www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXIII. KAPITULUA

Samuelek libratzen-tu israeldarrak.
Israeldarrek galdetzen dute errege bat

1. Er. 7.

 

        Heli, aphez-handia hil zenean, Samuel izan zen Israelgo nausi. Ramatha zaritzon bere sor-lekhuan bizi zen. Ibiltzen zen noizetik noizerat, hiriz hiri, bihurtzekotzat yustizia. Israeldarrak hasiak ziren itzultzen Jainkoagana penitentziaren bidez. Samuelek erran zioten: baldin eman nahi bazaizkote zin-zinez Jainkoari, khen zatzue, zuen artetik, Jainko arrotz guziak; zaudete ekharriak obeditzerat Jainkoari, ez zerbitza hura bera baizik, eta libraturen zaituzte filistindarren eskutarik. Israeldarrek khendu eta arbuiatu izan zituzten berehala, orduraino adoratu zituzten Jainko faltsoak, eta eman ziren Jainko xoila zerbitzatzen. Samuelek erran zioten oraino: zohazte Masfarat, eta eginen dut othoitz zuentzat. Israeldarrak bildu ziren Masfan; egin zituzten barurak, eta aithortu zuten hobendun zirela Jainkoaren begietan.

        Filistindarrek yakin zutenekotz israeldarrak bilduak zirela Masfan, abiatu ziren heien ondoan: israeldarrak beldurtu ziren, eta erran zioten Samueli: ez bara othoitz egitetik, gure fagoretan, Jainko gure Jaunari: errekeri zazu arren ez gaiten eror filistindarren eskutarat. Samuelek ofrendatu zuen bildots bat: egin zuen othoitz Israelentzat, eta Jainkoak entzun zuen haren othoitza. Filistindarrak hurbiltzearekin batean israeldarrei gudu ematerat, Jainkoak abiarazi zituen irurtzuri borthitz batzu, huntaraino ikharatu zituzten filistindarrak non eman baitzitzaizkon ihesari. Israeldarrek hil izan zituzten hetarik asko, eta yarraiki zitzaien bertze gainerako guziei bere herriko mugarritaraino. Filistindarrak humiliatuak izan ziren ordu hartan; etzuten handik harat izan gehiago gutiziarik hurbiltzekotzat israeldarren bazterretarat: bihurtu behar izan zituzten israeldarrei hartu hiriak, eta gainerako ontasun guziak. Horra nola Samuelek libratu izan zituen israeldarrak filistindarren eskutarik.

        Samuel zahartu zenean, ezarri zituen bere umeak israeldarren aitzindaritzat; urrun da ordean aitaren idurikoak baitziren: utzi ziren abarizioaz itsutzerat saltzerainokoan zuzen kontra ekhartzen zituzten yuiamenduak. Israelgo zahar guziak hedatu ziren Samuelgana, eta erran zioten: zahartu zara, eta zure umeak ez dire zu bezalakoak. Eman diezaguzu errege bat, berak gobernatuko gaituena. Galde hau gaitzitu zitzaion Samueli: eman zen othoitzetan, eta Jainkoak erran zioen: egizu populu horrek galdetzen duena: errege bat galdetze hortaz, niri egiten darot idoi, eta ez zuri: ez nautenaz geroz nahi gehiago bere erregetzat, egizu erraten darotzutena; ordean has zaite erratetik populuari nolakoak izanen diren haren errege berriaren zuzenak. Samuelek xehatu zituen gauza guziak: erran zioten israeldarrei urrikitzeko izanen zutela errege berri baten azpian yartzeaz: haren erran guziak alferretan izan ziren; baitezpada errege berri bat nahi zuten.

        Aithor agun indar handia duela othoitzak, khartsua denean! Zer ez dezake ardiets Jaunaren miserikordiatik? Ez dugu zeren miretsiak izan baldin Samuelek libratzen baditu israeldarrak filistindarren eskutarik: gizon saindu haren othoitzak yar-arazi zuen Jainkoa israeldarren alde, eta ez da etsayik amor eman behar ez dioenik zeruko laguntza botheretsuari. Mundua, pasioneak ager beitez, nahi duten bezanbat, gure kontra, ez gara behar batere lotsatu. Altxa detzagun gure bihotzak Jainkoagana; galde diozogun bere laguntza saindua, eta gaiten seguratuak garaituren ditugula, ordu beretik, gure arimen etsai borthitzenak berak.

        Elizako aitak dire espantituak israeldarrek nahiago izateaz gizon herbal batek mana zetzan Jainkoak berak baino; ordean gauza oraino espantigarriagoa bide da giriztinoek utz dezaten bere Jainkoa, bere salbatzaillea, bere guzia, hartzekotzat bere manatzailletzat, bere erregetzat Sathan gaixtoa, heien arimak sekulakotz galdu nahiz dabilhana. Zenbat giriztino, o, itsumendu auhendagarria! diotenak mihiz ez bada, bederen bihotzez eta obrez, israeldarrek Samuelen umeez erraten zutena: ez dugu nahi ezagutu Jainkoa gure nausi soberanotzat; ez ditugu bethe nahi haren manu zuhur eta salbagarriak. Gure gidaritzat hartu nahi ditugu gure pasione zoroak eta damnagarriak; heien arabera nahi gara bizi mundu huntan.

 

aurrekoa hurrengoa