www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXI. KAPITULUA

Heli punitua da

1 Erregeak 4.

 

        Jainkoa baliatzen zen batzutan filistindarrez, nahi zuenean punitu bere populua: gauza bera egin zuen Heliren eta haren umeen alderat. Altxarazi zituen filistindarrak israeldarren kontra. Bildu zuten armada borthitz bat. Israeldarrak ere yarri ziren armetan. Gudukatu izan ziren bi armadak. Israeldarrak ihesari eman behar izan zitzaizkon, lau milla gizon galdu zituzten ondoan. Israeldarrak bihurtu zirenean bere kanparat, populuko zaharrak hasi ziren erraten: nondik heldu othe da bada Jainkoak hunen dorpheki yazartzen baidaroku? Dezagun erakhar hunat Siloko hiritik allientziaren arka. Agian begiraturen gaitu gure etsaien eskutarik. Populuak egorri zuen berehala Jaunaren allientziaren arkaren bilha. Ekharri zuten, Ofni eta Finees yarraikitzen zitzaizkola gibeletik. Arka heldu izan zenean kanparat, israeldarren armada guziak artiki zuen oihu handi bat. Oihu hura hedatu zen filistindarren beharritarat; etzakiten, hastean, zer erran nahi zuen; bainan laster entzun zuten Jaunaren allientziaren arka israeldarren kanpan aurkhitzen zela. Berri hunek laztu zituen guziak, eta zioten hasgorapen min batekin: nonbait, gure zorigaitzaren handia! Ala urrikaltzeko baigara! nork begiraturen gaitu Jainko botheretsu haren eskutarik? Bai, Jainko hura bera da, bertze-orduz, egiptoarren armada oso bat fundi arazi zuena.

        Denbora laburrik barnean, altxatu ziren filistindarren bihotz eroriak, yautsi ziren sulian bezala, israeldarren gainerat: yabetu ziren arkaz, hil zituzten Heliren bi semeak, eman zituzten zathitan hogoi eta hamar milla israeldar, eta ihes egorri bertze guziak. Arte hartan Heli etzen deskantsu bizi. Lotsa zen nahiz yakin zertarako zen gudua; ikharan zatzan, beldurrez filistindarrek eskura zezaten arka, eta izan zadin hetaz laidostatua. Oxala khar bera agertu balu arkarentzat, haren bi semeek, egun oroz, oraino gehiago laidostatzen zutenean!

        Guduko egun berean, hedatu zen alde guzietarat israeldarren desmasiaren eta arka hartua zelako berria: etzen bazter guzietan oihu minik eta nigar kharatsik baizen. Heli deskantsu zatzan, bere gogo guzia Jaunaren arkan zadukala. Bazituen lauetan hogoi eta hamar urthe, eta etzuen deusik ikhusten. Entzun zituenean oihu min hek guziak, galdegin zuen zer iragaten zen: gudutik itzuri zen gizon bat hurbildu zitzaion; eta erran zion nondik heldu zen. Nola iragan dire bada gauzak guduan, ene haur maitea, erran zioen Helik? gizon hark ihardetsi zioen: filistindarrek egorri dituzte israeldarrak ihesi: israeldar gehienak xehakatuak izan dire: zure bi semeak hil dire; eta Jaunaren arka hartua izan da. Berri hauk entzutearekin batean, Heli erori zen alkhitik; arraillatu zitzaion burua, eta hil izan zen. Fineesen emaztea izorra gerthatu zen, ordu hartan; yakin zituenean berri ondikozko hek, erdi zen, bet-betan; eman zuen haur bat mundurat, eta bera hill zen oren hartan berean.

        Israeldarrek aphazegatu behar bidean Jaunaren haserradura saindua bere nigarrez eta bere penitentziez, erakhartzen dute kanparat allientziaren arka, segur izan balire bezala garaituren zituztela, harekin batean, bere etsai guziak. Ordean zer gerthatzen zaie? Jainkoak gaitzetzten du kanpotik agertzen zuten fidantzia sobraniazkoa, eta permetitzen du arka izan dadin hartua. Hortik irakhatsten zioten ez dabillala kanpoko seinalen ondoan; bainan bihotza nahi duela. Barnetik heldu den bekhatuaren urrikia ahal da bide bakharra ardietstekotzat haren miserikordiatik, gure gaixki guzien barkhamendua, eta behar ditugun laguntzak.

        Heliren eta haren umeen etsenplu tristeak irakhatsten daroku oraino leihaltasun eta errespektu sainduenarekin agertu behar garela Jainkoaren alderat, eta gauza sainduen profanatzeak merezi dituela gastigurik garratsenak.

 

aurrekoa hurrengoa