www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXX. KAPITULUA

Abimeleken heriotzea

Yuieak 9.

 

        Hil zen Jedeon, gobernatu ondoan populua sainduki. Utzi zituen hirur hogoi eta hamar seme, emazte batzu eta bertzetarik izanak. Sikemgo emazteki batenganik izan zuen, bertze-alde, seme bat, Abimelek zaritzona: hunek nahasmendu hainitz eman zuen, aita hil zitzaionean. Amoratu zituen fiximitarrak bere amaren arartekotasunaz eta bere emaitzeez: adi-arazi zioten balinba hobe zela erregina zezan berak bakharrik ezen-ez haren haurrideek, erran nahi da, Jedeonen hirur hogoi eta hamar umeek. Siximitarrek sinhetsi zuten Abimelek, eta hartu zuten bere erregetzat. Eman zioten dirutze handi bat, eta altxatu zituen berehala zenbait manduler eta gaixtagin. Eraman zituen Jedeon, bere aitaren herrirat, eta hil-arazi zituen bere hirur hogoi eta hamar anaiak, batez landan. Hetarik gazteena eta Hoathan deithzen zena, gerthatu zen bakharra itzuri zitzaiona Abimeleken fuliari. Joathan gazteak entzun zuenean siximatarrak bilduak zirela kanpan bozkariatzeko xedez bere errege berriaz egin zuten hautuaz, agertu zen, bet-betan, mendi baten gainean: handik eman zioten, hitz estaliz, siximitarrei begitarat bere esker-gabetasuna, goraturik boza. Hortakotzat, mintzarazi zituen arbolak, bere artean errege bat berezten balute bezala. Lehenik berezi zuen azitun edo olib-ondoa, gero phiko-ondoa, handik mahatstia: etzen arbola hauk guzietan gerthatu batere errege izan nahi zenik: azkenean, hartu behar izan zuten erregetzat elhorria. Elhorriak agindu zioten ausarki gorderen zituela bere itzalaren azpian.

        Joathanek othoitztu zuen Jainkoa punitzeaz yende hek Jedeoni egin zioten idoiaz, eta ez balin bazuen laudatzen Abimelekez egin zen hautua, permeti zezan ilki zadin elhorri hartarik su bat iretsiren zituena siximitarrak, eta heiekin batean, Abimelek bera. Jainkoak entzun zuen Joathanen othoitza: hirur urtheen buruko siximitarrak aseak izan ziren bere erregearen dorphetasunaz, eta nahi izan ziren athera haren uztarri pisuaren azpitik: bazuten hortakotzat Gaal zaritzon printze baten laguntza: etziren ordean aski borthitzak Abimeleki buru emateko. Errege gogor hunek garaitu izan zituen, eta desegin zioten asentutarainokoan bere hiria. Horrela Jainkoak punitu zituen siximitar eskergabeak Jedeonen alderako bere traidorekeriaz, baliatzen zelarik hortakotz zuzen kontra erregetzat hartu izan zuten gizon beraz. Handik laster Abimelekek sethiatu zuen Thebes zaritzon hiria. Hiri hark zuen dorre handi bat, eta dorre hartan sartu ziren hiriko yende guziak. Hurbildu zenean Thebesi su ematerat, emazteki batek artiki zion dorre gainetik ihara harri bat, eta haren eskarda batek hurren lehertu izan zuen. Abimelek supherrak etzuen nahi izan zadin errana emazteki baten eskuz galdu zuela bizia: manatu zioen bere eskutariari arren akhaba zezan lehen-bailehen. Hala ere egin zitzaion.

        Abimelekek yasan zuen, erran dugun molde ondikozkoan, merezi zuen punimendua hil-arazteaz bere anaiak. Uste zukeien Jainkoa etzela orhoitzen haren hoben izigarriaz, zeren etzuen berehala punitu, eta zeren, geroztik ere, gauzak bere nahitarat yoan zitzaizkon. Ala guti baitzakien Jaunaren pazientziak badituela bere mugarriak! Ez ditu berehala heriotzeaz punitzen gaixtaginak, nahiz baliarazi gaixtakeriak berak onetako. Irakhatsten diote bekhatoreei azkenean yautsten dela, bet-betan, zeru goratik heien gainerat, eta heien gal-arazterat. Erran daite Jainkoaren yustizia saindua harri handi baten pare dela, ohore gorenerat altxatuak diren gaixtaginak eror-arazten dituela, hala nahi duenean, thulunbioan barna.

        Elizako aiteei zaie oraino Abimeleken etsenpluak irakhatsten diotela gizonei, deusek ere ez dakharkela nihor hala bere anaieen persekutatzerat, nola nausi izan nahiaren hirritsak. Orgilleriatik heldu den pasione hunek zoratzen ohi du izpiritua, eta ahantz-arazten anaiei eta burasoei berei zor zaien amudioa eta errespektua. Anbizioneaz itsutua denak badarama bere zoramendua azken hariraino: urrun da baidu damurik ikhusteaz isurtzen bere hurbilleneen odola, hortaz beraz atseginik baizen ez du. Loriatzen ohi da ikhusteaz hiltzen haren goratasunari gibelamendu edo debeku ekhar diozoketenak.

 

aurrekoa hurrengoa