www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXIX. KAPITULUA

Madianitarrak deseginak

Yuieak 7.

 

        Jedeon eman zen hirur ehun gizon heieen buruan, eta hurbildu zen etsaietarat. Heltzen ziren ehun eta hogoi milla gizonetaraino, eta ziren kanpatuak haren batean. Ondoko gauean, Jainkoak erran zion Jedeoni zohala bera, edo lagun batekin etsaieen kanparat entzutekotzat hango solasak. Harat heldu zenean, entzun zuen soldadu bat hunela mintzo zitzaiona lagun bati: ikhusi dut gauaz, ametsetan garagarrezko ogi bat, bira-bira, yautsten mendi goratik, eta artikitzen lurrerat bere bidean bathzen zuena. Amets hunen kondatzailleari erran zioen lagun hark ogi hura Jedeonen ezpata zela, arras desegiterat zohana madianitarren armada, Jedeonek entzun zuenean amets hura, eta yakin zuenean zer erran nahi zuen, eman zen ahuspez lurrean, eta adoratu zuen Jainkoa: bihurtu zen gero berehala bere kanparat, eta erran zioen bere yendei: abia gaiten, ezen Jainkoak libratu du gure eskutarat madianitarren armada.

        Jedeonek partitu zituen bere hirur ehun gizonak hirur araldetan: eman zaroen tronpeta bana eta lurrezko eltze bana, zeinetan baitzen lanpa bat, eta manatu zioten egiteaz hark bezala. Gau-erdi gainerat, Jedeonen soldaduak hurbildu ziren etsaienganat, hirur aldetarik. Hasi ziren tronpeta yotzen eta hautsten bere eltzeak, batzuk bertzeak yorik, batere aldaratu gabe bere lekhutarik, eta erraten zutela oihuz: Jainkoaren eta Jedeonen ezpata. Ikhara lothu zitzaien madianitar guziei: etzakiten non ziren, eta Jainkoak nahi izan zuen heien ezpatak balia zitezen elkhar hiltzekotzat. Madianitar gehienak, orobat heien aitzindariak eman zitzaizkon ihesari; ordean Jedeon abiatu zen heien ondoan, eta hurren guziak hartuak eta hillak izan ziren. Horrela izan zen desegina israeldarren eskuz, edo hobeki, Jainkoaren bothereaz, madianitarren armada ikharagarri hura.

        Zenbatenaz, dio san Gregoriok, gudukatzeko molde hura baitzen ohi ez bezalakoa, hanbatenaz da ageri zenbait misterio gorde erakutsten zuela; eta egiaz, nor izan da egundaino gerlarat armarik gabe? Nor egundaino baliatu da lurrezko eltzez etsaien muthiritasunaren zebatzeko? Gudu gisa hark, saindu beraren arabera, dosteta bat idukiko zuen ez balu hedatu izialdura handiena madianitarren bihotzetarat. Jainkoak irakhatsten daroe etsenplu hartaz lege berriko soldaduei, erran nahi da giriztinoie, baldin garaitu nahi badituzte salbamenduko etsaiak, ez dutela zeren kondatu bere egin ahal flakoen gainean; bainan heien othoitzak behar direla zerurat hedatu, tronpeta soinua ingurutarat hedatzen den bezala, eta hautsi behar dituztela pasione guzien gatheak, eltzeak hautsten diren bezala. Lurrezko eltze hek markatzen zuten gure gorphutzaren herbaltasuna. Berriz, Jedeonez aditu behar dugu Jesus-Kristo bera. Salbatzaille maiteak bere zerbitzaritzat berezten dituenak dire bakharrik bere buruak arbuiatzen, eta bere arimako etsaiek hil-arazten dituztenak bere bihotzetan, bera gure bekhatuengatik gurutzean hil izan den bezala.

        Jainkotiarrak behatzen dio bere gorphutzari lurrezko eltze hautskhor bati bezala; eta hiltzen denean, haren arimak argitzen eta distiatzen du Jedeonen soldaduen lanpek bezala. Gehiago diot: arima garbi hark ahalkarazten eta konfunditzen ohi ditu berthutearen etsaiek. Gauza hau bera gerthatu da martirioa yasan duten sainduetan. Askotan tiranoen eta burreuen errabia guzia garaitzen zuten bere pairakortasunaz, bere berthuteen eta mirakuilluen distiadura bakharraz. Erragun oraino: giriztino leihalen arbuiatzailleak izan dire berak heien ohoratzailleak; hilarazi dituzten gizon zoro hek berak ikhusi dire, egia saindua ezagutzen, maitatzen eta hari yarraikitzen.

 

aurrekoa hurrengoa