www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXIX. KAPITULUA

Saul bekhaxten da.
Jonathasen amudioa Dabitentzat

1. Erreg. 18.

 

        Gudutik lekhora, Dabit eramana izan zen Saulen aitzinerat; geroztik errege hark berekin zadukan, eta eman zion gerla-gizon multzo baten aitzindaritasuna. Jonathas Saulen semea, hanbat akzione eder filistindarren kontra egin izan zuena; etzitzaion batere bekaxtu Dabiti, zenbat baitzen ere arrotza: ikhusten zuen bada Dabitek goibeltzen zituela, garaitia bakhar batez, berak orduraino ardietsi zituen laudorio eta ohore guziak; aitzitik ekharri zioen Dabiti ezin erran bezanbat amudio: iduri zuen etzutela biek gorphutz bera eta arima bera baizik. Jonathas bulhuzi zen bere berregintza eta bere arma guziez, eta eman ziotzon Dabiti. Ordu hartan, populuak oraino urrunago eraman zuen bere bozkarioa. Dabit heldu zela Goliath hillik, eta haren burua eskutan, Israelgo emazteki oste bat ilki zitzaion biderat musikako soinu gisa guziekin, nahiz ohoratu haren garaitia bere allegrantziaz eta laudorioz. Ohore hura bazagokon Dabiti; zor ere zioten israeldarrek bere librantzaren bihurkunde bat bezala; ordean nola emazteki hek, bere kantuz eta musika soinuz, baitzioten errepikaz kopla guzietan: Saulek hil izan ditu milla filistindar, eta Dabitek hamar milla. Errege bati baino ohore gehiago Dabiti iratxekitze hura gaitzitu zitzaion Saul supherrari. Handik harat etzioen arraiki behatzen Dabiti, higundu ere zuen orduraino hanbat maitatu zuena, eta maitatu behar zuena.

        Saulek ezkondu zuen bertze batekin Merob, bere alaba zaharrena, Dabiti emaztetzat agindua. Yakin zuenean Mikol, haren alaba gaztea, ekharria zela Dabitentzat, gaztiatu zion Dabiti alaba hura hari ezkontzan ematerat zagoela, lehenik ehun filistindar hiltzekotan. Saulen xedea zen hura bera gal-araztea. Dabit eman zitzaion bideari bere azpiko zituen bakharrekin, eta hil izan zituen berrehun filistindar. Orduan Saul ezin debekatu zen bere hitza atxikitzetik. Haren herrakhundea emendatzen zen ikhusteaz Dabit Israel guziaz maitatua, geroago eta beldurrago zen hartaz. Eman zen behin baino gehiagotan haren, bere eskuz, hiltzeko eginbidetan haren aitzinean manyura soinuz hari zela. Ordean Dabitek begiratzen zuen dohatsuki bere burua.

        Saulek nahi izan zuen bertzeez eragin, berak ezin egin zuena: egorri zituen, gau minean, gizon armatuak Dabiten etxerat haren hiltzekotzat. Dabit galtzerat zohan bere bizia, Mikol bere emazteak ez balu lagundu. Emazte hunek hain ungi egin zuen non yauts-arazi baitzuen bere senharra leiho batetarik: eman zuen gero zur bat ohean sinhets-araztekotzat Dabit eri zela: arte hartan Dabitek egin zuen bide, eta itzuri izan zen haren biziari nahi ziotenetarik.

        Zer etzuen egin Jonathasek bere aitaren sumindura aphazegatzekotzat, eta hari erakutsterat ematekotzat etsai handi bati bezala yazarri nahi zioen hura, zela haren zerbitzaririk leihalena! Ordean Jonathasen egin ahal guziak alferretan izan ziren; Saul haren aita Dabiten alderako herrakhunde berean gelditu zen.

        Ala urrikalgarria baida bihotz bat inbidiari utzia dena! Zer desmasia izigarri ez du egiten presunetan gure salbamenduko etsai ixil eta kaltekhor hark? Saulek prezatzeko zuen Dabiten prestutasuna; ordean zertaraino ez da heltzen gizonaren eskergabetasuna! ezagutu behar bidean zordun zela bere khoroaz beraz Dabiten alderat, Saul, bihotz gogorrak ez dio herrarik eta sumindurarik baizen erakutsten. Nonbait erran behar da beraz inbidiak ungi itsutzen duela bat-bedera, eta pasione hark gure higuntza guzia ungi merezi duela!

 

aurrekoa hurrengoa