eta odoletan ezarri zituena. Balaamek ere galdu zuen bertzeekin batean bere bizia. Beraz heriotzea izan zen Moabeko erregeri eman zioen abisu gaixtoaren saria. Neskatxa lohikerian kutsatu etzirenak bakharrik izan ziren guphidetsiak sarraski handi hartan. Heltzen ziren hogoi eta hamabi milletaraino. Moisek eman ziotzaten Jourdainez alde hartarik ziren herriak Rubengo tribuari, Gadekoari, eta Manaseren tribu erdiari. Nola ez baitzitzaion zilhegi Moisi Jourdaingo arriberaz harat heltzea, erakharri zuen, Jainkoaren manuz, Josue, eta eman zioen, populu guzia lekhuko, israeldar guzien aitzindegia. Moisek gomendatu zioen, behin baino gehiagotan, Josueri arma zadiela indarrez eta animoz sar-araztekotzat azkenean, populua hanbatetan agindu zitzaion lurrean. Gizon saindu hark erreberritu zituen, hitz laburrez, Jainkoaganik entzun zituen gauza guziak. Iskribatu ere zituen liburu batean zeina deithzen ohi baida Deuteronoma: liburu hura sar-arazi zuen arkan, legeko tablekin batean: haik guziak hunela egin eta erregelatu ondoan, Moise higan zen Abarimeko mendi gorarat, eta benedikatu zituen handik Israelgo populu guziak. Jainkoak erakutsi zioen Kanaaneko lurra, eta erran: Huna Abrahami, Isaaki eta Jakobi, yuramentuaren azpian, agindu diotedan lurra: ikhusten duzu: aski da hori. Etzara han sarturen.

        Moise hil izan zen Abarimeko mendi haren gainean, ehun eta hogoi urthetan. Izan zen ehortzia; ordean nihork ez du yakin egundaino non den haren hobia: adin hartan ere bere bethiko fermutasun guzia berekin zuen. Israeldar guziek auhendatu zuten bere gidari saindua, hogoi eta hamar egunez, eta ezagutu zuten bere buruzagitzat Josue, zeina Jainkoak bethe baitzuen bere izpirituaz eta bere zuhurtziaz. Erran behar da hargatik ez dela gerthatu Moisez geroz, nihor hurbil dakioenik profeta miragarri hari. Haren emetasunak etzuen nihon parerik, denbora berean, sustatua zen Jainkozko khar batez. Bata nola bertzea erregelatzen zituen prudentzia oso batekin.

        Moisen leihaltasuna ederretsia izan da saindu guziez. Bihurtzen zioen Jainkoari zor zitzaion guzia, deusetan eskasik egin gabe bere populuaren alderat; orobat bihurtzen zioen populuari harenganik igurik ahal zezakeien guzia, eskasik batere egin gabe Jainkoari zor ziotzan eginbidetan. Etzen nekherik eta hirriskurik baizen haren bizitze guzian; eta azkenean, haren heriotzea punimendu bat bezala gerthatu zen. Iduri zuen Jainkoak arras garbitu nahi zuela profeta saindu haren berthutea. Beira gaiten, dio san Augustinek, den gutiena sinhestetik Jainkoak punitu nahi izan zuela halako zerbitzari leihal bat, eta zorigaitz handi bat izan zela Moisentzat ez heltzeaz lur batetarat, zeinetan, hura hillez geroz, sarthu izan baitziren asko bekhatore, Jainkoak gai zadukan Moise gozatzeko nahikara guzien egoitzaz, zeruko erresuma dohatsuaz; etzen beraz hain atsekabe handia harentzat ez sartzea lur aginduan. Eta egiaz, zer zen lur agindua zeruaren aldean? Helas! deus guti, ez errateko deusere.

        Iskribu sainduaren arabera, Moise lur aginduan ez sartzeak irakhatsten du, ez dela aski, zeruratzekotzat, hitzez hitz, yarraikitzea legeari. Zerbait gehiago behar dela egiazko lur agindu hartan sartzekotzat; Jainkoa zinki behar dela maitatu, graziazko estatuan izan behar dela. Gure salbatzaille maitea da egiazko Josue. Hura da gure aitzindari guzizkoa; hark daramatza zerurat giriztino leihalak, Jourdaingo ura iragan duketenean, erran nahi da, mundu huntako nekhe eta atsekabetarik lekhora.

 

aurrekoa hurrengoa