www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CIII. KAPITULUA

Salomon erregea

3. Erreg. 1.

 

        Dabit zahartu, eta hurbildu zenean azken egunetarat, mundu guziak bere begiak landatuak zaduzkan haren gainean, nahiz yakin nor behar zen haren ondoan errege. Adonias, Dabiten semerik zaharrenak, berantetsirik bere aitaren heriotzea, eman zuen othuruntza handi bat; gonbidatu zituen bere haurrideak eta erresumako lehenbizikoak agian ezaguturen zutela erregetzat: hala ere gerthatu zen. Nathan profetak yakin zueneko zer iragaten zen, nola baitzakien Jainkoaren nahia zela Dabiten ondoan, Salomon izan zadin errege, gaztiatu zioen Bethsabeeri gauzaren berria, nahiz emazteki hark orhoitz-araz zezan Dabit, eman zuen hitzaz utzteko bere erresuma Salomoni. Bethsabee Dabitekin solasean zagoela, Nathan bera hetarat zen: erregek galdetu zion profeta huni, noren manuz izan zen Adonais erregetzat ezagutua. Ordu hartan berean Dabitek manatu zuen Nathan sakratzeaz Salomon, eta haren yar-arazteaz tronuaren gainean.

        Nathani eman zitzaion manuaren berria lauster hedatu zen alde guzietarat. Ikhara sarthu zen Adoniasekin ziren guzien bihotzetan: barraiatu ziren harat hunat; eta Adoniasek berak egin zuen ihes aldarearen ingurutarat: etzen ere nahi izan athera handik non etzioen Salomonek agintzen utziren zioela bizia. Errege hunek eman zuen bere hitza etzioela deusere eginen Adonisi prestuki eta bakean bizitzekotan. Handik sei ilhabeteren buruan, Jainkoak deithu zuen Dabit mundu huntarik beregana. Hill baino lehen, errege hunek eman ziotzon Salomoni bere abisu onak, eta erran zein ziren bethe behar zituen eginbideak. Adoniasek galdegin zuen ezkontzan Abisag: emazteki hau ederra zen eta berthutosa: etzen bizi izan luzero. Salomon ez zitzaion fida: iduritu zitzaion zenbeit xede gaixto bazuela, eta hil-arazi zuen. Gauza bera egin zuen Joaben alderat: hau zen gerla-gizon ospe handitako bat, Dabitek hiltzerakoan bere armadaren aitzindaritzat utzi zuena. Etzuen gehiago guphidetsi Semei idoi hainitz egin ziolakotzat Dabiti, Absalon, bere semearen ihes zabillanean. Salomonek lehenbizian, eztiki hartu zuen Semei: eman zion manu guzia zen ez ilkitzea, biziaren penan, Jerusalemetik. Semeik etzuen manu errex hura konplitu: abiatu zen, zaldiz, ihes zohazkon bi gathibuen ondoan: desobedientzia gosta zitzaion bizia.

        Salomonek ikhusi zuenean bere burua finkatua tronuaren gainean, bilhatu zuen Ejiptoko erregeren urkhotasuna edo allientzia: ezkondu zen haren alaba batekin. Handik laster, ametsetan zela, agertu zitzaion Jainkoa: eman zion erakutsterat maite zuela haren aita Dabiten amoreagatik. Erran zioen ematerat zagokola galdeginen zuen guzia. Printze hark ikhusten zuen populu handi baten errege zela, halako goratasunak prudentzia handi baten gainean izan behar zuela asentatua; eta zenbatenaz baitzen altxatua, hanbatenaz behar zela hedatu gauza guzietarat: uste izan zuen beraz gauzarik hoberena eta premiazkoena harentzat ungi gobernatzeko bere erresuma, zela zuhurtzia: Salomonek berthute hau galdetu zuen. Jainkoak laudatu zuen errege gazte haren galdea, zeinak seinalatzen baitzuen berekin zuela galdetzen zuena. Jainkoak erran zioen Salomoni, etzela nihor izan haren aitzinean, ez eta izanen haren ondoan, hura bezain zuhurrik. Zuhurtzia guzizko hartaz bertze alde, Jainkoak eman zion oraino errege hari ezin erran bezanbat ontasun; huntarainokoan bai non ez-baida egundaino ikhusi errege hain aberatsik eta distiosik.

        Etsenplu ederra, Dabiten laudorio bezala, giriztino gehienen kondenamendua dakharkeiena! Zer bilhatzen dugu munduan? Zertarat darontsate gure gogoeta hurrats eta nahi guziek? Atseginetarat, ontasunetarat, ohoretarat. Hainitzak othe dire Jainkoari galdetzen diotenak zuhurtzia saindu bat, modestia, edo bertze zenbeit berthute, eta prezatzen tuztenak egiazko ontasun hauk munduko nahikara eta izateen gainetik! Ala urrun baida! O, zoramendua! Non da gure buruei ekharri behar diotegun amodio zuhurra? Ez dakigu bada, behere huntako ontasunek ez dutela iraupenik, suntsitzen direla khea bezala, zeruan bakharrik edireten dela bethiko zoriona?

 

aurrekoa hurrengoa