www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVII. KAPITULUA

Bigarren tablak

Exod. 34.

 

        Moisen bihotza zaurthua zatzan damurik minenaz ikhusteaz haren populuak egin zuen gaizki handia idolatrian erortzean. Bildu zituen, biharamunean, ziren guziak: ezagutarazi zioten bere hoben ikharagarria, eta erran bazohala Jainkoaganat nahiz aphazegatu haren kolera saindua, hanbat merezitu zutena. Humiliatu zen Jaunaren aitzinean bera izan balitz bezala yudu guzien bekhatuaz hobendun bakharra, eta ikhara guziarekin galdegin zuen halako sakrilio baten barkhamendua. Karitateak izan-arazi zion Moisi gaitz handi hari zagokon erremedio bat: eman zuen bere burua hobendun heien baltsan, eta nahi izan zen biziaren liburutik khendua bere populuarekin batean molde huntan, hertxatu bezala zuen Jainkoa barkhatzerat hobendun hei guziei, faltiar etzen batengatik; eta Jainkoak nahiago izan zituen guphideti gaixtagin guziak ezen-ez, heien baltsan, gal-arazi hobenik gabe zen bat. Jainkoak egorri zuen Moise bere yendetarat, erraterat emanen ziotela agindu zioten lurra, zeren gogoan zakharzken heien arbasoak; ordean etzela bera hetarako gehiago, zeren ziren buru gogorregiak, eta beldur baitzen heien gogortasunak erakhar zezan azkenean, heien arras gal-arazterat. Jainkoak manatu zioten yuduei utzteaz bere berregintza guziak, bere urrikiaren seinaletzat, eta Moisi, egiteaz bi tabla, harri pikatuz, hautsi zituen lehenbiziko heien iduriak. Moisek egin zuen manatu zitzaion bezala, eta argitu gabe, igan zen bere bi tableekin Sinaiko mendi gainerat. Han eman zituen berrogoi egun othoitzean. Yarri zen, ahuspez, Jainkoaren maiestate sainduaren oinetan, zeina agertu bait zitzaion, hedoi batean, mendi haren gainean; eta errekeritu zuen populu hari barkhatzeaz bere bekhatu guziak. Jainkoak arraiki hartu zuen Moisen othoitza, eta agindu zion bere laguntza. Yuduen gidari zuhur hark iragan zituen berrogoi egun eta berrogoi gau, batere yan gabe, entzuten Jainkoak gerokotzat eman nahi ziotzon manu guziak; bihurtu zen gero bere populuaganat, Jainkoak bere erri sainduz iskribatu zituen bi tablekin. Ala ordean miretsiak izan baitziren guziak ikhusteaz Moisen arpegia edo bisaia arraioz bethea, berak yakin gabe! Etzen bat atrebitzen hari hurbiltzerat; Moisek, hori ikhusirik, berak deithu zituen, eta egin zituen yakintsun hei errateko ikhasi zituen gauza guziez. Mintzo zitzaienean, estalia zadukan bere arpegia, zeinetan gelditu baitzen zigillatua arraiozko distiadura bat, Jainkoarekin izan zuen treberasunetik heldu zitzaioena. Estalki hura iduki behar izan zuen bethi bere arpegian, khentzen zuen bakharrik tenpluan sartzen zenean Jainkoari mintzatzekotzat. Horrela egitean, Moisek irakhatsten diote elizako artzain guziei ez dituztela behar predikatu egia sainduak, edozein aphaindurekin, bainan bakotxaren hedaduraren arabera.

        Hunela bethe zen lehenbiziko tableen eskasa. Jainkoak barkhatu zioen populuari, Moiseen othoitzetarat, eta zigillatu zituen bere erri sakratuaz harriaren gainean, bigarren aldian eman zituen manamendu sainduak.

        Jainkoak, ordu hartan, agertzen zuen urrikalmenduak erakutsten du arima penitentari egiten dioen grazia miragarria; ikhusten duenean bihotz bat bere erorikoez zaurthua dena, Zigillatzen du haren ariman bere lege sainduaren bothere miragarria, bekhatu guziak borratzen dituena. Ordean Jainkoak eman zioen Moisi erakutsterat hulako graziak ez direla errexki ardietsten; hargatik ere aphain-arazi ziotzan berari bigarren tablak. Horrek erran nahi zuen bekhatoreak edireten duela gaitztasun bat, berriz irabazi nahi duenean Jaunaren amudio saindua, bere bekhatuez galdu izan duena. Probidentzia guziz zuhurrak nahi du gaitztasun hark berak iduk dezan bat bedera ernetasun handiagoan, eta erakhar dezan maiteki begiratzerat nekhearekin eta penitentziaren bidez, Jaunaren miserikordiatik ardietsten dituen grazia preziatuak.

 

aurrekoa hurrengoa