www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLII. KAPITULUA

Mana

Ex. 16.

 

        Yuduen artean, gutien sentikorrak berak admirazionez eta bihurkundez betheak kausitu ziren atheratzeaz itsasotik, erran dugun molde mirakuilluzkoan. Kantatu zioten Moisekin batean Jainkoari esker onezko kantika eder bat: horrek irakhatsien daroku behar zaizkola eskerrak Jainkoari bihurtu egiten darozkigun ungiez; Maria, Moisen arrebak ere bildu zituen emaztekiak kantatzekotzat bozkariozko himnoak, maniureta eta gathanbore soinuz. Israeldarrak bere etsaieen eskutarik itzuri zirenetik laster, eman zitzaizkon erauntsiari Moisen kontra, ziotelarik ezen harengatik zituztela heldu zitzaien atsekabe guziak. Jaunaren ministro leihal hark senti-arazi zioen populuari errenkura hek guziak Jainkoa beraren gainerat erortzen zirela halarik ere agindu zion Jainkoak emanen zioela bere populuari behar zen yatekoa. Hala gerthatu zen; arrats aphalerat, Jainkoak egorri zuen kaillazko elemenia bat yuduak ziren lekhurat, eta biharamunean, yaust-arazi zuen mana lurraren gainerat; geroztik ere, egorri zioten mana hartarik, mortuan egon ziren herrogoi urthetan. Yuduak etziren guti miretsiak izan ikhusteaz lurra estalia zerutikako yanari hartaz: agertzen zuten espantimenduaren gainean, Moisek erran zioten mana hura Jainkoak zerutik egortzen zioten ogi bat zela; abisatu zituen ethortzeaz, egun oroz, mana hartarik biltzerat; ordean iguzkia athera gabe. Horrek erran nahi zuen, dio iskritura sainduak, ez dela gerorat utzi behar bihotza Jainkoari altxatzeko artha; aitzitik, goiz goizetik, erran nahi da, lehen-bailehen, behar dugula gure Jainkoa maitatu eta lorifikatu egin darozkigun fagoreez. Mana hura goizean behartzen bildu, ezen iguzkia aphur bat goratzerat, urtzen zen guzia. Jainkoak debekatu zituen israeldarrak begiratzeaz mana hartarik batere biharamuneko. Hortan irakhatsten zuen etzela konturik egin behar egunean eguneko baizik, eta utzi behar zela biharamunaren artha probidentziarat. Azkenean, errelijione gehiagoekin begiratua izan zadintzat sabateko eguna, edo larunbata. Jainkoak erran zioten israeldarrei har zezatela manatik, bezperan, bi alditakotzat. Gauza miragarria! Arte hura zen bakharra zeinetan mana hura ez baitzen gaixtatzen, bi egunik barnean.

        Mana hartaz aditu behar dugu, ageri den bezala, eukaristia saindua. Hala ematen daroku konprenitzerat Jesus-Kristok bere Ebanyelioan. Zenbat ere abantaillatuak baitziren yuduak izateaz fagoratuak halako yanari gozo eta misterios batez, erran behar dugu giristinoen yanaria infinituki prezagarriagoa dela. Yanari hura da zeruko mana egiazkoa, eta aingeruen ogi salbagarria. Jesu-Kristok ematen diote yanari preziatu hura Ejiptotik, erran nahi da, mundu-petik atheratzen diren arima zuhurrei; hartaz beraz konsolatzen eta borthitzten ditu bizitze huntako mortu ondikozkoan, sar daiten artean egiazko lur aginduan, zeina baida zerua. Giristinoak, zeruko yanari hartaz behar dire baliatu, bertze orduz, yuduak manaz egin ziren baino hobeki: ez dute izan behar aingeruen ogi harentzat, yuduek manarentzat agertu zuten desgustua. Hanbat bozkario erakutsi ondoan yanari hura eman zitzaienean, nork erranen zuen hain laster higinduko zitzaiotela, nahiagoko ere zituztela Ejiptoko phorruak eta tiphulak ezen-ez yanari mirakuilluzko hura? Yuduek manari egin zioten idoiak erakutsten du giriztino gaixtoek Jesu-Kristori egiten diotena bere sakramendu adoragarrian, atrebitzen direnean yanari sakratu hartarat hurbiltzerat frogatu gabe bere buruak, eta ungi ezagutu gabe salbatzaillearen gorphutz guziz saindua: halako giristinoek baltsatzen-tuzte Ejiptoko yanariak Jesu-Kristoren ogiarekin, eta hari dire lurra eta zerua elkharrekin konpuntzerat.

 

aurrekoa hurrengoa