www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. KAPITULUA

Esau baketzen da Jakobekin

 

        Labanek besarkatu eta benedikatu zituen ondoan bere alabak, hartu zuen etxerako bidea. Bathu zuen aingeruzko oste bat, eta hori bera zen Jainkoak laguntzen zuelako seinale berri bat. Jakobek ikhusi zituenean aigeru hek guziak, erran izan zuen: hemen datza Jainkoa. Egorri zituen mandatariak bere anaia Esauganat, haren partez hari agur egitekotzat. Mandataria hek bihurtu zirenean, erran zioten Jakobi Esau abiatua zela harenganat lau ehun gizonekin. Berri hunek laztu zuen Jakob: partitu zituen bere yendeak bi multzotan, zioelarik: baldin Esauk yazartzen badaroe batzuei, bertzeak itzuriren dire haren eskutarik. Egin zioen gero Jainkoari othoitz hau: Ene aita Abrahamen Jainkoa, ene aita Isaaken Jainkoa; a! zu, ene Jauna, erran darotazuna: bihur zaite zure herrirat, eta benedikaturen zaitut. Badakit ez ditudala merezi zure miserikordiak, ez eta leihal ager zaiten zure hitzean: iragan izan dut arribera hau ez nuelarik makilla bat baizik eskuan: othoi, hel zakizkigu niri, eta nerekin direnei: arren begira nazazu ene anaia Esauren eskutarik: beldur naiz pasa detzan ezpataren puntatik, dela amak, dela umeak.

        Othoitz huntarik lekhora, Jakobek egorri ziotzon Esauri eman gogo ziotzon arthaldeak, eta erran zaroen heien gidariei: zohaste bethi aitzinat, eta izan bedi konpasu guti hat arthalde baten eta bertzearen artean: bathzen balin baduzue Esau, ene anaia, eta galdetzen badarotzue nor zareten, eta norenak diren daramatzuen arthaldeak, ihardetsiren duzue: Jauna, Jakob zure zerbitzariarenak dire: present egiten dio buru hauk guziez Esau gure nausiari, eta hor heldu da bera ere. Jakobek igurikitzen zuen Esauk, ikhustean ontasun hek guziak beretzat, etzioela eginen gaizkirik.

        Biharamun goiz alderat, Jakob bakharrik zatzala, aingeru bat, gizonaren iduria zuena lothu zitzaion gorphutzetik, eta egin zuen haren bere azpirat ematerat. Aingeruak ikhusi zuenean ezin garai zezakeiela Jakob, zapatu zion izterreko zain bat, ordu berean ihartu zena; erran zion gero Jakobi: Utz nazazu, bihur nadin, argi zabala da. Jakobek ihardetsi zuen: Ez, etzaitut utziren non ez nauzun benedikatzen. Aingeruak galdetu zioen, nola duzu izena? Bertzeak ihardetsi zuen: Jakob da ene izena. Aingeruak erran zuen horren gainean: Hemendik harat, Israel izanen da zure izena. Eman zioen bere benedikzionea, erraten zioelarik: Hain tieso izan zarenaz geroz Jainkoa beraren kontra, ez duzu zeren izan beldurrik, zure anaiaz.

        Handik lasler, Jakobek ikhusi zuen Esau harenganat heldu zela lau ehun gizonen buruan. Geldi-arazi zituen gibelat bere emazteak, eta bere haurrak, eta bera hedatu zen Esauren aitzinerat. Egin ziotzon, zazpi alziz, zazpi agur handi. Humiltasun hunek ematu zuen Esauren muthiritasuna. Hurbildu zen, lehiarekin Jakobenganat, eta besarkatu zuen, tink-tinka. Atseginekin ikhusi zituen Jainkoak Jakob haren anaiari eman ziotzan umeak eta emazteak, eta nekhez hartu zituen haren presentak. Esauk nahiko zuen egin bere anaiarekin oraino iragateko zen bidea: ondean Jakobek erran zioen, emeki ibilhi behar zuela yarraikitzekotzat bere haurreen hurratsei, eta bere arthaldearen flakotasunari. Othoitztu zuen Esau hel zadin, hura baino lehen, feirat, eta hitz eman zion bera ere harako zela, eta han elkhar ikhusiren zutela.

        Horra nola Jakob itzuri zitzaion haren biziari nahi zion anaia baten sumindurari. Ezagutzen zuen bere inozentzia, eta bazakien Esau zela hobenduna; guziarekin, khendu zituen bihotzetik bere anaiaren alderat ahal zituzken aiherkunde guziak. Bere asaldurez zukeien damua hobeki heldu zen, dio S. Anbrosiok, bere haurrideari ekhartzen zioen urrikalmendutik, ezen-ez, bere buruagatik. Jakobek ederki konpuntzen zituen, elkharrekin, indarra eta emetasuna: zenbat baitzuen ere beldurtzeko halako anaia ondikozko baten aldetik, erran daite haren fedea guziez gorago altxatzen zela: bakezko izpiritu bat zakharkeien armeen, eta gerletako yendeen erdian: etzuen deusere galdu bere fermutasunetik eta tiesotasunetik bere bizia galtzeko hirriskurik handienean berean.

        Jakobek garaitu zuen bere anaiaren muthiritasuna, beheratuz bere burua: erakutsterat eman zuen berthuteak eskuratzen dituela gauza guziak, lehenik, berak amor emanik bortxari. Aithortu behar dugu hemen, Jainkoak bere maitei egortzen diotzatenean gaitzak eta atsekabeak, hauien iraupena, zuhurtzia miragarri batekin, erregelatzen duela; eta heien alde itzul-arazten dituela, berari hala zaioenean, etsai agerienak berak. Ez, ez da bihotz gogorrik Jaunaren graziak guritzen eta hautsten ez duenik.

 

aurrekoa hurrengoa