www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVII. KAPITULUA

Kharrezko sasia

Exod. 3.

 

        Moise beraz, mirakuilluz bezala, izan zen uretik libratua, eta altxatua Faraonen etxean. Adinarekin ezagutzarat eman zuen, Jainkoak lurreko handitasunak ez bezalakotarat deithzen zuela. Ikhusteaz israeldarrak atsekabe handitan, eta bere burua, nahikara guzien erdian, hori bera zen gauza bat haren fede onak ezin onhets zezakeiena: nahiago zuen, Jaun Doni Pauloen arabera, izan doloratua Jainkoaren populuarekin batean, ezen-ez dohatsu populu haren etsai agertzen zireneen artean. Moisek eman zion beraz bere buruari behar zuela utzi erregeren palazioa, heltzekotzat bere anaietarat. Gerthatu zitzaion ikhustea ejiptiar bat hari zena hebreudar baten laidoztatzen; etzen gehiagorik behar haren animarazteko Jainkoaren izpirituaz, hil zuen ejiptiar hura, eta gorde zuen hare-pean: uzte zuen hortarik haren anaiek konprenituko zutela, hura izanen zela heien libratzaillea. Etzuten ordean gauza hala hartu. Biharamunean ikhusi zituen orobat bi hebreutar bere artean liskarrean; nahi izan zituen baketu, erraten ziotelarik anaiak zirela; hetarik batek ihardetstetik urrun haren xede laudagarriari, galdegin zioen biphilki haren hiltzerat heldu zenez, aitzinagoko egunean ejiptiar bat hil zuen bezala: hitz hunek erakharri zuen Moise ihes egiterat: hedatu zen Madiango lurrerat. Han, ithurri baten aldean zatzala, Ragel, ezperen Jethro zaritzon, hango aphezaren, zazpi alabek yo zuten lekhu bererat bere arthaldeei edaraterat; nola zenbait artzainek khendu nahi baitzituzten dorpheki, Moise yarri zen neskatxa heien alde, eta laguntza handia egin zioten. Aitak yakin zuenean gauzaren berri, nahi izan zuen ikhusi haren alabak hala lagundu zituen ejiptiarra. Moisek ezagutu zuen buraso haren bihotz ontasuna, eta nahiz harekin egon, hartu zuen bere emaztetzat gizon haren alaba, Sefora. Berrogoi urthe iragan zituen bazkatzen mortuan bere aitaginarrabaren ardiak: arte hartan gerthatu zitzaion gauza espantagarri bat. Egun batez eraman zuen bere arthaldea horeben mendiaren lekhurik apartatuenerat, eta han agertu zitzaion Jainkoa, kharra zarion, ordean arras erretzen etzen sasi baten erdian. Nahi izan zen hurbildu hobeki ikhusteko haren begietan zen mirakuillu hura; ordean Jainkoak baratu zuen, eta debekatu zion hurbiltzetik: erran zion gero entzun zituela hebreudarren oihuak, eta azkenean, libratu gogo zituela ejiptoarren gathetarik, eta hartaz beraz baliaturen zela obra handi hartan. Moise nekhez yarri nahi zen halako eginbidetan: ezin ordean gibela zitekeien; ezen Jainkoak egin zioen bigarrenean, manu bera, eta haren errexkiago erakhartzekotzat obedientziarat, eragin ziotzan ordu berean, bi mirakuillu hauk: ganbiatu zuen bere zigorra sugetarat, berriz, suge izatetik, zigor izaterat; egin zuen bertze alde, Moisen eskua lepradun golkhoan sartzean, eta berari sendarazi zion esku hura. Hauk guzien erdian, Moisek herabetasun handi bat agertzen zuen Jainkoak manatzen zioenerat, haren haserradura saindua bereganatzerainokoan: azkenean, amor eman behar izan zioen Jaunaren nahiari: adios erran zioen Jethro bere aita-ginarrabari; iragan zen Ejiptorat, bere populuaganat, eta haren kontsolatzerat.

        Elizako aiteek behatu diote, behinere errea izan gabe, sutan zatzan sasiaren mirakuilluari, egun batez, egiazko hautetsiei gerthatu behar zaienaren seinaleari eta etsenplu bati bezala. Denbora hartan, israeldarrak penatuak ziren gisa Faraonen manuz, gauza bera gerthatzen da orai Jainkotiarretan; inguratuak dire, alde guzietarik, munduko su ondikozkoaren khar bizienez; urrun da ordean erretzen eta ezdeustatzen baidire. Horren arrazoina da, Jainkoa bere bihotzetan baidadukate; eta debekatzen baiditu munduko su hartaz urmariatuak izatetik. Aitzitik, Jaunaren graziak su hura bera baliarazten du oraino gehiago garbitzeko eta distiaraztekotzat atsekabetan diren hautetsieen arimak.

        San Gregoriok behatu dio Moisen deithua izateari, edo bokazioneari, egiazko arimetako artzaineen iduri eta seinale bati bezala; Moisek (ziozan) etsenplu handi bat eman diote ez nahi izateaz kargatu Jainkoaren populuaren gobernuaz, Jainkoak berak manaturik ere, eta preparatu zelarik kargu gaitz hartarat, berrogoi urtheen erretiramenduaz eta penitentziaz: hortik ikhus bezate, dio saindu berak, arimeen artzainek zertarainokoan diren hobendun atrebitzen direnean bertzeen gidatzerat beldurrik batere gabe, eta guziz berak nahi direnean yarri bertzeen gidari. Zer? Saindurik handienak ikharatu dire Jaunaren populua behar izateaz gidatu! Eta gizon herbal, berthute, gutitako batzu ibilhiko dire bada halako kargu minbera baten ondoan! Zer itsumendu! Ezin ihardets dezakete bere arima bakharrez ere, eta nahi dire bada yarri populu oso batez, hanbat arimez ihardetsi behar izateko egin bidetan! Zer atrebentzia!

 

aurrekoa hurrengoa