www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITULUA

Abrahamen bokazioneaz,
edo deithua izateaz

Genes. 12.

 

        Gizonek hanbat egiten zuten denboran altxatzekotzat Babilonia hiri, Jaunaren kontra emana zen hura, Jainkoak nahi izan zituen, bere partetik, ezarri hiri saindu baten asentuak, erran nahi da, bere elizarenak: manatu zuen Abrahamen leinua izanen zela leinu berezi, leihal eta bethiko baten ethorkia. Gizon saindu hau zen Tharen semea; bizi zen bere aitarekin Ur zaritzon hirian kaldeendarren alderdian. Hura zen lekhu bat idolatrian ehortzia, Jainkoa ezagutzen etzuena. Han eman zion Jainkoak Abrahami manu hau: Athera zaite zure lurretik, zure herritik, eta zure aitaren etxetik, eta zato nik erakutsiren darotzudan lurrerat. Eginen zaitut populu handi baten buruzagi eta aitatzat; eta hulako gisaz hartuko naiz non zure izena ospe handitakoa izanen baida. Benedikatuko ditut zu benedikatuko zaituzten guziak, eta lurreko populu guzia izanen da zure baitan benedikatua.

        Abrahamek sinhetsi zuen, batere trikatu gabe, Jaunaren hitza, zeinetan kausitzen baitzituen bi abantail handi; bata, izatea leinu handi baten ethorkia; eta bertzea, lur guzia benedikatua izatea haren odoletik atherako zenaren baitan. Molde huntan, utzi zuen Abrahamek, bere aitarekin batean Thare, bere herria heltzekotzat Mesopotamiako hiri, Haram zaritzonerat. Aita hil zitzaionean, iragan zen Haramdik Kanaango lurrerat bere emaztearekin; eta Lot bere illobarekin. Harat zenean, Jainkoak, berriz ere agindu ziotzan, herri zeinetan aurkhitzen baitzen, eta hek guziak, adoratzekotan erresuma guziak bere eskuko zituena, khentzen eta ematen zituena, berari zitzaion arabera. Gizon saindu hark egin zuen lekhu hartan aldare bat Jainkoa othoitzteko eta adoratzeko.

        Abraham egon zen denboratsu bat Kanaango herrian. Arte hartan izan zen, bazter hetan gosete handi bat iragan-arazi zuena Ejiptorat harturik berekin Sara. Nola ikhusten baitzuen, aitzinetik, Sara bere emaztearen edertasunak ekhar ziozokela bidegabe, eta ejiptiarrek Saraen alderako pasionez, izan zezaketela gogoa eta gutizia hiltzekotzat senharra, ondoan eskuratzekotzat emaztea debekurik gabe, baliatu zen zuhurtzia inozenta zen batez: othoitztu zuen Sara errateaz haren arreba zela: erran ere ahal zezakeien, gezurrik gabe; molde huntan Abrahamek bere bizia galtzetik urrun, gauza hartarat zohan bezala, Sara ezagutua izaterat haren emaztetzat, igurikitzen zuen, aitzitik, arraiki ekharriren zutela Sararen anaia zelakoan.

        Abrahamek uzte bezala gerthatu zen. Ejiptiarrek ederretsi zuten Sara; hartaz mintzatu zitzaizkon Faraoni, zeinak erakharri baitzuen bere palaziorat, eta Abraham ungi tratatu zuten, haren anaia izan balitz bezala. Jainkoak begiratu zuen Saraen garbitasuna; zaurthu zuen printze hura hunenbat zauriz, non ibilhi baitzen heien ithurburuaren ondoan, eta yakintsun egin baitzen Sara Abrahamen emaztea zela. Ordu beretik, bihurtu zioen Abrahami bere emaztea. Faraonen errenkura guzia zen etziotela gauza erran, haztetik, zen bezala. Printze hura, zenbat ere baitzen idolatrea, abhorritzen zuen, dio S. Anbrosiok, adulterioa, beldur ere zen kolpa arrotz bat, goseteak haren lurrerat zakharkena.

        Horrela hasi izan zen Jainkoa beregana deithzen fidel guzien aitatzat hautatu zuena. Tratatu zuen Abraham bere fermutasunaren eredura. Utz-arazi zion bere herria zeinetan ontasun handiak baitzituen, iragan-araztekotzat bertze lur batetarat zeinetan ediren baitzuen berehala hiltzeko gosete bat, erakharri zuena milla hirriskutarat; ezen kausitu zen populu atze batzuen artean. Haren konsolamendu bakharra zen yakitea hek guziak, Jaunaren manuz eta haren nahitarat zituela. Ala ordean Jainkoak erakutsi baitzioen Abrahami, libratzean hirrisku hek guzietarik, ez dela behinere deuseren beldurrik behar hari yarraikitzean; eta haren hitzaren alderat leihal izanez heldu balinbazaiku zenbait atsekabe, bera dela ordu, hartan gure sustengua, eta berak atheratzen gaituela, irabaziarekin, inguratzen gaituzten gaitz guzietarik!

 

aurrekoa hurrengoa