www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen zaharreko historioa
Bernard Larregi
1775-1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Lehenbicico liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1775.

Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

CV. KAPITULUA

Salomonen tenplua

3. Erreg. 6.

 

        Salomonek erreginatu izan zuen bakhe eta ontasun suerte guzien erdian. Printze haren aberatstasunak ezin erranezkoak ziren: hedatzen ziren haren azpiko guzietarat bizi zirenean prestuki, eta iskritura sainduaren hitzez balia nadin, bere phiko-ondo eta mahatstiaren itzalean. Etzen deusere Salomonen magnifizentziari hurbil zakiokenik; lurreko bertze errege guzien izateak etziren hurren deusere haren ontasunen aldean. Behar ziren, egun oroz, Salomonen palazioko hameka milla barrika irin hoberenetik, eta hogoi eta bi millen ingurua arrunteragokotik; hamar idi gizendu, eta bertze hogoi idi bazkatokitakoak: ehun zikiro; elemenia bat orein eta olhoiki eta ihizki guzietarik. Bazituen berrogoi milla zamari uztarriko, bertze hamabi milla azpiko: ematen zitzaien guziei arthoski yaterat, bere mugetan, garagarra eta laztoa. Judea, denbora hartan, gozatzen zen bakea ahal zen frankia miragarri haren ithurburu dohatsua. Bake hark merezi-arazi zion Salomoni baketiarraren deithura. Errege hunek bazuen bakearen beharra eragiteko gogan zakharkeien tenplua, Dabitek, bere nahi guziarekin ezin ikhusi zuena. Hartu zuen artharik handiena obra hura behar bezala eragiteko. Esleyitu zituen hirur milla eta sei ehun gizon langilleen gainean atzarriak izateko; lauetan hogoi milla presuna zur eta harri pikatzekotz menditan, eta hirur-hogoi eta hamar milla gizon bizkarrean ekhartzeko behar ziren gauzak. Mandatariz othoitztu zuen Hiramgo erregea onhetsteaz pika zitezen Libango zedroak: hunela izan zen egina tenplu ezin erran bezain eder hura. Iduri zuen Jainkoak atsegin zuela erakutsterat ematea zertarainokoan ahal zohakeien gizonen magnifizentzia.

        Tenplu hura hasia izan zen Salomon errege zenetik laugarren urthean, lau ehun eta lauetan hogoi urthe Ejiptotik ilki ondoan: izan zen osatua mundua kreatu zenetik hirur milla urtheen ingurutsuan; xuxen-xuxena, egiazko Mesiaz sorthu zen baino milla urthe lehenago. Eman izan zituzten zazpi urthe tenplu haren egiten. Salomonek hogoi eta bortz urthe ahal zituzkeien obra handi hari lothzean. Errege hark izan zuen lehenbizirik zoriona eragiteko lurraren gainean tenplu bat Jaunaren izenaren eta loriaren ohoretan.

        Oxala! dio S, Anbrosiok, Salomonek izan balu tenplu eder haren eragiteko zuen artha bera finkatzeko bere burua humiltasun saindu batean. Bihotzaren garbitasuna da Jainkoari agradatzen zaion tenplua; han du lakhet egotea: zer ez ginduke behar egin Jainkoari egoitza saindu bat aphaintzeko gure arimetan! Gureganat nahia da: gurekin izateak egiten du haren atsegina: guri dagoku haren amudio ezin erranezkoari, ahalik hobekiena, ihardetstea, urruntzea gure bihotzetarik haren saindutasunak gaitzets detzaken yaidura gaixto guziak, eta guk ere gure bozkarioa ediretea maiz bazkatzean gure arimak zeruko yanari dohatsuaz, Jesu-Kristoren gorphutz adoragarriaz.

 

aurrekoa hurrengoa