www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CXVII. KAPITULUA

Hirur errege bat eginak
mirakuilluzki garaituak.
Josafaten heriotzea

4. Erreg. 3.

 

        Joram Judako erregek etzuen, egia da, hedatu bere gaixtakeria Akabek eta Jezabelek bezain urrun; ordean ohoratzen zituen Jeroboamek eragin zituen urrezko xahalak;

Bethi idola hetarat ekharria bizi izan zen.

        Moabitarren erregeak, hala konpunturik Akabekin, eman zuen bere burua zor baten azpian Israelgo erregeren alderat. Ordean hil zenean Akab, etzuen nahi izan iduki bere hitza. Joramek hartu zuen xedea emateko gudu moabitarren erregeri, eta galdetu zuen Josafat bere hurkhoaren laguntza: bi errege hauiek bildu zituzten bere tropa guziak, eta eman ziren moabitarren ondoan. Sarthu ziren mortu handi batean, eta urak eskas eginik, galtzen zen armada guzia. Josafatek ikhusirik herstura hura, galdetu zuen bazen-ez lekhu hartan Jaunaren profetarik miserikordia eskatzeko. Ihardetsi zitzaion armadan gerthatzen zela Elisea, Eliaren dizipulu eta zerbitzaria. Josafatek erran zuen horren gainean: Elisea baitan edireten da Jainkoaren hitza: bi printzeak hedatu ziren berehala Eliseaganat. Profetak erran zion Israelgo erregeri: zer aria da zure eta ene artean? Ahal zohazke zure burasoen profetetarat. Ez banio behatzen Jainkoari, eta ez banu dudan errespektua Josafat Judako erregeren alderat, aiher nainte ez zuri behatzeko. Gero, mintzatu zen hitz hautaz: huna zer dioen Jainkoak: ez duzue izanen haizerik, ez uririk: halarik ere haran hau urez bethetzerat doha, eta edanen duzue ur hartarik. Gauza hau deus gutia da Jainkoarentzat. Eginen du zerbait gehiago: eror-araziren tu moabitarrak zuen eskutarat. Biharamun goizerat, armada aurkhitzen zen lekhua izan zen urez estalia. Moabitarrek uste izan zuten ur hura odolez gorritua zela. Iguzkiaren arraioek hala iduri-arazten zioten. Erran zuten, bere baitan, israeldarren artean zenbait sarraski egin zela, eta elkhar hil zutela. Sinhetste hortan, hurbildu ziren hetarat, nahiz probetxatu heien ontasunez; ordean atzemanak gerthatu ziren; xehakatuak izan ziren, eta moabitarren herriak larrutuak. Horra historioak Josafatez erraten darokun azken gauza. Errege hura bizi izan zen oraino zazpi urthez; erreginatu zuen guziz hogoi et bortz urthez. Agradagarria zen Jainkoaren begietan. Utzi zion bere erresuma Joram, bere seme zaharrenari.

        Jainkoak ez du arma eta munduko indar beharrik etsaien garaitzeko eta suntsi-arazteko. Haren nahikirik ttipiena gizonen egin ahal guziak baino infinituki gehiago da. Armada oso bat galdua izateko menean aurkhitzen zen, ur eskasez. Ordean ala ez baidire urrikaltzeko Jainkoak bere artharen azpian daduzkanak! Zer fidantzia ez dugu behar aita amultsu, hanbat maite gaituenaren baitan! Bothere guzia berekin duen Jainko baten miserikordietan! Gure salbatzaillea sustatua da gureganako amodioz: ekharria da guri ungi egiterat, gure ondoan dabilha; eta ez du bada izanen gureganik ez-antsiatasunik eta hotztasunik baizen! Ihes eginen diogu bada! Zer eskergabetasun! Iraganak iragan: higuin dezagun bekhatua; dezagun maita berthutea: emogun, azkenean, gure Jainko adoragarriari bihotz bat berak egina, bakharrik beretzat egina; ordean, ondikoz! munduari lazoki largatu izan dioguna.

 

aurrekoa hurrengoa