www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. KAPITULUA

Rakel eta Lia

Gen. 19.

 

        Jakob seguratua izan zenean bisione misterios haren bidez, Jainkoaren laguntzaz, yarraiki zitzaion bere bideari, deuseren beldurrik etzuela. Hedatu zen Haran zaritzon lelhurat: kausitu zituen han zenbeit artzain: galdetu zioten ezagutzen zutenez Laban; Nakoren illobasoa. Artzain hek erakutsi zioten Rakel, Labanen alaba, heldu zena bere arthaldei edaraterat putzu batean, zeinaren sartzea hertsten baitzen bethi harri handi batez. Jakobek ikhusi zueneko Rakel, khendu zuen harri hura, haren arthaldeek edan zezatenzat, eta ezagut-arazi zion bere burua. Rakelek erran ziotzan berehala hauk guziak Laban, bere aitari, zeina goan baitzen lehia handian, Jakoben beskarkatzerat, eta erakharri ere zuen bere etxerat. Orduan Jakobek erran zion Labani, zer xedez zen harat ethorria, nolakoa zen haren anaiaren sumindura, eta nola eman behar izan zitzaion ihesari. Labanek atsegin zuen egon zadin haren etxean; etzuen hargatik nahi hartaz urririk izan zerbitzatua. Horren gainean, Jakobek ihardetsi zion zerbitzaturen zuela zazpi urthez, ezkontzekotan Rakel, haren bigarren alabarekin. Iragan ziren zazpi urthe hek, eta Jakobek etzadukan deuserentzat bere nekhea, maite zuelakotzat Rakel; ordean ungi enganatua kausitu izan zen bere esparantzetan. Nola Labanek ezin onets baitzezakeien haren bigarren alaba ezkon zadin zaharrena baino lehen, egorri zioen Jakobi, arratsean, Lia, Rakelen orde, eta egin zuen hain ungi, non Jakobek hartu baitzuen, yakin gabean, Lia bere emaztetzat. Biharamunean, Jakob errenkuratu zen gauza hartaz. Labanek, haren aphazegatzekotzat, othoitztu zuen uzteaz, zazpi egun iragaterat lehenbiziko estei heien egiteko, eta agindu zion emanen zioela, hekien buruan, Rakel, bertze zazpi urthez zerbitzatuko zuelakotan. Zazpi urthe hetan, Jakobek izan zituen sei seme Liaganik. Rakel agor egon zen denbora luzez, eta hortaz zuen damua erakutsi zion bere senharrari. Azkenean, Jainkoak entzun zituen Rakelen othoitzak: izan zuen seme bat deithua izan zena, Josef. Haur hau sortu zenean, Jakobek othoitztu zuen Laban arren ungi aurkhi zezan bihur zadin bere aitaganat. Erran zion bethe zituela hamalau urtheak, zaindu zuela haren ontasuna ahalik hobekiena, ordu zela beraz hari zadin beretzat, eta eman ziozon buru bere etxearen gobernuari. Egundaino bezala, Labanek errekeritu zuen Jakob egoteaz oraino harekin. Elkhar aditu zuten soldatez. Molde huntan, erakharri zuen bertze sei urthe han ematerat.

        Elizako aiteek ikhustean Jakoben bizia, ederretsi izan dute Jaunaren konduita Patriarka saindu haren alderat: utzi zuen gizon miragarri hura, hogoi urthez, bertzeen azpiko agindu zioen ondoan beretzat Kanaango lur guzia. Haren umeak populu handi baten printze behar ziren, eta heien aita bertzeen azpiko eta nekheen erdian datza! Jainkoak, diote Elizako aiteek, nahi zaraukun irakhatsi etsenplu huntaz printzeen eta elizako artzainen ohorea nekhean datzala, eta gehiago bilhatzean bertzeren nahia, berea baino; populuaren bozkarioak egin behar du hekiena; bozik behar diotzate sakrifikatu bere nekheak eta bere biziak berak, ezen heien anbizione eta gogo guzia izan behar da egun batez, erran ahal izatea Jainkoari, Jakobek Labani erran ziotzon hitz eder hauk: Yasan dut hotza eta beroa zure arthaldea gidatzeko; ez diot sosegurik eman ene buruari, ez gauaz, ez egunaz: zaindu dut zure arthaldea artha handirekin; ez dut galdu bakhar bat zure ardietarik; eta bethi bihurtzerat lehiatu naizen zerbitzu guzien saritzat, ez dut ikhusi eskergabetasunik eta ihardukitze gaixtorik baizen.

 

aurrekoa hurrengoa